109/2017 FORU DEKRETUA, azaroaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak adierazten du plantilla organikoko lanpostuak sortzeko beharra dagoela, haiek lan publikoaren 2017ko eskaintzan sartzeko helburuarekin.

Aldeko txostena eman du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak.

Bestalde, martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez (maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza.

Foru Dekretu horren 1. artikuluaren bidez irakasleen lan publikoaren eskaintza onetsi zen; besteak beste, Bigarren Hezkuntzako irakasleen 20 lanpostu huts onetsi ziren, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak. 2. artikuluan xedatzen da enplegu publikoaren eskaintza honetan dauden irakasleen lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntza zehaztuko direla plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean, sartzeko hautaproben deialdia egin baino lehen betiere.

Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jotzen du Bigarren Hezkuntzako irakasleen 20 lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntzak zehaztea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko 2018an deituko den hautapen prozeduraren deialdian sar daitezen. Lanpostuak martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez (maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua) onetsitako enplegu publikoaren eskaintzan daude.

Era berean, Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jotzen du Bigarren Hezkuntzako irakasleen 164 lanpostu hutsen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen 27 lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntzak zehaztea, 2017ko enplegu publikoaren eskaintzan sartzeko.

Halaber, plantilla organikoan zehazten diren aferak direnez gero, ukitutako departamentuek eta Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuak planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, hain zuzen ere euskara jakitearen beharkizunei eta lanpostu bat moldatzeari buruzkoak.

Aldaketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostuak sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, ondotik adierazten diren lanpostuak sortuta:

    Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

    Barne Zuzendaritza Nagusia:

    –Suhiltzaileak. Hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 10396, 10397, 10398, 10399, 10400, 10401, 10402, 10403, 10404, 10405, 10406 eta 10407 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

    –Suhiltzaileak. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, elebidunak (euskarazko B2 jakite-maila daukate) eta 10408, 10409, 10410, 10411 eta 10412 zenbakia dutenak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR