30/2012 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana. Horren bidez Oinarrizko Hezkuntzan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Batxilergoan eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan hezkuntza itunak aldatu eta luzatzeko arauak ematen dira, 2012-2013 ikasturterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 29ko 356/2011 Foru Aginduaren bidez (157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 9koa), hezkuntza itunak onetsi ziren, lau urterako, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian eta Lanbide Heziketan, otsailaren 22ko 54/2011 Ebazpenak emandako arauei jarraikiz (53. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa).

Uztailaren 19ko 117/2010 Ebazpenaren bidez (105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 30ekoa), hezkuntza itunak onetsi ziren, lau urterako, Haur Hezkuntzako 2. zikloan eta Batxilergoan, otsailaren 11ko 44/2010 Ebazpenak emandako arauei jarraikiz (27. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 1ekoa); hurrengo ikasturterako, maila horien hezkuntza ituna aldatu zen ekainaren 29ko 357/2011 Ebazpenaren bidez (156. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 8koa), eta gero uztailaren 13ko 377/2011 Ebazpenaren bidez aldatu zen.

Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 46. artikuluak aipatzen du zilegi izanen dela Hezkuntza Departamentuarekin hezkuntza ituna sinatu duten ikastetxeetan unitate kopurua aldatzea, hezkuntzarako eskubideari bermabide egokia eman ahal izateko.

Erregelamendu horren lehenbiziko xedapen gehigarriak, halaber, aipatzen du zilegi izanen dela unitateren baterako aldi bateko baimena duten ikastetxeekin sinatu den urtebeteko ituna luzatzea, xedapen horretan bertan aipatzen diren inguruabarrak gertatzen direnean.

Hori guztia gogoan, bada, oraingo itunak aldatu eta/edo luzatzeko irizpideak finkatu eta prozedurak zehaztu behar dira.

Horregatik guztiagatik eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluaren bidez emandako ahalmenez baliatuz,

EBATZI DUT:

  1. -Oinarrizko Hezkuntzan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Batxilergoan eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan hezkuntza itunak aldatu eta luzatzeko arauak onestea 2012-2013 ikasturterako, honako oinarri hauei jarraikiz:

  2. Hezkuntzarako Eskubideari buruzko Lege Organikoarekin, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoarekin eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduarekin bat, ikastetxe pribatuek eskaera aurkezten ahalko dute Hezkuntza Departamentuan, sinatutako hezkuntza itunak aldatu eta/edo luzatzeko, edo berriak sinatzeko, Oinarrizko Hezkuntzan, Lanbide Heziketan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR