197/2008 FORU AGINDUA, urriaren 22koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzeko Nafarroako Gobernuak urriaren 13an hartutako Erabakian bildutako xedapenak zehaztu eta garatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzeko Nafarroako Gobernuak urriaren 13an hartutako Erabakiak, 3. puntuan, ahalmena ematen dio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari, eskuordetza bidez, jaulkipen horren interes tasa finkatzeko. Gainera, erabaki horren 4. eta 5. puntuetan ezartzen da kontseilari horrek eman beharreko foru agindu baten bidez jaulkipenaren baldintzak zehaztuko direla, besteak beste, jaulkitzeko egunari, harpidetzeko epeari eta interes tasari dagozkienak, eta ahalmena ematen zaio kontseilariari Erabakia betearazteko behar diren neurriak eta ebazpenak hartzeko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Jaulkipenaren ezaugarriak.

    Nafarroako Zorraren jaulkipen honek behin betiko ezaugarri hauek izanen ditu:

    Zenbatekoa: 60.000.000 euro.

    Instrumentazioa: obligazio arruntak , bakoitza 1.000 euroko balio nominalekoa, konturako idazpenen bidez adieraziko direnak.

    Jaulkipen-data: 2008ko urriaren 31.

    Jaulkipenaren prezioa: parean.

    Harpidetzeko epea: 2008ko urriaren 23tik 29ra bitarte, biak barne.

    Amortizazioa: parean, 2018ko urriaren 31n.

    Interes tasa: finkoa, %4,875ekoa urtean.

    Kupoiaren ordainketa: urtero mugaeguna iritsi ondoren, urte bakoitzean urriaren 31n.

  2. artikulua. Likidezia.

    Nafarroako Zorrak Zor Publikoaren Merkatuan kotizatuko du idazpenetan.

  3. artikulua. Tratamendu fiskala.

    Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboentzat interesek sortutako etekinek atxikipena izanen dute, indarra duen legezko araudiaren arabera. Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek lortutako errententzat ez da obligaziorik izanen ez atxikipenak, ezta konturako diru-sarrerak egiteko ere, abenduaren 30eko 371/1998 Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR