21/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako planak egin eta gauzatzeko Nafarroako enpresa eta entitate publiko edo pribatuei 2009an diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren xedea da genero berdintasuna lortzea, horretarako bide ematen duten baldintzak sustatuz eta genero desberdintasuneko eta bazterkeriako modu guztiak deusezten lagunduz.

Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako I. planean (2006-2010), Sustapen ekonomikoa, enplegua eta prestakuntza izeneko 1. arloan, 1.3. helburu gisa ageri da Nafarroako emakumeek lanpostu egonkorrak berdintasunez eskura ditzaten sustatzea. Bestalde, 1.4. helburua da emakumeek lan merkatuan berdintasunez iraun eta aurreratzea eta, azkenik, 1.5. helburua da negoziazio kolektiboari generoko ikuspuntua eranstea.

Helburu horiek betetzeko, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, egoki deritzo enpresa eta entitate pribatu eta publikoei laguntza eta baliabide ekonomikoak ematea, horiek berdintasunerako planak egin eta gauza ditzaten, euren garapen estrategikoarekin eta kalitate eta kudeaketa sistemekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako planak egin eta gauzatzeko Nafarroako enpresa eta entitate publiko edo pribatuentzako diru-laguntzak emateko deialdia onestea. Oinarriak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

  2. 140.000 (ehun eta berrogei mila) euroko gastua baimentzea, 2009ko gastuen aurrekontuko "Erakundeetan berdintasunerako planak egiteko transferentziak" izeneko 930001 94000 4709 232200 kontu-sailaren kargura.

  3. Foru agindu hau Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Oinarri arautzaileak

  4. oinarria. Xedea eta helburua.

    Deialdiaren xedea da Nafarroako Berdintasunerako Institutuak enpresa eta entitate publiko edo pribatuentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea. Diru-laguntzak erakundeetan, 2009an, emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak egin eta gauzatzeko dira eta honako helburu hauek dituzte:

  5. -Enpresek eta erakundeek egindako genero berdintasunerako planak abian jarri eta gauzatzea bultzatzea.

  6. -Genero berdintasunerako planak egitea sustatzea, bai barne antolamenduari bai zerbitzu edo produktuak egiteari dagokienez.

  7. oinarria. Entitate onuradunak.

    Deialdiko diru-laguntzak jasotzen ahalko dituzte enpresa edo entitate publiko edo pribatu guztiek, edozein izanik ere haien araubide juridikoa, baldintza hauek betetzen badituzte:

    1. Berdintasunerako plana egiteko diru-laguntza eskatzen bada, legez beharturik ez egotea, Emakumeen eta Gizonen arteko Egiazko Berdintasunari buruzko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren III. kapituluko 45. artikuluari jarraikiz.

    2. Nafarroako Foru Komunitatean egotea.

    3. Entitateko pertsona bat izendatzea, genero berdintasunerako planaren proiektuaren edo prozesuaren arduradun.

    4. Laguntza teknikoa kontratatzea aurreikusten bada, enpresak erakundeetan genero eta aukera berdintasunean gutxienez ere 2 urteko eskarmentua frogatzen duen entitate aholku emailea kontratatzeko konpromisoa hartzea edo hura kontratatu izatea.

    5. Enpresako zuzendaritzak berdintasunerako lan taldeko edo batzordeko kide guztiek Nafarroako Berdintasunerako Institutuak antolatuko duen 4 orduko prestakuntza ekintza batean parte hartzeko konpromisoa hartzea.

  8. oinarria. Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak eta horiek gauzatzeko epea.

  9. 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 18ra bitarte egin eta gauzatuko diren berdintasunerako planetarako emanen dira diru-laguntzak.

  10. Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak:

    2.1. Entitatearen genero berdintasunerako plana gauzatzea:

    1. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko azterlanak, bai barne antolamenduari bai egiten dituen zerbitzu edo produktuei dagokienez.

    2. Lan munduko genero desberdintasunari buruzko sentsibilizazioa eta/edo prestakuntza. Gutxienez ere 6 ordu iraunen du eta, bertan, plantillako lagin adierazgarri batek (alor, departamentu, lanpostu eta/edo mailen araberakoa) parte hartuko du, gutxienez.

    3. Berdintasunerako plana zabaldu eta inplementatzeko neurriak.

    4. Gizonen eta emakumeen bizitza, lana eta familiako eginkizunak bateratzeko eta enpresan ematen den berdintasun ezari eta laneko sexu jazarpenari aurre egiteko beste neurri batzuk.

      2.2. Entitatearentzako genero berdintasunerako plan bat egitea. Planak honako hauek bildu beharko ditu:

    5. Haren barne antolaketaren nahiz egiten dituen produktu edo zerbitzuen gaineko berdintasunari buruzko diagnostikoa.

    6. Lan munduko genero desberdintasunari buruzko sentsibilizazioa eta/edo prestakuntza, eta hori islatzea diagnostikoaren emaitza nagusietan, errazago ulertzeko eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR