9/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beharrezkoa den Gaitasun Artistikoaren proba egiteko deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 52. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatiek eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluak, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzaren erdi eta goi mailako heziketa zikloen curriculuma ezartzen duten foru dekretuek xedatzen dutenaren arabera, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, "zuzeneko sarrera" edo "probaren bitartez" betebeharrez gain, kasuan kasuko ikasketak aprobetxamenduz egiteko behar adina gaitasun eta ezagutza artistikoa frogatzeko proba zehatza gainditu beharko da.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak emandako aldeko txostena ikusita, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.-Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beharrezkoa den Gaitasun Artistikoaren proba egiteko deialdia egitea, I. eranskinean ageri diren oinarrien arabera.

Bigarrena.-Deialdi honen, oinarrien eta horien aplikazio egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.-Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

Laugarrena.-Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, Argibide eta Agiri Bulegora eta Iruñeko eta Corellako arte eskoletara.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 27an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

  1. ERANSKINA

    Oinarriak

    1. -Honako hauek ez dute erdi eta goi mailetan sartzeko Gaitasun Artistikoaren proba egin beharrik izanen:

      1. Proba hori, hurrenez hurren, aurreko deialdiren batean gainditu dutenek.

      2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua edo baliokidetzat jotzen den titulua dutenek.

      3. Arte Batxilergoaren edo Arte Batxilergo Esperimentalaren titulua dutenek.

      4. Arte Plastikoetako goi mailako titulua edo eta Diseinuko goi mailako titulua dutenek, beren espezialitateetan, edo baliokidetzat jotzen diren tituluak.

      5. Kultur Ondasunak Zaindu eta Zaharberritzeko goi mailako titulua dutenek, bere espezialitateetan.

      6. Arte Ederretako, Arkitekturako edo Industri Diseinuko Ingeniaritza Teknikoko lizentzia dutenek.

      7. Zein heziketa ziklotan sartu nahi den, haren lanbide gaitasunekin zuzenean erlazionatutako lan esperientzia, urtebetekoa gutxienez, frogatzen dutenek. Honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:

        Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauekin: kontratuaren iraupena, egindako lana eta zenbat denbora egin duen lan horretan. Beren kontura lan egiten duten langileak izanez gero, tributupekoen zentsuan izena emanak daudela frogatzea.

      8. "Arteak" modalitateko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu dutenek.

    2. -Halaber, honako hauek ez dute erdi mailan sartzeko Gaitasun Artistikoaren proba egin beharrik izanen:

      1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulu bat dutenek.

      2. Uztailaren 24ko 2127/1963 Dekretuak ezarritako ikasketa planen Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen ikastaro komunak gainditu dituztenek; arte-ikasketetako ikastetxeetako esperientzien erregulazioari buruzko martxoaren 28ko 799/1984 Errege Dekretuaren babesean ezarritako izaera esperimentaleko kurtsoak, bai eta ikastetxeetan hezkuntza arloko esperimentazioa egiteko arau orokorrak ezartzen dituen maiatzaren 9ko 942/1986 Errege Dekretuan ezarritakoak ere gainditu dituztenek.

      Izena ematea

    3. -Eskabidea II. eranskinean ageri den eredu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR