104/2013 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako gune zoologikoen baimena, sailkapena, erregistroa eta kontrol zoosanitarioa arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera nekazaritza, abeltzaintza eta mendi arloetako eginkizunak eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuak E eranskineko 2 puntuko g letran ditu sartuta gune zoologikoen baimena, sailkapena, erregistroa eta kontrol zoosanitarioa.

Halaber, Animalia basatiak parke zoologikoetan edukitzeari buruzko 1999ko martxoaren 29ko 1999/22/eE Zuzentarauak ezartzen ditu, oro har, haiek baimentzeko baldintzak, helburua izanik basa fauna babestea eta biodibertsitateari heltzea.

Uztailaren 3ko 1082/2009 Errege Dekretuak ezartzen ditu animalien osasunari buruzko baldintzak ehiza ustiapenetako, kontinenteko akuikulturako eta gune zoologikoetako animaliak mugitzeko, baita basa faunako animaliak ere.

Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legeak, xedapen orokorretan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari esleitzen dizkio, besteak beste, gune zoologikoen baimenari, sailkapenari, erregistroari eta kontrol zoosanitarioari buruzko eskumenak.

Gune zoologikoek, izan ditzaketen animalien motarengatik, ezaugarri bereiziak dauzkate abeltzaintzako ustiategien aldean; horrenbestez, lehenago adierazitako xedapenekin bat, beharrezkoa da haiek baimentzeko baldintzak ezartzea, baita mantentzeko konplitu behar dituzten betekizunak ere.

Animalien babesari buruzko maiatzaren 31ko 7/1994 Foru Legeak, 17. artikulutik 19.era bitarte, ezartzen du gutxienez zer baldintza bete behar dituzten laguntzako animaliak aldi baterako mantentzeko instalazioek, haztegiek eta animaliak saltzeko establezimenduek.

Apirilaren 29ko 196/1996 Foru Dekretuak esleitu zion garaiko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari laguntzako animaliak hazi edo saltzeko instalazioen eta laguntzako animaliak aldi baterako mantentzeko establezimendu edo instalazioen erregistro eta kontrolerako eskumena.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak, 17. artikuluan, esleitu dio Abeltzaintza Zerbitzuko Abere Ekoizpenaren Atalari laguntzako animaliak hazi, saldu eta mantentzeko establezimenduen erregistrorako eskumena.

Hutsune bat dago araudian establezimendu horiek bete beharreko berariazko baldintzei dagokienez; hartara, komeni da arautzea zein diren bete beharreko gutxieneko baldintzak, baita erregistroa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa arautzea ere.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzua eta Abeltzaintza Zerbitzua departamentu berean daudenez gero, egokia da, eraginkortasunaren ikuspuntutik, batu eta barrutik antolatzea gune zoologikoei eta laguntzako animalien establezimenduei dagozkien eskumenak, lehenago aipatutako araudiaren bidez Nekazaritza eta Abeltzaintzako Departamentuari eta Ingurumeneko Departamentuari esleitu zitzaienak.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren 2002ko urriaren 28ko Foru Aginduak gune zoologikoen baimena, sailkapena, erregistroa eta kontrol zoosanitarioa arautu zituen eta Nafarroako gune zoologikoen erregistroa sortu zuen. Bidezkoa da gune zoologikoen baldintza horiek eguneratzea eta erregistro hori zabaltzea laguntzako animalien establezimenduekin.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

  2. Nafarroako Foru Komunitatean jarduten duten gune zoologikoen baimenak, erregistroak eta kontrolak foru agindu honen artikuluetan eta eranskinetan xedatutakoari jarraituko diote. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzuaren menpe egonen da erregistroa.

  3. Foru agindu honi jarraituko diote ugaltzeko eta ekoizteko jarduerek eta gune zoologiko horietako animaliekin egin beharreko osasun ekintzek, ukatu gabe Espainia mailan edo Europa mailan indarra duten erregelamenduzko berariazko beste arau batzuk.

  4. artikulua. Definizioak.

    –Espezie katalogatuak: babes bereziko araubidean dauden basa espezieen zerrendan edo Espezie mehatxatuko Espainiako katalogoan dauden espezieak, Natura Ondarea eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legearen 53. eta 55. artikuluetan ezarri bezala.

    –Espezie autoktonoak: Nafarroako Foru Komunitateko ekosistemetan era basatian bizi eta ohiko era naturalean ugaltzen direnak, lurralde hori bere banaketa naturaleko eremua edo migraziokoa izanda, negupasan daudenak edo handik igarotzen direnak barne, bai eta, aurreko egoeretako batean egonda, egun Nafarroan galdu direnak ere.

    –Espezie aloktonoak: autoktonoak ez diren espezieak.

    –Etxeko fauna: gizakiak laguntzarako dauzkan espezieetako animaliak, edo baliabideak eskuratzeko, zamarako edo nekazaritzan erabiltzeko hazten diren espezieetakoak.

    –Basa espezieak: etxekoak ez direnak.

    –Ehizako espezieak: debekualdiei buruzko urteroko xedapen orokorrean ehizako espezie izendatutako basa animalien espezieak, subespezieak eta populazioak.

  5. artikulua. Aplikazio eremua.

  6. Gizakiak abeltzaintzarako ez diren animaliak edukitzeko erabiltzen dituen gune edo zentro guztiak, ondoko ezaugarrietakoren bat betetzen badute, gune zoologikotzat hartuko dira foru agindu honen ondorioetarako:

    1. 3 hilabetetik gorako 10 zakur edo katu baino gehiago dituztenak.

    2. 50 hegazti baino gehiago dituztenak.

    3. 25 ugaztun baino gehiago dituztenak.

    4. Edozein espezietako animaliak izanda, haien kopuruarengatik edo izaerarengatik, haien babeserako eta ongizaterako arriskua ekartzen dutenak, edo osasunaren edo ingurumenaren arloko arriskua hirugarrenei ekartzen dietenak, bilduma edo talde zoologikotzat jotzen baditu nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloan eskumena duen organoak.

  7. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean, animaliak edukitze horiek laguntzako animalien edukitze partikularra izanen da, eta ez da gune zoologiko bezala erregistratu behar.

  8. Aurrekoa gorabehera, animalien multzo batek ez baditu gutxieneko kopuru horiek erdiesten eta foru agindu honetako baldintzak betetzen baditu, erregistratu daiteke, foru agindu honen 16. artikuluan deskribatutako betekizunak borondatez bere gain hartuta.

  9. artikulua. Gune zoologikoen sailkapena.

    Foru agindu honen ondorioetarako, honela sailkatzen dira gune zoologikoak:

    1. Haztegiak: halakoak izanen dira animaliak haztea eta ugaltzea helburu nagusitzat dituzten establezimenduak.

    2. Salmentako establezimenduak: halakoak izanen dira animalien trukaketa komertziala helburu nagusitzat duten establezimenduak, kalez kaleko salmentakoak barne.

    3. Laguntzako animaliak mantentzeko establezimenduak: bizilekuak, hezteko eskolak eta laguntzako etxeko animaliak mantentzeko sortutako gainerako instalazioak, 3. artikuluko mugak gainditzen dituztenak.

    4. Bilduma zoologikoak: aurreko epigrafeetan jasotzen ez diren gune zoologikoak. Horren barnean daude parke edo lorategi zoologikoak, zoosafariak eta erreserba zoologikoak edo animalien bankuak, bilduma zoologiko pribatuak eta bestelako taldekatze zoologikoak, helburuak izanda zientifikoak, kulturalak, jostaketakoak, merkataritzakoak, ugaltzekoak, berreskurapenekoak eta kontserbaziokoak.

  10. artikulua. Animaliak edukitzea.

  11. Animaliak edukitzean, bai norberak laguntzako animaliak dituenean bai gune zoologikoei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR