154/1998 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak emana, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Sozietateen gainekoa eta Ondarearen gainekoa, benetako obligazioaz ordainarazitakoak, aitortzeko arauak, bai eta entitate ez egoiliarren ondasun higiezinen gaineko karga bereziarenak, diktatzen dituena. Foru Agindu honetan, halaber, beren operazioek merkataritza zikloa ixten ez duten establezimendu iraunkorren gastuen portzentaia finkatzen da, atzerriko dirutan egiten diren ordainketak moneta nazionalera bihurtzeko araua ezartzen eta atxikipen pertsonala egiaztatzen duen agiria erregulatzen da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko 1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoak, egun indarra duenak, 1997ko urriaren 28ko Akordioaren bidez eginiko aldaketaren ondoren, Nafarroari aitortzen dizkio ondoko zergen ordainarazpena egiteko eskumenak: atzerrian bizi eta nafar lurraldean errentak lortzen dituzten subjektu pasiboen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarena; zerga ordaintzeko benetako obligazioagatiko subjektu pasiboen ondarearen gaineko zergarena, baldin eta ondasun eta eskubide guztiak Nafarroako lurraldean badaude; Nafarroan erdietsitako errentak kargatzen dituen sozietateen gaineko zergarena, establezimendu iraunkorrik izan gabe, lurralde espainiarrean egoitza ez duten enpresak direnean, eta ez egoiliarra izanik helbidea nafar lurraldean duten establezimendu iraunkorrak direnean; eta Entitate ez egoiliarren Ondasun Higiezinen gaineko Karga Bereziarena, karga jasotzen duen ondasun higiezina Nafarroan dagoenean.

Era berean, aipatu Hitzarmenaren 3. artikuluko 1. zenbakiko b) letrak ezartzen du zerga guztien arauketa Estatuaren esku geldituko dela, noiz eta subjektu pasiboa, zergapeko edo ordezko gisa, nortasun juridikodun nahiz gabeko entitate edo pertsona fisikoa izanik, Estatuko zerga-ordenamenduaren arabera, Espainia barreneko lurraldeko egoiliarra ez den.

Aurrekoari jarraikiz eta arlo horretan Estatuak diktaturiko arau sustantiboak aplikatzea deusetan galarazi gabe, bidezkoa da zerga horien aitorpenak Nafarroako Ogasun Publikoan egitea bideratzeko xedapenak diktatzea, Estatuak onetsitakoen parekoak, ukitutako zergadunei zeharkako zerga-presioa handitu ez dakien.

Horiek horrela eta aurrekoan oinarrituta, Foru Agindu hau sei ataletan egituratuko da: lehena, establezimendu iraunkorrik gabe erdietsitako errentei zuzendua; bigarrena, establezimendu iraunkorra izanda erdietsitakoei; hirugarrena, Ondarearen gaineko zergaren arloan benetako obligazioari buruzkoa; laugarrena, aitorpen erraztua biltzen duena; bosgarrena, establezimendu iraunkorrik gabeko ez egoiliarrei ondasun higiezinen eskuraketetan praktikatutako atxikipenen aitorpenari buruzkoa; eta seigarrena, Entitate ez egoiliarren Ondasun Higiezinen gaineko Karga Bereziaren aitorpenari buruzkoa.

Aitorpena egiteko moduaz denaz bezanbatean, egungo 210 eredua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta ez besteri aplikatzen zitzaiona, aldatzen da. Zerga horrek kargatzen zituen politikoki nafarra izateari eusten dioten ez egoiliarrek espainiar lurraldean erdietsitako errentak, eta beste eredu berezi batean egiten ziren ondasun higiezinen eskualdaketaren ondoriozko ondare gehikuntzen aitorpena. Beste alde batetik, eredua betetzea erraztu eta horren edukia laburtu beharrez, 210 eredu arrunta prestatu da errenten aitorpena bereizirik egiteko, inprimaki gutxiagorekin eta horietako batek likidaziorako hiru aukera biltzen dituelarik, errenta motaren arabera, orain arte bereizirik biltzen zirenak "210-A", "210-B" eta "210-C" inprimakietan. Gainera errenta bat baino gehiago aitorpen berean sartzeko aukera ematen da, horrela ezarritako kasuetan, 215 eredu berezia erabiliz.

Horren ondorioz,

AGINDU DUT:

  1. Establezimendu iraunkorrik gabe erdietsiriko errentak.

    Bat.-Aitortu beharra:

  2. Hitzarmen Ekonomikoaren 14. artikuluan ezarritako arauen arabera, nafar lurraldean eskuratu edo ekoiztutako errentek eragindako benetako obligazioagatiko subjektu pasiboek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga aitorpena eta Sozietateen gainekoa egin beharra dute, establezimendu iraunkorrik gabe Espainian jarduten badute. Nahitaezkoa da, halaber, salbuespen kasuetan aitorpenak aurkeztea, espainiar lurraldeko ez egoiliarrei ez egoiliarrek ordaindutako kontuen etekinen kasuan izan ezik, noiz eta ordainketa Espainian kokaturiko establezimendu iraunkor bati Espainiako Bankuak eta kanpoko transakzioen araudiak aipatu beste entitate erregistratuek egiten ez dioten.

  3. Ezarpen bikoitza saihesteko xedearekin Espainiak Hitzarmena sinatutako herrialdeetan egoiliar diren subjektu pasiboak, establezimendu iraunkorrik gabe errentak eskuratzen badituzte, behartuak daude aitorpenak aurkeztera Foru Agindu honetan ezarritako eredu eta baldintzetan. Era berean, aitorpena aurkeztu beharko dute Hitzarmen bakoitzean aurreikusitako salbuespen kasuetan.

    Bi.-Erantzukideak.

    Zorraren aitorpena eta dirusarrera egin ahalko dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araubide komuna arautzen duen ekainaren 6ko 18/1991 Legearen 19. hiru artikuluko eta Sozietateen Zergaren Araubide Komuna arautzen duen abenduaren 27ko 43/1995 Legearen 41. artikuluko zerrendetan pertsona erantzukide gisa azaltzen direnak.

    Ez da atxikipenik egin beharrik ez eta etekinak urteko aitorpenetan edo urteko laburpenetan sartu beharrik zergaren ordainketa edo salbuespenaren bidezkotasuna egiaztatzen bada, Foru Agindu honek eskatzen duen aitorpena aurkeztuz eta, kasua hala bada, kuota diferentziala ordainduz.

    Hiru.-Aitorpen motak.

  4. Aitorpen arrunta. Izaera orokorrekoa, errenta bakoitza bereizirik aitortzeko erabiliko da. Horren bidez edozein motatako errenta deklaratu ahalko da, ondasun higiezinen ondoriozko ondare gehikuntzei dagozkienak izan ezik, horietarako berariazko modalitatea erabiliko baita.

  5. Aitorpen kolektiboa. Bidea ematen du hartzaile baten edo batzuen etekinak, denbora berberean sortutakoak, aitorpen batean biltzeko.

    Aitorpen horietan kontuan hartuko da hartzaileen banakako likidazioek emaitza bera izan behar dutela, eta horretarako bi motatan bilduko dira, emaitza sartzekoa edo zero kuotakoa dutenak eta itzultzea ematen dutenak.

    Aitorpen kolektibo baten emaitza sartzekoa edo zero kuotakoa denean, denbora unitatea hiruhileko naturala izanen da. Hala eta guztiz ere, zerga ordaintzera behartua dagoenak konturako atxikipen eta sarrerengatiko aitorpenak hilero aurkeztu behar dituenean, aldi hori hilabete naturala izanen da.

    Itzultzeko eskaera duten aitorpen kolektiboetan, kontuan hartuko den aldia, nolanahi ere, hiruhileko naturala izanen da.

    Aitorpen kolektiboak ez dira aurkezten ahalko kasu hauetan:

    1. Ondare gehikuntzak.

    2. Ekainaren 6ko 18/1991 Legearen 18.bi eta abenduaren 27ko 43/1995 Legearen 56.2 artikuluek aipatzen dituzten hainbat gasturen kenketarekiko dirusarrerak.

    3. Norberak erabiltzeko ondasun higiezinen ondoriozko etekinak.

    4. Erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralderen batean eskuratutako etekinak.

    Aitorpen kolektiboak ordenadorez zuzenean irakur daitekeen euskarri magnetikoan aurkeztu ahalko dira, ondorengo zortzigarren idazatian xedatu bezala.

  6. Ondasun higiezinen ondarearen gehikuntzen eta urripenen aitorpena.

    Modalitate hau erabiliko da ondasun higiezinen eskualdaketen ondoriozko ondare gehikuntzak aitortzeko.

    Ondare urripenen kasuan, aitorpena aurkeztu beharko da, praktikatutako atxikipena itzultzeko eskubidea izan nahi baldin bada.

    Salbuespenez, eskualdaketaren xede den higiezinaren titularitatea senar-emazteen artean partekatua denean, ezkontideak ez egoiliarrak direla, aitorpen bakarra egin ahalko da.

    Lau.-Aitorpen ereduen onespena.

    Pertsona Fisikoen Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen aitorpen arrunta eta kolektiboa eta ondasun higiezinen ondare gehikuntzen eta urripenenen aitorpena egiteko ereduak onesten dira, establezimendu iraunkorrik izan gabe, errentak Nafarroan eskuratzen dituzten benetako obligaziopeko subjektu pasiboentzat. Era berean onesten dira horiei dagozkien ordain-gutunak. Horiek guztiak Foru Agindu honen I, III eta VI. eranskinetan agertzen dira, honako izen eta edukiekin:

    -210 eredua, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen likidazio-aitorpena (Establezimendu iraunkorrik gabeko ez egoiliarrak. Aitorpen arrunta), eta 973 eredua, aipatu likidazio-aitorpenaren ondoriozko ordain-gutuna.

    -212 eredua, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen likidazio-aitorpena (Establezimendu iraunkorrik gabeko ez egoiliarrak. Ondasun higiezinen ondare gehikuntzen eta urripenen aitorpena), eta 975 eredua, aipatu likidazio-aitorpenaren ondoriozko ordain-gutuna.

    -215 eredua, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen likidazio-aitorpena (Establezimendu iraunkorrik gabeko ez egoiliarrak. Aitorpen kolektiboa), eta 978 eredua, aipatu likidazio-aitorpenaren ondoriozko ordain-gutuna.

    Bost.-Aitorpenak aurkezteko epea.

  7. Aitorpen arrunta, 210 eredua. Orokorrean aitorpena aurkezteko eta dirua sartzeko hilabeteko epea izanen da, errentaren sortzapeneko datatik aitzina. Alabaina, norberak erabiltzeko ondasun higiezinen ondoriozko etekinak sortzapeneko dataren ondoko urtarrilaren 1etik ekainaren 20a bitarte aitortu beharko dira.

    Itzulketa eskabidea daramaten aitorpenak itzultzea arrazoitzen duten konturako atxikipen edo sartzeen aitorpen eta sartzearen aldia akitzen denetik aitzina aurkeztu ahalko dira, epe hauetan:

    Bi urte, ezarpen bikoitza saihesteko Hitzarmen baten aplikazioaren ondoriozko eskaeraren kasuan edo, hala bada, Hitzarmen bakoitza garatzeko Aginduan aurreikusitakoa. Epea bost urtekoa izanen da elkarrekikotasuna medio.

    Bost urte, gainerakoetan.

  8. Aitorpen kolektiboa, 215 eredua. Orokorrean aitorpena aurkezteko eta, hala behar denean, dirua sartzeko epeak apirilaren, uztailaren, urriaren eta urtarrilaren lehen hogei egun naturalak izanen dira, aurreko hiruhileko naturalean sortutako etekinei dagokienez.

    Hala ere, derrigorrezko zergadunak hilabete natural bakoitzean sortutako etekinen aitorpenak aurkeztu behar dituenean, hirugarren idazatiko 2. zenbakian xedatutakoaren arabera, aitorpenaren aurkezpena eta, hala behar denean sartzea, hilabete bakoitzeko lehen hogei egun naturaleko tartean egin beharko dira, beti ere aurreko hilari dagokionez. Salbuespenez, uztaileko aitorpena ondoko abuztuaren 1etik irailaren 20ra arteko epean aurkeztuko da.

    Itzulketa eskabidea daramaten aitorpenak aitorpenaren xede den hiruhileko naturala akitu ondoko hogei egun natural iragan ostean aurkeztu ahalko dira, epe hauetan:

    Bi urte, ezarpen bikoitza saihesteko Hitzarmen baten aplikazioaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR