97/2008 FORU DEKRETUA, irailaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu beharrekoak direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Bestaldetik, Hezkuntza Departamentuak gaur egun dauden egiturazko lanpostu batzuk finkatu asmo ditu. Hortik aparte, irakaskuntzatik kanpoko lanpostuak sortu beharrak ere aipatzen ditu, bai ikastetxe berrietan, bai halakorik ez daukaten horietan, "Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren kalitatea hobetzeko Ituna, 2007-2011" delakoa betetzeko asmoz.

Kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman du.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko irailaren 1eko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzea:

  2. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Dotazio ekonomikoa dute indarra duen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

    Nafarroako Larrialdietako Agentzia.

    -Suhiltzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C maila, 445 zenbakia plantilla organikoan.

    -Koordinazioko operadore laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D maila. Zenbakiak plantilla organikoan: 6493, 6495 eta 6500.

    Hezkuntza Departamentua:

    Idazkaritza Tekniko Nagusia.

    -Menpekoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E maila, 30343 zenbakia plantilla organikoan.

    Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia.

    -Eskolako zuzendaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 34529 zenbakia plantilla organikoan.

    -Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoko irakaslea. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B maila, 30159, 30446, 31450 eta 32177 zenbakiak plantilla organikoan.

    -Euskara irakaslea. Bi lanpostu huts, B maila, funtzionarioen araubidekoak, 32400 eta 34548 zenbakiak plantilla organikoan.

    Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

    -Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E maila, 36005 zenbakia plantilla organikoan.

    Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

    -Goi mailako euskara teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A maila, 35593 zenbakia plantilla organikoan.

    Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua:

    Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia.

    -Zaindari nagusia. Zortzi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B maila, 2333, 2337, 2374, 2386, 2436, 2437, 8181 eta 8182 zenbakiak plantilla organikoan.

    Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentua:

    Nafarroako Mendekotasun Agentzia.

    -Hezitzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C maila, 2997 eta 8135 zenbakiak plantilla organikoan.

    Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentua:

    Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Komunikazio Zuzendaritza...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR