170/2018 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean lekualdatze agiriak erabili beharra ezabatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abereen osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legeak ezartzen du Jatorri eta Osasun Gidaren beharra izanen dela abereak, edozein baliabide erabiliz, ezartzen den geografia eremutik kanpo, hots, abeltzaintzako ustiategia dagoen eremutik kanpo, garraiatu eta mugitzeko. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko albaitaritza zerbitzu ofizialek edo hark gaitutakoek emanen dute gida hori.

Abereen osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 20. artikuluak ezartzen du Jatorri eta Osasun Gidaren ordez, foru agindu baten bidez baimena eman daitekeela zehazten diren abereak Nafarroako Foru Komunitatean mugitzeko osasun agiri bat erabiltzeko, xedeak hauek direnean: ugalketa, bizirik izatea, hiltegira eramatea, gizentzea, kirola, aisialdia edo lana. Abeltzainek edo haien ordezkariek bete beharko dute agiri hori, ustiategiaren, eremuaren edo Nafarroa osoaren osasun bermeengatik posible denean.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak otsailaren 28an emandako 36/2005 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen barruan abereen mugimendua babesten duen lekualdatze agiria arautu zen. Foru agindu horrek aukera ematen du Nafarroako Foru Komunitatearen barruan lekualdatze agiriak erabiltzeko, abereen jatorri eta osasun giden ordez.

Gerora, ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretuak, abereen mugimenduen erregistro orokorra eta abereak banaka identifikatzeko erregistro orokorra ezarri eta arautu dituenak, arautu du zein den abereen mugimenduetan jaso behar den gutxieneko informaziorako eredua, eta ezarri du datu base nazional batean jaso behar dela informazio hori guztia.

Ordutik hona, asko erabili izan dira lekualdatze agiriak Nafarroa barruan abere mugimenduak egiteko. Gaur egun, ordea, ez dira hainbeste erabiltzen ari, eta, hura erabili behar izanagatik, zenbait arazo suertatzen ari dira abereak mugitzeari buruzko araudian ezarritako komunikazio epeak eta baldintzak betetzeko.

Abeltzainen bulego birtualari esker, Administrazioaren bulegoetara joan behar gabe eskatu eta inprimatu ditzakete nekazari guztiek abereen jatorri eta osasun gidak. Horrez gain, larreetara eta txuliaketetara eramaten diren abereen jatorri eta osasun giden ereduak sinplifikatzeko ahalegina egin da. Are gehiago, Nafarroa barruan zaldi azienda lekuz aldatzeko ez da abereen jatorri eta osasun gida behar, betiere lekualdatzea jatorrizko ustiategitik egiten bada, turismo, kirol, josteta edo kulturaren arloko jarduera batean parte hartzera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR