25/2014 FORU AGINDUA, otsailaren 4koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzen duena, Nafarroako Gobernuak zorpetze-eragiketak egitea xedatzeko 2014ko urtarrilaren 22an hartutako Erabakiaren babesean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuaren 2014ko urtarrilaren 22ko Erabakiaren bidez, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan agertzen diren zorpetze-eragiketak hastea xedatu zen (356.859.711,60 euro gehienez). Orain Nafarroako Zorraren 22. obligazio-jaulkipena egiten da, 140.000.000 euro, osotara; mugaeguna 2022ko otsailaren 14a da.

Gobernuaren aipatutako erabakiak, 3. puntuan, ahalmena ematen dio Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari, eskuordetze bidez, jaulkipenaren interes tasa finkatzeko. Halaber, erabaki horren 4. puntuan ezartzen da kontseilari horrek eman beharreko foru agindu baten bidez jaulkipenaren baldintzak zehaztuko direla, besteak beste jaulkitzeko egunari eta prozedurari, harpidetzeko epeari eta interes tasari dagozkienak, eta ahalmena ematen zaio kontseilariari erabakia betearazteko behar diren neurriak eta ebazpenak hartzeko.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Jaulkipenaren ezaugarriak.

    Nafarroako Zorraren jaulkipenak behin betiko ezaugarri hauek izanen ditu:

    Zenbatekoa: 140.000.000 euro.

    Instrumentazioa: bono arruntak, bakoitza 1.000 euroko balio nominalekoa, konturako idazpenen bidez adieraziko direnak.

    Jaulkipen data: 2014ko otsailaren 14an.

    Amortizazioa: parean, 2022ko otsailaren 14an.

    Jaulkipenaren prezioa: %99,795.

    Interes tasa: finkoa, %3,587 urtean (Egun/egun).

    Kupoiaren ordainketa: urtero mugaeguna iritsi ondoren, urte bakoitzeko otsailaren 14an.

  2. artikulua. Jaulkipenaren aseguramendua.

    Finantza entitate esleipen-hartzaileek jaulkipenaren zenbateko osoa bermatuko dute; horretarako, dagokion kontratua izenpetuko dute.

  3. artikulua. Likidezia.

    Nafarroako Zorrak Zor Publikoaren Merkatuan kotizatuko du idatzoharretan.

  4. artikulua. Tratamendu fiskala.

    Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboentzat interesek sortutako etekinek atxikipena izanen dute, indarra duen legezko araudiaren arabera. Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek lortutako errentetan ez da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR