211E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 28ko 551E/2017 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Desgaitasunari arreta emateko eta autonomia sustatzeko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren otsailaren 1eko 43E/2018 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

175. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 211E/2020 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 28ko 551E/2017 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Desgaitasunari arreta emateko eta autonomia sustatzeko estrategiaren helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren otsailaren 1eko 43E/2018 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere). Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak txosten batean dio ezen, kontuan harturik zenbat denbora igaro den Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordea eta estrategiak abian jarri zirenetik, eta ikusirik Osasun Departamentuaren unitate eta zerbitzuetan izandako aldaketak, bidezkoa dela aldaketa batzuk egitea Desgaitasunari arreta emateko eta autonomia sustatzeko estrategiaren barruan zenbait eginkizun betetzeko izendatu ziren pertsonei dagokienez.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 28ko 551E/2017 Foru Agindua aldatzea, zehazki, 2.e), 3. eta 4. apartatuak. Foru agindu horren bidez Desgaitasunari arreta emateko eta autonomia sustatzeko estrategia ezarri zen (foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren otsailaren 1eko 43E/2018 Foru Aginduaren bidez aldatua izan da lehendik ere). Horrenbestez, apartatu horiek honela idatzita geldituko dira:

“e) Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiako Batzorde Teknikoak kide hauek izanen ditu:

1) Estrategiaren arduradun teknikoa, batzordeburua izanen dena.

2) Programa bakoitzaren koordinatzaileak.

3) Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako Tarteko Baliabideen Arloko Zerbitzuko burua, Osasun Mentaleko Kudeatzailetza ordezkatuz.

4) Nerea Egües Olazabal andrea, Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko barrutiko fakultatibo espezialista, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua ordezkatuz.

5) Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza ordezkatuz.

6) Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendaria, Osasun Departamentua ordezkatuz.

7) Ospitalizazioko eta Urgentziazko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR