82/2011 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, zerbitzuari lotutako prestazioen zenbatekoa ezartzen duena 2011. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zen. Horren bidez, gizarte zerbitzuen sistema publikoko prestazio guztiak zehaztu ziren. Haien aplikazio esparrua Nafarroako Foru Komunitate osoa da.

Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren ekainaren 1eko 210/2009 Foru Aginduak arautzen dituen zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoak jasotzen dira aipatutako arauaren bigarren xedapen gehigarrian.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren martxoaren 3ko 68/2010 Foru Aginduaren bidez, zerbitzuari lotutako laguntzen zenbatekoa ezarri zen 2010. urterako, eta foru agindu horrexen xede izan zen 2011. urteari dagozkion zenbatekoak zehaztea, barnean direla, gainera, Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako Lurraldeko Kontseiluak 2010eko urriaren 28an hartutako Erabakiaren aurreikuspenak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

  1. Kopuru hauek ezarri dira zerbitzuari lotutako gutxieneko eta gehieneko prestazioen zenbateko gisa, 2011. urterako:

  2. Egoitza zerbitzuak.

    Egoitza zerbitzuak

    GEHIENEZeuro hilabeteko GUTXIENEZeuro hilabeteko
    Mendekotasun handia, 2. maila 1.743,96 333,59
    Mendekotasun handia, 1. maila 1.743,96 250,19
    Mendekotasun larria 2. maila 1.743,96 184,87
    Mendekotasun larria 1. maila 835,19 160,48
    Mendekotasun moderatua 2. maila, soilik 2010eko urriaren 28an zerbitzu honengatik prestazio ekonomikoa jasotzen zuten onuradunentzat. 806,58 120,00
    Familia-gatazkagatik edo familiako sostengu egokiaren faltagatik etxean jarrai ez dezaketen pertsonak, mendekotasun moderatua dutenak edo mendekotasunik ez dutenak. 806,58 0
    2. Eguneko arreta zerbitzuak

    Eguneko arreta zerbitzuak

    GEHIENEZeuro hilabeteko GUTXIENEZeuro hilabeteko
    Mendekotasun handia, 2. maila 897,54 333,59
    Mendekotasun handia, 1. maila 897,54 250,19
    Mendekotasun larria 2. maila 897,54 184,87
    Mendekotasun larria 1. maila 897,54 160,48
    Mendekotasun moderatua 2. maila 300,00 120,00
    3. Garraio zerbitzu bermatua

    3.1. Bidaiarien garraio publiko erregularra baliatzen ahal duten erabiltzaileak:

    Lotutako gehieneko prestazioa kalkulatzeko, txartelaren prezioa bider eguneko arreta zerbitzura benetan joandako egunen kopurua eginen da.

    Zerbitzuari lotutako gehieneko prestazioa = txartelaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR