25/2020 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Noaingo “Los Fueros” jarduketarako esku-hartze orokorreko proiektua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

218. ALDIZKARIA - 2020ko irailaren 25a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 25/2020 FORU AGINDUA, irailaren 8koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, Noaingo “Los Fueros” jarduketarako esku-hartze orokorreko proiektua onesten duena. Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean bizitegi multzoen berroneratze alorrean egin beharreko esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo eremu batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Horrekin bilatzen da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratuak egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratuak aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta, aldi berean, eraikuntzako eta arkitekturako konponbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aipatutakoarekin bat, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da 237 etxebizitzarentzat, 18 ataritan banatuak, Noainen. Hauek dira:

–Nafarroa kalea, 1, 3, 5, 7, 9, 11 eta 13.

–La Cuenca kalea, 2, 4, 6, 8, 10 eta 12.

–Elortzibar kalea, 14 eta 16.

–Los Porches kalea, 1, 2 eta 3.

70eko eta 80ko hamarkadetan eraikitako eraikinak dira denak, antzeko ezaugarri tipologikoak dituztenak, Foruen plazan eraikitako ingurunea osatzen dute, eta eraikuntza aldetik ezaugarri eskasak dituzte, babes termikoari eta irisgarritasun unibertsalari dagokienez.

Aurreikusitako jarduketaren bidez, eraikinen inguratzaile termikoa hobetuko da, eta atariak irisgarritasun unibertsalari buruzko berariazko araudira egokituko dira. Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Noaingo Udalaren txostenak jaso dira, non adierazten baita espedientea aztertu dela eta zuzen dagoela: betetzat jotzen dira herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Noaingo Udalaren parte-hartzearen betebeharra, eta proposatutako konponbide teknikoa birgaitzearen arloko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluak ezartzen du proiektuak etxebizitza arloan eskumena duen kontseilariak onetsi behar dituela foru agindu baten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR