17/2016 FORU LEGEA, azaroaren 23koa, kreditu berezi bat ematekoa Arbizuko Utzubar industrialdean lurra sendotzeko lanak egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, KREDITU BEREZI BAT EMATEKOA ARBIZUKO UTZUBAR INDUSTRIALDEAN LURRA SENDOTZEKO LANAK EGITEKO.

ZIOEN AZALPENA

Arbizuko Udalak berehala ekin behar die Utzubar industrialdearen ondoko hegal baten lerratzea geldiarazteko lanei, ikusirik hala egin ezean eragina izan dezakeela bertan kokatutako enpresen funtzionamenduan. Arbizuko Udalak laguntza eskatu du lan horiei heltzeko ez duelako horretarako behar den dirua.

Indarreko 2016ko Gastuen Aurrekontuan ez dago krediturik Arbizuko Udalaren jarduketa hau finantzatzeko, eta beraz, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/2004 Foru Legearen 48. artikuluan xedatutakoarekin bat, beharrezkoa da kreditu berezi bat ematea horretarako. 158.000 euroko zenbatekoa du, obra proiektuaren aurrekontuaren %80 adinakoa.

Era berean, foru lege honek gaikuntza ematen die eragile horiei laguntzak zuzenean emateko kontu-sail izendunak sortuz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat.

  1. artikulua. Kreditu berezi bat ematea.

158.000 euroko kreditua ematen da, 2016ko ekitaldian Garapen Ekonomikorako Departamentuaren beharrei erantzuteko.

Kreditu hori aurrekontu kontu-sail honetan aplikatuko da:

KONTU-SAILA ZENBATEKOA
810008-81200-7609-458102 kontu-saila, “Arbizuko Udalarentzako laguntza. Utzubar industrialdean lurrak sendotzea” izenekoa 158.000 euro
2. artikulua. Kreditu bereziaren finantzaketa

Kreditu berezi hori aurrekontuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR