14/2011 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzen duena, Nafarroako Gobernuak zorpetze-eragiketak egitea xedatzeko otsailaren 7an hartutako Erabakiaren babesean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak otsailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, xedatu zen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan agertzen diren zorpetze-eragiketak egitea, gehienez 200.000.000 euro arte. Erabaki horren 4. artikuluan xedatu zen, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren foru aginduaren bidez, baloreen jaulkipenen baldintza guztiak zehaztuko zirela, eta hango titularrari foru lege horren 66.1 artikuluko c) eta d) letretan bildutako eskumenak eskuordetu zitzaizkion.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1 artikulua. Jaulkipenaren ezaugarriak.

Nafarroako Zorraren jaulkipenak behin betiko ezaugarri hauek izanen ditu:

Izena: Nafarroako Zorra.

Zenbatekoa: 100.000.000 euro.

Instrumentazioa: bono arruntak, bakoitza 1.000 euroko balio izendunekoa, konturako idazpenen bidez adieraziko direnak.

Jaulkipen data: 2011ko otsailaren 24a.

Jaulkipenaren prezioa: parean.

Amortizazioa: 2016ko otsailaren 24an.

Amortizazioaren prezioa: parean.

Interes tasa: finkoa, %5,529 urtean.

Kupoiaren ordainketa: urtero mugaeguna iritsi ondoren, urte bakoitzeko otsailaren 24an.

2 artikulua. Jaulkipenen ezarpena.

Jaulkipenen esleipena ezarpen sistema erabiliz eginen da, eta horretarako bidezko kontratua sinatuko da finantza entitatearekin, behar den komisioa zehaztuta.

3 artikulua. Likidezia.

Nafarroako Zorrak Zor Publikoaren Merkatuan kotizatuko du idazpenetan.

4 artikulua. Tratamendu fiskala.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboentzat interesek sortutako etekinek atxikipena izanen dute, indarra duen legezko araudiaren arabera. Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek lortutako errentetan ez da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR