233/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 9koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako zezenketetarako ustiategietan abelburuak identifikatzeko baldintzak eta Nafarroako Foru Komunitateko zezenketa jaialdietan erabiltzen diren animaliek eta instalazioek bete beharreko osasun baldintzak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zezenketa jaialdiek tradizio luzea dute Nafarroako Foru Komunitatean. Zehazki, heriotzarik gabeko zezenketa ikuskizunak, hala nola bigantxen askatzea, errekortarien lehiaketa, zezen puntadunak, betizuak eta ganadutegien lehiaketak, oso ohikoak dira Nafarroako herri askotan. Horietan instalazio bera erabiltzen da zenbait ganadutegitako animaliak biltzeko. Animalia horiek jatorrizko ganadutegira itzultzen dira, atseden hartzeko, eta geroago beste jaialdi batzuetan erabiliko dira, helburu berarekin.

Jaialdi herrikoi horiek arrisku handikotzat jotzen dira animalien osasunaren aldetik, animaliek pairatzen duten estresarengatik eta behar bezalako garbitasunik eta desinfekziorik ez duten instalazioetatik pasatzeagatik, bertatik beste abelgorri batzuk igarotzen baitira, haietako batzuk osasun kalifikaziorik gabe.

Animaliak jaialdietan biltzeko ukuiluak abeltzaintzako ustiategiak dira, eta zezenketa jaialdiaren antolatzailea da haien arduraduna. Instalazio horietan neurri egokiak hartu behar dira gaixotasunik kutsa ez dadin edo haiek murrizteko. Zezenketa jaialdiak antolatzen dituztenek garbitu eta desinfektatu beharko dituzte, aldez aurretik, zezenketa jaialdietan animaliak bilduko dituzten instalazioak.

Zezenketa jaialdiaren antolatzailea aipatutako abeltzaintzako ustiategiaren titulartzat joko da, eta agintaritza eskudunen solaskidea izanen da animalien osasunaren arloan.

Bestalde, animalien identifikazioa, zezenketarako arrazakoak ote diren eta ustiategi osasuntsuetatik ote datozen hobeki kontrolatu behar da.

Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen xedea da neurri juridiko eta administratiborik egokienak ezartzea ganadutegien osasuna hobetzeko, eta horretarako, gaixotasun infekto-kutsakorrak eta parasitarioak prebenitu eta kontrolatzea, gizakiei ez transmititu arren, Nafarroako Foru Komunitateko azienda multzoari eragiten baitiote. Hori dela eta, jaialdi horiek arautu behar dira, gaixotasunak hedatzeko arriskua txikiagoa izan dadin.

Zezenketarako ustiategien eta ganadutegien osasun kalifikazioa eta haien animalien joan-etorria arautzen dituen otsailaren 18ko 186/2011 Errege Dekretuak neurriak ezartzen ditu joan-etorrietarako, eta foru agindu honek osatzen ditu.

Era berean, bidezkoa da ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretua osatzea, Zezenketa ikuskizunei buruzko erregelamendua onesten duena.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Aplikazio eremua.

    Foru agindu hau eta haren eranskinak Zezenketa ikuskizunei buruzko erregelamendua onetsi zuen 249/1992 Foru Aginduan arautzen diren jaialdiei aplikatuko zaizkie, baita Nafarroako zezenketa ustiategi guztiei ere.

  2. artikulua. Definizioak.

    Foru agindu honen ondorioetarako, aplikagarriak dira Zezenketarako ustiategien eta ganadutegien osasun kalifikazioa eta haien animalien joan-etorria arautzen dituen otsailaren 18ko 186/2011 Errege Dekretuko definizioak eta Zezenketa ikuskizunei buruzko erregelamendua onetsi zuen 249/1992 Foru Agindukoak. Orobat, hona hemen beste definizio batzuk:

    1. Heriotzarik gabeko zezenketa ikuskizunak: zezenketarako abelburuak erabiltzen dituzten jaialdi tradizionalak, kalean, ukuilu partikularretan eta plazetan egiten direnak, animaliak akabatu gabe jatorrizko ustiategietara itzulita.

    2. Heriotzarik gabeko ikuskizunetarako ukuiluak: instalazio finkoa edo desmuntagarria, zezenketarako buruak biltzeko; gehienetan, herrietako eraikinen artean egoten da, zezen plazetatik kanpo; han itxita, zezenketarako buruak atera eta sartzen dira ikuskizunean. Zenbaitetan, zezen plazetako ukuilu iraunkorretan edo plaza mugikorretako ukuiluetan kokatu daitezke heriotzarik gabeko jaialdietako animaliak.

    3. Heriotza dakarren zezenketarako ukuiluak: instalazio...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR