339/2009 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, mahats mota zurietako mahastiak landatzea baimentzeko prozedura ezartzen duena, Nafarroako Foru Komunitatean landatu ere, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babesturiko mahastizaintza eremuan, deitura horrek babestuta ez dauden eremuetatik heldu diren eskubideekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Erreserbaren eskubideekin.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Merkatu azterketek eta Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren 2005-2020 aldiko Plan Estrategikoek erakusten dute komenigarri dela ardo zurien ekoizpena handitzea, landaketa berriak direla medio ardo zuri moten kopurua handituz.

Otsailaren 6an, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemailearen osoko bilkura bereziak erabaki zuen 2.000-2.500 hektarea berri landatzea, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren erregelamenduak babestutako mahats zuri mota batzuekin. Adierazpen geografiko horretako ardo zurien lehiakortasuna hobetzeko neurri estrategikotzat jotzen da hori.

Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren eremu geografikoa eratzen duten hiru autonomia erkidegoetan egin beharko litzateke azalera horren landaketa. Lurralde horietako bakoitzak Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuan inskribatuta duen mahasti azalera kontuan hartuta, proportzionalki egin beharko litzateke banaketa.

Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemaileak zehazten dituen mahats zuri motekin eginen dira landaketak, beste autonomia erkidego eta jatorrizko deitura batzuen eta Nafarroako Foru Komunitateko Erreserbaren eskubideak eskualdatuta egin ere.

Honako hauek arautzen dituzte birlandaketa eskubideen eskualdatzeak: Mahastien produkzio ahalmena arautzen duen uztailaren 18ko 1244/2008 Errege Dekretua eta abuztuaren 16ko 56/2006 Foru Dekretua, Mahastizaintza eta ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legea garatzen duena. Lurzatia non dagoen, hango autonomia erkidegoak ematen du landatzeko baimena, baina hori eskuratu baino lehen beharrezkoa da Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak baimena ematea, birlandatzeko eskubideak eskualdatzeko.

Abuztuaren 16ko 56/2006 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren arabera, Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroa erakunde autonomoari dagokio Foru Agindu hau betearazteko behar diren ebazpen administratiboak ematea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

  2. Foru Agindu honen helburua da Nafarroako Foru Komunitatean, Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuak babestutako eremuan, mahats zuriaren zenbait mota landatzeko eskaerak aurkezteko eta baimenak tramitatu eta emateko prozedura ezartzea.

  3. Eskubideak honako hauetatik etorriko dira:

    1. Beste autonomia erkidego eta jatorrizko deitura batzuetatik heldu diren mahasti landaketako eskubideak eskuratzetik.

    2. Nafarroako Foru Komunitateko Erreserbatik.

  4. artikulua. Gehienez ere baimenduko den mahasti azalera.

    Baimenduko den gehieneko azalera Kontseilu Arauemaileak hartu erabakiak zehazten du, hura osatzen duten autonomia erkidegoen artean doikuntza eta banaketa egin ondoren.

  5. artikulua. Onuradunak.

    Honako hauek izan daitezke baimen hauen onuradunak:

    1. Beste autonomia erkidego edo jatorrizko deitura batzuen landaketa eskubideak eskualdatzeko baimenen kasuan, foru agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiak.

    2. Nekazari gazteak, Nafarroako Foru Komunitateko Erreserbaren birlandaketa eskubideen kasuan.

  6. artikulua. Eskubideak eskuratzeko baldintzak.

  7. Betebehar orokorrak:

    1. Eskatzailea Nafarroako Mahastien Erregistroan egonen da inskribatua Foru Agindu honek indarra hartzen duen egunean.

    2. Eskatzaileak 2 hektareako mahastizaintzako ustiategia izan beharko du, gutxienez ere. 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina ezarritako nekazari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR