341/1998 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Iruñeko 'Santo Tomás' Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legeak ezarritako Batxilergoaren 'Natur eta Osasun Zientziak' eta 'Giza eta Gizarte Zientziak' modalitateetan, izanen duen osaketa juridikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan, 1998/99 ikasturtetik aurrera, batxilergoa emango duten ikastetxeen funtzionamendurako antolaketa pedagogikoaren arloko irizpideak eta ikasleen sarrera, onarpena eta matrikulazioa arautzeko jarraibideak eman zituen otsailaren 17ko 44/1998 Foru Aginduaren xedapen iragankorrean xedatutakoa betetzeko asmoz (martxoaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), María Jesús Equiza Domínguez andreak, Iruñeko "Santo Tomás" Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen titularra ordezkatuz, eskatu du Batxilergoaren "Natur eta Osasun Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetan izanen duen osaketa juridikoa finka dezatela. Izan ere, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, irakaskuntza horiek emateko baimena eskuratu zuen, Legeak indarra hartu zuenean Batxilergoko ikastetxe homologatua baitzen.

Kontuan harturik ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 3. eta 4. idazatietan ezarritakoa (ekainaren 26ko "E.A.O."), horren bidez ezarri baitziren erregimen orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxeen gutxieneko beharkizunak.

Nafarroako Foru Komunitatean erregimen orokorreko ikasketa ez-unibertsitarioak irakasten dituzten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. artikuluan (abuztuaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) ezarritakoren indarrez, eta Ikasketa eta Ikastetxeen Antolamendurako Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

  1. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legean finkatutako Batxilergoaren "Natur eta Osasun Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetan, Iruñeko "Santo Tomás" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak izanen duen osaketa juridikoa zehaztea, Foru Agindu honen 2. idazatian adierazten den bezala.

  2. Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Ikastetxeen Erregistroan sartuko diren ikastetxearen datuak ondokoak dira:

    Izen orokorra: Bigarren Hezkuntzako ikastetxea.

    Izen berezia: "Santo Tomás".

    Ikastetxearen helbidea: Santo Domingo kalea, 43.

    Herria: Iruña.

    Udalerria: Iruña.

    Titularra: Ama Birjina Sortzez Garbiaren Irakaskuntzarako Domingotar lekaimeen Kongregazioa.

    Baimentzen diren irakaskuntzak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa, "Giza eta Gizarte Zientziak" eta "Natur eta Osasun Zientziak" modalitateetan.

    Osaketa juridikoa:

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR