222/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena, oihaneko suteak prebenitzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak (otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatua), haren 37. artikuluan, ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioaren eskumena dela oihaneko suteen prebentziorako eta suteen kontra borrokatzeko neurriak planifikatu, koordinatu eta betearaztea.

Agindu horrek, 4. puntuan, Oihan Administrazioari mugak jartzeko ahalmena ematen dio, mendietan eta mugakide diren eremuetan sute arriskua eragin dezaketen jardueretarako, bertatik iragatea barne.

Bestalde, foru lege horren 39. artikuluak ezartzen du, ondoko atal eta artikuluetan adierazitakoa galarazi gabe, debekaturik dagoela oro har sua erabiltzea mendietan eta oihan lurretan eta, era berean, debekaturik dagoela sua erabiltzea lehorreko landa lurretan galondoak kentzeko.

Sua aisialdirako erabiltzeari dagokionez, 39. artikuluko 2. puntuak xedatzen du Oihan Administrazioak mugatu edo debekatu ahalko duela erabilera hori eguraldiaren arabera.

Halaber, sua kudeaketarako tresna gisa erabiltzeko erregulazioak kontuan hartu behar ditu baldintzen arloko araudia eta habitatak eta espeziak zaintzeari buruzkoa, batez ere babestutako espezieei dagokionez.

Premisa horren pean, Nafarroako Oihan Ondarea Babesteari eta Garatzeari buruzko Foru Legearen 40. artikuluak ezartzen du Oihan Administrazioak, salbuespen gisa, suaren erabilera baimendu dezakeela oihan edo nekazaritza kudeaketarako tresna gisa, haren ordez teknikoki beste bitartekorik erabiltzerik ez dagoenean.

Nekazaritzaren jarduera sozioekonomikoak eta ingurumenaren babesa bateragarriak izan daitezen, azken urte hauetan urtero onetsi dira, zenbait baldintzarekin, sua kudeaketarako tresna gisa ahalbidetzen duten arauak, batez ere Nafarroako iparraldean belaiak erretzeari dagokionez. Halaber, salbuespenez, nekazaritzako eta oihaneko lurretan erretzea baimendu da, hainbat faktore direla eta, besteak beste izurriak eta gaixotasunak agertzeagatik.

Era berean, udako aldian sute arriskua oso handia denez, urtero mugak ezarri dira sua erabiltzeko tenperaturarik altuenak eta plubiometriarik baxuenak dituzten hilabeteetan.

Sua erabiltzeari buruzko arauak hainbeste izanik, ekainaren 24ko 195/2014 Foru Aginduak arlo horren gaineko guztiak arau bakar batean bildu zituen, berariaz araututa ez zegoena argitzeko, berme juridiko handiagoa emateko esku hartzen dutenei eta prozesuak bizkortzeko, betiere prebentzioari eutsita pertsonen segurtasunaren alde eta Nafarroako Foru Komunitatean oihanak mantentzearen alde.

Orain, ordea, beharrezkotzat jotzen da ekainaren 24ko 195/2014 Foru Agindua indarrik gabe uztea eta arlo honetarako arau berri batekin ordeztea, zenbait gai argitzeko helburuz: klima aldiak, suaren erabilera nekazaritzan erabiltzen diren lurretan, edo uztondoak erretzea, bai eta material piroteknikoaren eta sua baliatzen duten beste artefaktu batzuen erabilera eta lasto meten definizio berria ere, eta, horrekin, batera, erantzukizuneko aitorpenerako formatu berri bat erantsi beharra, sistema hau lurzoru urbanizaezinean erreketak egin aurretik erabili behar den kasurako.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da, batetik, lur urbanizaezineko oihaneko suteei aurrea hartzeko neurriak arautzea, eta bestetik, sua kudeaketarako tresna gisa erabiltzeko baimenei buruzko salbuespeneko araubidea ezartzea.

      Ondorio horietarako, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 94. artikuluan definitzen da zer den lurzoru urbanizaezina.

    2. artikulua. Arriskuko eremu deklaratzea.

      Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (LGENF) landa garapenerako laguntzari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an hartutako 1305/2013 EB Erregelamenduaren 24. artikuluarekin bat, kontuan harturik oihan sistema desberdinak eta haien banaketa espaziala, espazioak eta espezieak, erregai motak, oihaneko suteen maiztasuna eta norainokoa, eta lurraldearen erabilerak, Nafarroako Foru Komunitateko oihan lurralde guztiak eta mugakide diren eremuak deklaratzen dira oihaneko sutea izateko arrisku ertaineko eremu.

    3. artikulua. Zonifikazioa.

      Nafarroako Foru Komunitateko klimatologia dela medio eta hark oihaneko suteak izateko ekartzen duen arriskua dela medio, beharrezkoa da, foru agindu honetan xedatuaren ondorioetarako, Nafarroa bi eremutan banatzea: iparraldea eta hegoaldea.

      Iparraldeko eta hegoaldeko eremuen arteko muga ondoren ageri diren toki erakundeen hegoaldeko mugek ezarriko dute: Ameskoako Limitaciones, Urbasa, Andia, Goñerri, Ollaran, Arakil, Irurtzun, Imotz, Atetz, Odieta, Anue, Iragi, Eugi, Zilbeti, Lintzoain, Bizkarreta, Mezkiritz, Aurizberri, Auritz, Garralda, Orotz-Betelu, Garaioa, Abaurrepea, Abaurregaina, Jaurrieta, Espartza, Bidankoze, Erronkari eta Garde.

    4. artikulua. Aldi klimatikoak.

      Urte naturalean klimatologia aldatzen duenez, foru agindu honen ondorioetarako, ondoko aldi klimatikoak ezartzen dira:

      1. Udako aldia: ekainaren 15etik irailaren 30era arte.

      2. Neguko aldia: azaroaren 1etik apirilaren 30era arte.

      3. Gainerakoa: maiatzaren 1etik ekainaren 15era artekoa eta urriaren 1etik abenduaren 31ra artekoa.

      Urtero, baldintza meteorologikoen ondorioz edo interes orokorreko bestelako inguruabarren ondorioz, ezarritako data horiek alda daitezke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren foru aginduaren bidez.

    5. artikulua. Sua erabiltzearen erregulazio orokorra.

    6. –Oro har, honako hau debekatuta dago:

      1. Sua erabiltzea zuhaitzez, zuhaixkaz edo sasiz estalitako lur guztietan, larreetan eta belaietan, kontuan izan gabe zein den haien babes araubidea. Halaber, debeku da hegiak, ezpondak eta muinoak erretzea.

      2. Nekazaritzako lehorreko lurrak erretzea.

      3. Erretzen ari den edo sute bat sortzeko ahalmena duen edozer botatzea edo uztea, Nafarroako edozein komunikazio bidetatik zirkulatzen duten ibilgailuetatik zigarrokinak botatzea barne, bideen katalogazioa edozein dela ere.

      4. Uztondoak erretzea, bai lehorreko lurretan bai ureztalurretan.

    7. –Salbuespenez eta modu justifikatuan, suaren erabilera baimendu daiteke baldintza jakin batzuetan, foru agindu honen hurrengo kapituluetan aurreikusten denaren arabera. Atal honetan sartzen da basoko hondarrak eta landareenak kentzea, berrogeialdiko organismoak ezabatzea dela eta, kasu horretan, salbuespen gisa, baimena eman daitekeelako.

  2. KAPITULUA

    Salbuespeneko baimenak sua nekazaritzako eta oihaneko lurretan erabiltzeko

    1. artikulua. Suaren salbuespeneko erabilera nekazaritzako lurretan

      6.1. Uztondoak erretzea.

    2. –Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak berariaz eta jendaurrean deklaratzen badu ukipen fitosanitario orokorrak daudela Nafarroako nekazaritzako lurretan, uztondoak erre daitezke nekazaritzako lurretan berariazko baimenik izan gabe.

    3. –Ukipen fitosanitarioak badaude Nafarroako nekazaritzako lurretan, baina orokorrak izan gabe, baizik eta lurzati jakin batzuetan, haien titularrek eska diezaiokete sua erabiltzeko dagokion baimena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuari, gutxienez jarduera gauzatu baino 15 egun lehenago. Eskaeran datu hauek jasoko dira: jardueraren arduradunaren identifikazioa eta jardueraren deskripzioa eta kokapena. Ukipen fitosanitarioei buruzko aldeko txosten teknikoa erantsiko da, nekazaritzaren arloan eskumena duen organoak emana edo baliozkotua.

    4. –Baimena emantzat jo daiteke hamar egun balioduneko epean, Mendi Zerbitzuan eskaera behar den dokumentazio guztiarekin aurkezten denetik hasita, ezesteko ebazpen bat eman ez bada. Halakoetan, horrenbestez, erreketa egin ahalko da.

    5. –Ondoko kasuetan ezin izanen da uztondo erreketarik egin:

      –Ekainaren 15etik irailaren 5era bitarte.

      –Oihanen artean kokatuta dauden nekazaritzako lurretan.

      –Oihan, zuhaizti edo sasitza batetik 100 metrotik behera dauden nekazaritzako lurretan, haien azalera 5 hektarea baino handiagoa denean.

    6. –1. eta 2. ataletako uztondo erreketak foru agindu honen 14. artikuluan aurreikusitako baldintzak beteta egin behar dira beti, baita 1. eranskineko egutegia beteta ere.

      6.2. Lehorreko lurretako beste erreketa batzuk (landare hondarrak, inausketen hondarrak eta beste batzuk erretzea).

      Udan debekatuta egonen da ura erabiltzea beste erreketa batzuk egoteko nekazaritzako lehorreko lurretan. Alditik kanpo, erreketak egiteko interesa dutenek baimena eskatu behar diote Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuari.

      Baimena zerbitzu horretan aurkeztu behar da, erreketa egin baino 15 egun lehenago gutxienez.

      Baimenaren eskaeran, jardueraren arduradunaren identifikazioa eta jardueraren deskripzioa eta kokapena jasoko dira.

      Eskaera aurkezten denetik hasita hamar egun baliodun igarota baimenaren ebazpena eman gabe, ulertuko da hura ezetsi dela eta ezin izanen da erreketa egin.

      6.3. Nekazaritzako ureztalurrak (landare hondarrak, inausketen hondarrak eta beste batzuk erretzea).

    7. –Nekazaritzako ureztalurretan, udan sua erabiltzeko erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu beharko da erreketa egin nahi den lur-eremutik 100 metro baino gutxiagora basoa dagoenean, zuhaitzez nahiz zuhaixkez osatua, 5 hektareako azalerakoa gutxienez. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuan aurkeztuko du interesdunak aitorpena, erreketa egiten hasi baino 5 egun natural lehenago gutxienez. Erantzukizuneko aitorpen hori foru agindu honen 2. eranskinean (A) atxikita dagoena da.

      Gainerako aldietan ez da beharrezkoa izanen tramite hori egitea.

    8. –Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzuko Zuzendaritzaren ebazpenaren bidez, ezaugarri horietako lurretan sua erailtzea debeka daiteke, bertan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR