171/2016 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programen deialdia egiten duena, ikastetxe publiko gehiago sar daitezen, eta programa horiek 2016-2017 ikasturtean emateko oinarriak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumari buruzko indarreko arauek (abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua eta martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretua) ezartzen dute curriculumeko hizkuntza guztien ikaskuntzari modu integratu eta koordinatuan ekin behar zaiola, ikaskuntza prozesua optimizatzeko. Halaber, adierazten du baimena eman daitekeela curriculumeko arlo batzuk atzerriko hizkuntzetan irakasteko, baina curriculumeko oinarrizko alderdietan aldaketarik sartu gabe.

2007. urteaz geroztik, Hezkuntza Departamentuak atal elebidunen programen deialdia egiten du, bigarren hezkuntzako institutuetan atzerriko hizkuntzak sustatzeko eta hobetzeko.

Hezkuntza Departamentuak atzerriko hizkuntzetan ikasteko dituen programek indarra duen curriculuma garatzen dute, bi hizkuntzaren edo gehiagoren irakaskuntza koordinatuz. Horrek eskatzen du hezkuntza programak metodologia berrietara egokitzea eta horretan ari diren irakasle guztiak koordinatzea.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, non proposatzen baitu atal elebidunen programetarako deialdia egitea, ikastetxe gehiago sar daitezen, eta oinarriak ezartzea 2016-2017 ikasturtean programa horiek emateko.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 136/2015 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programetarako deialdia egitea, ikastetxe publiko gehiago sar daitezen, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritako prozedurarekin bat.

2. Ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen atala eta Bigarren Hezkuntzako Kultura Ministerioaren-British Council-en programa emateko oinarriak onestea, ebazpen honen 2. eranskinean ageri direnak.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 16an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

1. ERANSKINA

Deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutu publikoetan ingeleseko, frantseseko eta alemaneko atal elebidunen programa ematea baimentzeko

Lehenbiziko oinarria.–Xedeko ikastetxeak eta baldintzak.

1. Deialdi honetan parte hartu eta baldintza guztiak betetzen dituzten Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren menpeko BHI eta DBHI guztiek eska dezakete baimena atal elebidunen programak emateko.

2. Atal elebidunen programa eman nahi duten ikastetxeek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Honako hauek berariazko onespena ematea programari:

–Programa ezarri eta lehen urtean atal elebidunean jardun behar duten departamentu didaktikoak (5. eranskina).

–Eskola Kontseiluak (6. eranskina).

2.2. Bere irakasgaia atzerriko hizkuntzan emateko behar den hizkuntza ziurtagiria –eranskin honetako bigarren oinarrian ezartzen dena– daukan irakasle batek gutxienez, ikastetxeko behin betiko plantillakoak, berariazko konpromisoa adierazi beharko du.

2.3. Atal elebidunerako proiektu bat egitea (4. eranskina), atal hori irakasteko aurreikusitako programazioa jasoko duena. Honako atal hauek garatuko dira:

2.3.1. Atal elebiduna ezartzeko lehenbiziko ikasturtea (2016-2017):

–Zer irakasgai emanen den/diren dagokion atzerriko hizkuntzan, eta zer neurritan, lehenbiziko ikasturtean.

–Atzerriko hizkuntzako berariazko edukien proposamena, hizkuntza horretan emanen diren irakasgaiekin loturik.

–Atal elebidunean irakatsiko duten irakasleen zerrenda, eta Atzerriko Hizkuntza ez beste irakasgaietako irakasleen hizkuntza-ziurtagiriak.

–Atalaren antolaketaren datuak: aurreikusten den ikasle kopurua, ikasleak taldekatzeko modua, ordutegia eta irakasleen koordinazio bileretarako aurreikusitako egutegia.

–Programa emanen duten irakasleentzako prestakuntza beharrak, hizkuntzaren eta metodologiaren aldetik.

–Ikasturteko koordinatzailearen izena eta posta elektronikoaren helbidea.

2.3.2. Atal elebiduna etapako geroko ikasturteetan ezartzeko aurreikuspena:

–Aurreikuspenen arabera, zer irakasgai emanen d(ir)en atzerriko hizkuntzan.

–Aurreikuspenen arabera, zer plantilla izanen den ataleko programa emateko.

–Ziurtagiririk izan gabe...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR