464/2001 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Osasun kontseilariarena; beraren bidez Osasunbidea-Nafarroako Foru Zerbitzura sartzeko eta bertako lanpostuak (A mailako osasun-lanpostuak, A.1 eta A.2 estamentuak, kanpo) hornitzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak araupetu dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Foru Zerbitzura sartzeko eta bertako lanpostuak hornitzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak zenbait arauren bidez araupetu dira. Orain arte, eta A mailako osasun-langileak kanpo zirela, haiei buruzko arauak Osasun kontseilariaren urriaren 8ko 152/1998 Foru Aginduan ezarrita zeuden. Arau hori, ordea, goitik behera aldatu zuen Osasun kontseilariaren uztailaren 5eko 405/2001 Foru Aginduak.

Beste alde batetik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salaren bi mila eta bateko uztailaren hemeretziko epaiaren aginduz berdin- berdin baloratu behar dira Herri Administrazioan langile finko gisa igarotako denbora eta aldi baterako edo aldarteko langile gisa igarotakoa.

Hori guztia kontuan izanik, orain arte indarrean egon diren arauak moldatu behar dira eta xedapen bakarrera bildu behar dira Osasunbidea-Nafarroako Foru Zerbitzura sartzeko eta bertako lanpostuak (A mailako osasun-lanpostuak, A.1 eta A.2 estamentuak, izan ezik) hornitzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak.

Foru agindu hau Osasunaren Arloko Mahaian negoziatu da, manutu bezala.

Hori dela bide, eman zaizkidan ahalmenak baliatuz ondokoa

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Foru Zerbitzura sartzeko eta bertako lanpostuak (A mailako osasun- lanpostuak, A.1 eta A.2 estamentuak, izan ezik) hornitzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak foru agindu honen eranskinetan ezarri dira.

  2. artikulua. Foru agindu honen eranskinetan ezarritako baremoetan ageri diren zerbitzuak ondoko erregela hauen arabera konputatuko dira:

  3. Zerbitzua egutegiko urtebetean egin ez bada, hartan egin den aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

  4. Zerbitzua aldi baterakoa izan bada eta egutegiko urtebete iraun ez badu, lanean egindako aldiari dagokion puntuazioa emanen da, kontratua noiz hasi eta noiz amaitu den kontuan izanez. Zerbitzuak lansaio partzialean egin badira, aurrekoaren emaitzako puntuazioa lansaio horren proportzioan murriztuko da.

  5. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa ez zaie aplikatuko bost egun edo gutxiago iraun duten kontratuei. Horrelako kontratuetan, puntuazioa lan egunen araberakoa izango da; hain zuzen ere, lan egindako egun bakoitzeko 1,66 egun konputatuko dira. Zerbitzuak lansaio partzialean egin badira, zazpi orduko modulu bakoitza lan eguntzat hartuko da.

  6. Zaintza-zerbitzuak egiteko kontratuei dagokienez, zaintzan (tokian bertan zein nonbit lokalizaturik) egindako 150 orduko modulu bakoitzeko hilabeteari dagokion puntuazioa emanen da; lanean egindako denbora modulu horretara heltzen ez bada, ordu kopuruaren proportzioko puntuazioa emanen da. Kontratuak egutegiko urtebete iraun badu, puntuazioa ez da izanen urtebeteko zerbitzugintzarako ezarritakoa baino gehiago. Kontratuak egutegiko urtebete iraun ez badu, erreferentziako epealdia kontratuaren iraunaldia izanen da, eta puntuazioa gehienez ere kontratua hasi denetik amaitu arteko epealdiari dagokiona izango da.

  7. Epealdi berean lansaio osoko zein partzialeko zerbitzuak eta zaintza-zerbitzuak eginez gero, aurreko idatz-zatietan adierazitako erregela eurak aplikatuko dira, eta inolaz ere ezin gainditu izanen dira egutegiko urtebeterako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR