203/2017 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programen deialdia egiten duena, sare itunduko ikastetxe gehiago sar daitezen, eta programa horiek 2017–2018 ikasturtean emateko oinarriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumari buruzko indarreko arauek (abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua eta apirilaren 22ko 24/2015 Foru Dekretua) ezartzen dute curriculumeko hizkuntza guztien ikaskuntzari modu integratu eta koordinatuan ekin behar zaiola, ikaskuntza prozesua optimizatzeko. Halaber, curriculum arlo batzuk atzerriko hizkuntzetan irakasteko aukera aurreikusten dute, baina curriculumeko oinarrizko alderdietan aldaketarik sartu gabe.

Europan eleaniztasuna eta mugikortasuna sustatzeko politikaren esparruan, Hezkuntza Departamentuak atal elebidunen programaren deialdia egin ohi du, programa ezartzea eskatzen duten sare itunduko ikastetxeetan atzerriko hizkuntzen ikaskuntza bultzatzeko eta hobetzeko xedearekin, betiere ikastetxe horiek ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatzen baitu ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programaren deialdia egitea, sare itunduko ikastetxe gehiago sar daitezen, eta oinarriak ezartzea 2017-2018 ikasturtean programa horiek emateko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Atal elebidunen programaren deialdia egitea, sare itunduko ikastetxe gehiago sar daitezen, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritako prozedurarekin bat.

  2. Ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programa sare itunduko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan emateko oinarriak onestea, ebazpen honen 2. eranskinean datozenak.

  3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Ikasketak Antolatzeko Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2017ko maiatzaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

  5. ERANSKINA

    Deialdia, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren sare itunduko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programa ematea baimentzeko

    Lehenbiziko oinarria.–Xedeko ikastetxeak eta baldintzak.

  6. Bigarren Hezkuntza ematen duten Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren sare itunduko ikastetxe guztiek eskatzen ahalko dute atal elebidunen programa emateko baimena, deialdian parte hartzea eskatzen badute eta haren baldintzak betetzen badituzte.

  7. Atal elebidunen programa eman nahi duten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    2.1. Bere irakasgaia dagokion atzerriko hizkuntzan emateko behar den hizkuntza ziurtagiria –eranskin honetako bigarren oinarrian ezartzen dena– duen hizkuntzaz bestelako arlo bateko irakasle bat, gutxienez ere, izatea plantillan.

    2.2. Atal elebidunerako proiektu bat egitea (4. eranskina), atal hori irakasteko aurreikusitako programazioa jasoko duena. Arlo hauek garatuko dira, ebazpen honen 2. eranskinean jasotzen diren oinarrietan ezarritakoa kontuan hartuta:

    2.2.1. Atal elebiduna ezartzeko lehenbiziko ikasturtea (2017-2018):

    –Zer irakasgai emanen den/diren dagokion atzerriko hizkuntzan, eta zer neurritan, lehenbiziko ikasturtean.

    –Atzerriko hizkuntzako berariazko edukien proposamena, hizkuntza horretan emanen diren irakasgaiekin loturik.

    –Atal elebidunean irakatsiko duten irakasleen zerrenda, eta Atzerriko Hizkuntza ez beste irakasgaietako irakasleen hizkuntza-ziurtagiriak.

    –Atalaren antolaketaren datuak: aurreikusten den ikasle kopurua, ikasleak taldekatzeko modua, ordutegia eta irakasleen koordinazio bileretarako aurreikusitako egutegia.

    –Programa emanen duten irakasleentzako prestakuntza beharrak, hizkuntzaren eta metodologiaren aldetik.

    –Ikasturteko koordinatzailearen izena eta posta elektronikoaren helbidea.

    2.2.2. Atal elebiduna etapako hurrengo ikasturteetan ezartzeko aurreikuspena (2018-2019 ikasturtetik aurrera):

    –Zer irakasgai aurreikusten den atzerriko hizkuntzan ematea.

    –Zer plantilla aurreikusi den atalean irakasteko.

    –Ziurtagiririk izan gabe etorkizunean atzerriko hizkuntzan irakatsiko duten ikastetxeko irakasleen egiaztapenerako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR