349/2013 FORU AGINDUA, urriaren 8koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 27ko 355/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez arauak ezarri ziren nekazaritzako kooperatibei enpresak kudeatzeko planetarako laguntzak emateko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Nafarroak, bere foru araubideari esker dituen eskumenen artean, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 27ko 355/2008 Foru Aginduaren bidez, nekazaritzako kooperatibei enpresak kudeatzeko planetarako laguntzak emateko arauak ezarri ziren, eta 2008ko laguntzarako deialdia onetsi zen. Foru agindua 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an.

Arau hori Europako Batzordeari jakinarazi zitzaion eta, alde horretatik, Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak adierazi zuen igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela, 2008ko irailaren 1ean jakinarazia eta XA332/2008 zenbakiarekin erregistratua; haren bidez, Espainiako agintariek Batzordeari jakinarazten diote goian aipatutako laguntza araubidea, eta bertan ezartzen da arauaren indarraldia 2013ko abenduaren 31n bukatuko dela.

Urte horietan urtero egin dira kooperatibei laguntzeko deialdiak enpresak kudeatzeko planetarako; sektoreak guztiz onartu ditu, ezagututa zein den haiek tramitatu eta kudeatzeko sistema.

Nafarroako Gobernuak 2013ko abuztuaren 28an hartutako erabakiaren bidez, Landa Garapeneko zuzendari nagusiari baimena eman zitzaion 2013ko ekitaldiari egozteko gastu konpromiso berriak hartzeko, 52.440,00 eurokoak, nekazaritzako kooperatibei laguntzak emateko enpresak kudeatzeko planetarako, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 9ko 2/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluan eta urriaren 18ko 701/2012 Foru Aginduaren 1.d) atalean xedatutakoari jarraituz.

Bestalde, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, organo eskudunak aldez aurretik diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude. Foru lege horretan ezarritako baldintzak betetzen direnez, eta Europar Batasuneko araudiak aurreikusirik duenez laguntza araubide hauek 2013ko abenduaren 31ra arte izanen dutela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR