421/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 13koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduko akats bat zuzentzen duena. Horren bidez, araubide orokorra ezartzen da nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduaren bidez araubide orokorra ezartzen da nekazaritza, ingurumen eta klimaren laguntzak (10. neurria) eta nekazaritza ekologikoarenak (11. neurria) eman, kudeatu eta kontrolatzeko Nafarroako Foru Komunitatean. Laguntza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean daude. 2016ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, apirilaren 22an.

  2. NBEUFen 6/2015 Koordinazio Zirkularrean ezartzen da zein diren irizpide orokorrak murrizketak, zehapenak eta bazterketak aplikatzeko 2014-2020 aldiko sistema integratuko landa garapeneko neurrietan. Zirkularra maila nazionalean aplikatzen zaie 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera aurkeztutako laguntza eskaera guztiei.

  3. Honako hau ezartzen da apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduaren III. eranskinaren 4399. orrialdean:

    Konpromisoak edo beste betebehar batzuk.
    SAILKAPENA DEFINIZIOA URTEA KP. ZEHAPENA BAZTERKETA
    Nagusia(N) Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik behera irauten dute edo zail da bukatzeko modukoak izatea onargarriak diren baliabideekin. 1 1 Laguntzaren %20 Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitea edo zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko eskatuko da. Geroagoko ordainketekin konpentsatzen den kasuan, zenbateko horiek ezin badira osorik berreskuratu ez-betetzea azaldu eta hurrengo hiru urte naturalean, ordaintzeko dagoen saldoa ezereztuko da.Gainera, onuraduna laguntza lerro edo neurri beretik kanpo geldituko da ez-betetzea atzematen den urte naturalean eta hurrengo urte naturalean.
    2 edo gehiago Laguntzaren %40
    2 edo gehiago 1 Laguntzaren %33
    2 edo gehiago Laguntzaren %66
    4. Apirilaren 1eko 104/2016 Foru Aginduan akats bat dagoela antzeman da ez-betetze nagusietan (N) aplikatu beharreko zehapenari dagokionez, eta zuzendu egin behar da 6/2015 zirkularra betetze aldera. Horrenbestez, hau izanen da testua:Konpromisoak edo beste betebehar batzuk.
    SAILKAPENA DEFINIZIOA URTEA KP. ZEHAPENA BAZTERKETA
    Nagusia(N) Betetzen ez bada bilatzen diren helburuetarako ondorio garrantzitsuak dituena; ondorio horiek urtebetetik behera irauten dute edo zail da bukatzeko modukoak izatea onargarriak diren baliabideekin. 1 1 Laguntzaren %20 Ez-betetze larria, faltsutzea, intentzionalitea edo zabarkeria izan den kasuetan bakarrik, aurreko urteetako zenbatekoak itzultzeko
    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR