406/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 16koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duena, atalen azpiko unitate organikoen eta bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutu berriak onetsi ziren. Horien ondorioz, zenbait aldaketa etorri dira, besteak beste, egitura berri bat, erakunde autonomo horren eskumen eta eginkizunen antolamendu berria dakarrena funtsean. Egitura berri horrek beste antolamendu bat ekarri du lehendik zeuden ataletan, sortu diren zerbitzu berriei atxiki zaizkienean, beren esku zituzten arloak aldatu direnean eta, enpleguaren esparruan atzemandako behar berriei erantzuteko, atal berriren bat sortu denean. Horrek guztiak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bulegoak berriz antolatzera behartzen du, indarra hartu berri duen egiturari eta ondorioz sortu diren beharrei egokitzearren.

Orobat, Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan diren unitate organikoen kopurua %10 murrizteko agindu zen.

Bestetik, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak enpleguaren politika aktiboen arloan kudeatutako eginkizun eta zerbitzuak eskualdatuta, Industria, Merkataritza, Turismo eta Laneko kontseilariaren 2000ko maiatzaren 2ko Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren lurralde unitateak zehaztu ziren. Egokitzat jotzen da aipatu erakundearen egitura organikoaren erregulazioan atalaren pareko bihurtu ez diren unitateak integratzea, eta parte hartze handiagoa ematen zaie enpleguaren politika aktiboetan, gero eta garrantzia handiagoa hartu baitute lan munduan sartzeko eta lanera orientatzeko jardueretan, eta enplegu agentziak deituko dira.

Aurrekoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, kontseilariei beren departamentuko bulegoak sortu, aldatu eta kentzeko eskumena ematen baitzaie,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Kudeaketako Zuzendaritza

    1. artikulua. Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.

    Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoak, zuzendari kudeatzaileari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

    1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Kudeaketako dokumentazioaren artxiboa antolatu eta zaintzea.

    2. Kudeaketaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko lan zentroen eta zerbitzu zuzendaritzen arteko informazioa eta komunikazioa prestatu eta koordinatzea.

    3. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zein batzordetan hartzen duen parte, haiek erregistratu eta jarraipena egitea.

    4. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin egindako akordio eta itunei jarraitu eta haiek kontrolatzea.

    5. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emandako ebazpenen gaineko informazio sistema garatu eta hari jarraitzea, baita erakunde horrek proposatuta onesten diren foru aginduena ere.

    6. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketaren Idazkaritza kudeatzea.

    7. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

  2. KAPITULUA

    Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzua

    1. artikulua. Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.

      Erregistro eta Langileriaren Bulegoak, Kudeaketa Administratiboaren Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

      1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako langileen espedienteei jarraipena egitea.

      2. Lanaldia betetzeko kontrolaren sistema aplikatzea.

      3. Gaixotasuneko gorabeherei, amatasunagatiko atsedenaldiari, lizentziei, eszedentziei, oporrei eta langileen araubidearen ondoriozko gainontzekoei jarraitu eta haiek kontrolatzea.

      4. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko langileen berariazko prestakuntzaren jarduerak koordinatzea.

      5. Administrazio prozesuei jarraitzea, baita Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Modernizazioarekin zerikusia dutenei ere.

      6. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren erregistroa eta artxiboak koordinatzea.

      7. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

    2. artikulua. Kontabilitate Zentroaren Bulegoa.

      Kontabilitate Zentroaren Bulegoak, Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

      1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuan sortzen diren gastu eta diru-sarreren espedienteei buruzko kontabilitatea kudeatzea, ezarritako kudeaketa sistema ekonomiko finantzarioaren aplikazioen bidez.

      2. Espediente ekonomiko administratiboak tramitatzen laguntzea.

      3. Laguntza teknikoa ematea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren informazio eta komunikazio sistemak behar bezala gara daitezen.

      4. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

  3. KAPITULUA

    Prestakuntza Zerbitzua

    1. artikulua. Prestakuntzarako Metodologiaren Bulegoa.

      Prestakuntzarako Metodologiaren Bulegoak, Enplegurako Prestakuntza Garatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

      1. Prestatzaileen prestakuntzarako jarduketak sustatzea.

      2. Berrikuntza didaktikoa sustatu eta bultzatzea.

      3. Zerbitzuak eta ekintzak proposatzea aditu eta prestatzaileen komunitatearentzat.

      4. Lanbide gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuak garatzen laguntzea.

      5. Laguntza eta aholkuak ematea prestakuntzarako kalitate planak ezartzeko.

      6. Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.

    2. artikulua. Programazio Bulegoa.

      Programazio Bulegoak, Enplegurako Lanbide Prestakuntzako Programen eta Kalitate Jarraipenaren Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:

      1. Prestakuntza beharrak aztertu eta lehenestea.

      2. Parte hartze aktiboa izatea Europako funtsekin edo baliabide berekiekin finantzatutako programa eragileak prestatu, proposatu eta aurrera eramateko prestakuntza arloan.

      3. Laguntzak eta diru-laguntzak emateko espedienteak aztertzen eta haiek ebazteko proposamena egiten laguntzea.

      4. Prestakuntza programak kontrolatu, jarraipena egin eta ebaluatzea.

      5. Aurreko letran aipatu programetan garatutako ekintzei eta duten parte hartzeari buruzko estatistikak aztertu eta analizatzea.

      6. Enplegurako eta espezialitateetarako lanbide prestakuntzako zentroak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR