470/2002 FORU AGINDUA, urriaren 8koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloko ikastetxeen zonifikazioa, Departamentu honen menpeko ikastetxe eta programetako plantillak eta lanpostuak kentzeko eskaeraren prozedura, eta lanpostu ibiltarietako atxikipena onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eta zenbait sindikatuk 2001eko maiatzaren 31n izenpetutako akordioaren ondorioz, Administrazioak 2004/2005 ikasturtea amaitu baino lehen maisu-maistren lanposturik ez kentzeko konpromisoa hartu zuen, besteak beste.

Halere, behin betiko destinoa duten baina lanpostua dagokien plantillan aurreikusirik ez duten maisu-maistrek borondatez eskatu ahal izanen dute beren lanpostua kentzea.

2002/2003 ikasturte honetan maisu-maistren lanpostuak betetzeko prozeduran parte hartzea erraztearren, bidezko da zonifikazioa eta ikastetxe eta programetako plantillak onestea, horiek bide emanen baitiete lanpostua dagokien plantillan aurreikusirik ez duten maisu-maistrei lehentasunezko eskubideaz baliatzeko; halaber, interesatuei ikasturte honetarako onetsi eta 2002/2003 ikasturtean aldatuko diren plantillen berri ematea. Aldaketa horiek hezkuntza plangintzari jarraikiz eginen dira, lekualdatze lehiaketa nazionalak zuzenduko dituen prozedurarako arauak xedatu bezala onetsiko den Foru Aginduaren bidez.

Bestalde, beharrezkoa da lanpostuak formalki kentzeko eskaeraren prozedura zehaztea, kasuan kasuko plantillan lanpostua aurreikusia ez duten maisu-maistrentzat.

Hori horrela, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko zonifikazioa onestea, Foru Agindu honen I. eranskinean ageri den bezala.

    Zonifikazio hori ezarriko da, uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuko 18. artikuluan (azaroaren 8ko 1664/1991 eta urriaren 2ko 2112/1998 Errege Dekretuen bidez aldatuan) aurreikusitako egoeran dauden maisu-maistrek lehentasunezko eskubidea erabil dezaten.

  2. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako plantillak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloari dagozkionak eta beste ikastetxe eta programa batzuetakoak, Foru Agindu honen II. eranskinean ageri diren bezala.

    Horretaz gainera, aipatu eranskinean adierazten da ikastetxeetan eta programetan behin betiko destinoa duten maisu-maistren kopurua eta bakoitzaren atxikipena, halakorik denean.

  3. Foru Agindu honek onetsitako plantillek ez dakarte berekin lanpostuak kentzea 2004/2005 ikasturtea bukatu arte.

    Denbora horretan, onetsitako plantillatik gora gelditzen diren lanpostuak, (+) ikurra daukatenak, amortizatu eginen dira, jubilazioak, lanpostua galtzea dakarten eszedentziak edo kentzeak gertatzen badira, hutsik gelditzen badira lehiaketa, heriotza edo antzeko arrazoiak direla medio.

  4. Behin betiko destinoa duten maisu-maistrek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusita ez badago, beren lanpostua kentzea eskatzen ahalko dute, honako prozeduraren arabera:

    1. Kasuan kasuko plantillan aurreikusi ez diren lanpostuei atxikiak dauden maisu-maistrek, edo aurreikusiak izanik minoratu badira, ikastetxeko zuzendariari, edo, lanpostu bereziei atxikitakoak badira (II-3 eranskina), Hezkuntzaren Berriztapen eta Sustapenerako Atalari jakinaraziko diote lanpostua kentzeko eskaera, eta horretarako Foru Agindu honen III. eranskinean azaltzen den agiria beteko dute. Eskaera hori egiten ahalko da Foru hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasi eta 2002ko urriaren 31ra bitarte, egun hori barne.

    2. Minoratutako espezialitateko lanpostuei atxikitako maisu-maistren artean gehiago badira lanpostuak kentzeko eskatzaileak lanpostu minoratuak baino, jarraian azaltzen diren irizpideak bata bestearen atzetik aplikatzearen ondorioz ateratzen diren maisu-maistrak ukituko ditu lanpostuen kentzeak:

  5. -Antzinatasun handiena ikastetxean edo eskualdean, lanpostu bereziei atxikitako maisu-maistren kasuan.

  6. -Maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionario gisa egiazko zerbitzuak ematen denborarik luzeena.

    Kidegoan abenduaren 30eko 31/1991 Legeko 29. xedapen gehigarriaren arabera sarturiko langileen kasuan, maisu-maistren kidegoan karrerako funtzionario gisa duten antzinatasunari gehituko zaio lan-kontratudun finko gisa egiaztatuta dutena, lehenengo zerbitzu urtea kenduta.

  7. -Kidegoan sartu izandako urteari dagokionez, nor lehenago.

  8. -Kidegoan sartzeko hautapen prozeduran, zerrendan zenbaki txikiagoa izatea.

    1. Ikastetxeko zuzendariak edo, bestela, Hezkuntzaren Berriztapen eta Sustapenerako Atalak, behar bezala beteriko eskaera edo eskaerak bidaliko ditu Giza Baliabideen Zerbitzura.

    2. Lanpostu kentzeak 2002ko azaroaren 1etik aurrera izanen du eragina; beraz, interesatuek ikasturte honetako lekualdatze lehiaketan erabili ahalko dute lanpostuak betetzeko arautegian aurreikusitako lehentasunezko eskubidea.

  9. II-3 eranskinean aipatzen diren lanpostu bereziei atxikitako maisu-maistrek, plantillan aurreikusitako lanposturik ez dutenek, lanpostu kentzea eskatzen badute, lehentasunezko eskubidea erabiltzen ahalko dute Foru Agindu honetako I. eranskinean ageri diren eskualdeetako batean, hots, oraingo behin betiko destinoaren jarduketa eremuaren barrenean sartzen den baterako.

    Horretarako, II. eranskinean ematen da argitara eskualdeko lanpostu berezien programetako jarduketa eremua.

  10. Maisu-maistrek behin betiko destinoa ikastetxe bateko lanpostu arrunta baldin badute, baina ibiltari izatera pasa baldin bada, lanpostu ibiltari berriari atxikitzea hautatzen ahalko dute, ikastetxeko antzinatasuna ondorio guztietarako mantenduz, edo, bestela, lanpostua kentzea hautatu, aurreko artikuluan adierazitako baldintzetan.

    Lanpostu ibiltariari atxikitzea eskatuz gero, IV. eranskinean ageri den ereduaren arabera bete beharko dute eskabidea, aurreko artikuluan aipatutako epean, eta horren berri ikastetxeko zuzendariari emanen diote, zeinek Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari igorriko baitio jakinarazpena. Lanpostu berriari atxikitzearen ondorioak 2003ko irailaren 1ean hasiko dira.

    Destinoa ikastetxe bati atxikitako lanpostu ibiltarian duten maisu-maistrak, lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtzen bada, ofizioz atxikiko dira ikastetxeko lanpostu arrunt berriari, eta horren ondorioak 2003ko irailaren 1ean hasiko dira.

  11. Giza Baliabideen Zerbitzuak herrian behin- behineko destinoa esleituko die Iruñeko eta Tuterako maisu- maistrei, baldin eta lanpostua kentzea eskaturik behin betiko destino berria lortu ez badute, betiere eskualdearen barruan zein lanpostutarako gaikuntza-baldintzak betetzen dituzten, horietarako guztietarako eskaera egin badute.

    Aurreko lerroaldean aurreikusitako kasuan dauden beste herri batzuetako maisu-maistrek lehentasuna izanen dute beren eskualdean behin-behineko destinoa lortzeko.

  12. Lanpostu bereziei atxikitako maisu-maistrek, lanpostua kentzea eskatu baina behin betiko destino berririk lortu ez dutenek, baldin eta gaikuntza-baldintzak betetzen dituzten lanpostu guztietarako eskaera egin badute, lehentasunezko eskubidea izanen dute Foru Agindu honetako I. eranskineko eskualde batean behin-behineko destinoa lortzeko, hain zuzen ere lehentasunezko eskubidea erabili duten hartan.

  13. Foru Agindu honen kontra, interesatuek errekurtso arrunta aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

  14. Foru Agindu hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

  15. Foru Agindu hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, bi mila eta biko urriaren zortzian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

    1. ERANSKINA

    Ikastetxeen zerrenda, herri eta eskualdeen araberakoa

    310013 ARANTZA 310220001 HLHIP ETA DBH 31000555C

    310013 BERA 312500008 "RICARDO BAROJA" HLHIP 31006053C

    310013 ETXALAR 310820001 HLHIP 31001900C

    310013 IGANTZI 312590006 HLHIP 31006223C

    310013 LESAKA 311530008 "IRAIN"HLHIP 31003261C

    310013 BERA 312500008 "TOKI-ONA" BHI 31006077C

    310025 ALMANDOZ 310500003 HLHIP 31001006C

    310025 AMAIUR 310500030 HLHIP 31001213C

    310025 ARIZKUN 310500006 HLHIP 31001021C

    310025 ARRAIOZ 310500009 HLHIP 31001043C

    310025 AZPILKUETA 310500011 HLHIP 31001055C

    310025 ELIZONDO 310500020 "SAN FRANCISCO JAVIER" HLHIP 31001109C

    310025 ERRATZU 310500022 HLHIP 31001158C

    310025 GARTZAIN 310500023 HLHIP 31001161C

    310025 IRURITA 310500027 HLHIP 31001183C

    310025 ORONOZ 310500034 HLHIP 31001250C

    310025 ZIGA 310500017 HLHIP 31001080C

    310025 ZUGARRAMURDI 312640005 HLHIP ETA DBH 31006454C

    310025 LEKAROZ 310500028 "LEKAROZ/ELIZONDO" BHI 31008271C

    310037 LEGASA 310540102 HLHIP 31007355C

    310037 NARBARTE 310540201 "AROTZENEA"HLHIP 31001316C

    310037 DONEZTEBE 312210001 "SAN MIGUEL"HLHIP 31005425C

    310037 ERATSUN 310900001 "POLAINEA" HLHIP 31002059C

    310037 ITUREN 311290002 HLHIP 31002813C

    310037 BEINTZA-LABAIEN 311370001 HLHIP 31002965C

    310037 SALDIAS 312130001 HLHIP 31007379C

    310037 SUNBILLA 312260001 HLHIP 31005504C

    310037 DONEZTEBE 312210001 "MENDAUR" DBHI 31008323C

    310049 ARESO 310310001 HLHIP 31000713C

    310049 GOIZUETA 311170006 "ANDRES N. X." HLHIP ETA DBH 31002588C

    310049 LEITZA 311490005 "ERLETA" HLHIP 31003210C

    310049 LEITZA 311490005 "AMAZABAL" BHI 31003209C

    310050 IRURTZUN 310250007 "ATAKONDOA" HLHIP ETA DBH 31000622C

    310050 BETELU 310550001 "ARAXES" HLHIP ETA DBH 31001328C

    310050 LEKUNBERRI 311440011 HLHIP ETA DBH 31003121C

    310062 ARBIZU 310270001 HLHIP 31000671C

    310062 ETXARRI-ARANATZ 310840001 "SAN DONATO" HLHIP 31001924C

    310062 LAKUNTZA 311380001 "LUIS FUENTES" HLHIP 31002989C

    310062 UHARTE-ARAKIL 311230002 "SAN MIGUEL" HLHIP 31002734C

    310074 ALTSASU 310100001 "NAVARRO VILLOSLADA" HLHIP 31000166C

    310074 ITURMENDI 311300001 "ARRANO BELTZA" HLHIP 31002837C

    310074 OLAZTI 311890001 "DOMINGO BADOS" HLHIP 31003842C

    310074 URDIAIN 312400001 HLHIP 31005899C

    310074 ALTSASU 310100001 "SAN MIGUEL DE ARALAR I" BHI 31008268C

    310086 JAUNTSARATS 310490007 "OIHANZABAL" HLHIP 31007690C

    310086 LARRAINTZAR 312360012 "OBISPO IRURITA" HLHIP 31005838C

    310086 LARRAINTZAR 312360012 DBHI 31008499C

    310098 ABARTZUZA 310020001 HLHIP 31000026C

    310098 MUNIAIN-IGUZKITZA 310050004 HLHIP...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR