26/2013 FORU DEKRETUA, apirilaren 30ekoa, martxoaren 25eko 63/2002 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa partez aldatu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 25eko 63/2002 Foru Dekretuaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa partez aldatu zen.

Apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunea sortu zen, eta haren zuzendaritza egitura ezarri. Arau horren helburuetako bat zen Nafarroako Ospitalegunean sartu ziren zentro eta zerbitzuak bateratzea.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak.

Xedapen indargabetzaile bakarrak berariaz indargabetzen dituen arauen artean ez dago maiatzaren 18ko 170/1998 Foru Dekretua. Nolanahi ere, aurreikusten du indarrik gabe uztea foru dekretu hartan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko arau guztiak ere.

Bigarren xedapen gehigarriak, “Laguntza atalen eta hortik beherako unitateen egitura” izenekoak, honakoa xedatzen du: “Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura, laguntza atalei eta hortik beherako unitateei dagokiena, beste xedapen berariazko baten bidez indargabetzen ez den bitartean, foru dekretu honek indarra hartu aurretik ezarritako bera izanen da, harik eta Gobernuak edo, hala badagokio, Osasuneko kontseilariak aldatu arte.”

Azkenik, bidezkoa da gogoratzea aipatutako 62/2012 Foru Dekretuaren 13.2 artikuluak xedatzen duela laguntza zerbitzuak, atalak eta unitateak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Egun, foru agindu baterako proposamena lantzen ari da, Nafarroako Ospitaleguneko Erradiologia Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri eta unitateen eginkizunak zehazten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR