395/2001 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Onesten du zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 22ko 98/2000 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eta AFAPNA, CCOO, CSI-CSIF eta FETE-UGT sindikatuek Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ituna izenpetu zuten 2001eko maiatzaren 31n.

Kontuan hartu da aldi baterako kontratazioaren gaian aipatu Itun horretan erabakitakoa. Era berean, irakasle lanpostuetan aldi baterako kontratuarekin arituko diren izangai zerrendak eraginkortasun eta azkartasun handiagoaz kudeatzeko, beharrezkotzat jo da arlo hori arautzen duen arautegia ondoko alderdi hauetan aldatzea: izangai zerrendak aldian-aldian berrantolatzea, noiz hartu behar diren izangai berriak, merezimendu baremoko atal jakin batzuk aldatzea, eta izangaiak aldi baterako kontratatzeko zer deialdi mota egin behar den eta zerrendetatik nola geldituko diren kanpoan.

Aldaketa horiek egiteko hainbat neurri hartu behar da, indarreko zerrendak egin diren aldaketei egokitzeko eta, aldi berean, egokitze hori 2001/2002 ikasturtean aldi baterako kontrata daitezkeen izangaiekin bateratzeko.

Hortaz, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Honako arauak segituko dira Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendak kudeatzeko:

A R A U A K

Lehenbizikoa.-Arau orokorra.

  1. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak kontratatuko ditu irakasle lanpostuetan aldi baterako kontratupean aritzeko izangaiak eta hartarako izangai zerrenda bakar bana erabiliko du espezialitate eta hizkuntzaren arabera, honako irakasle kidegoetan:

    -Maisu-maistrak.

    -Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

    -Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

    -Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak.

    -Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak.

    -Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak.

    -Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer maisuak.

    Salbuespenez, espezialitate eta hizkuntza bati dagozkion zerrendak erabiltzen ahalko dira beste espezialitate eta hizkuntza bati dagozkion irakasle lanpostuak aldi baterako kontratatzeko, Foru Agindu honetako II. Eranskinean horretarako ezarri den loturari jarraitzen bazaio.

  2. Aldi baterako langileak deialdi irekiaren bidez hautatuko dira, eta deialdi horretan beti bermatuko dira berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitate hastapenak.

    Aldi baterako langileak hartzeko hautapen prozedurek bermatu beharko dute kontratazioa ahalik eta azkarren eginen dela.

    Bigarrena.-Zerrendetan sartzeko baldintzak.

  3. -Guztiendako baldintzak:

    1. Espainiarra, Europako Elkarteko herrialde batekoa edo Europako Elkarteak egin eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera langileen zirkulazio askea (Europar Elkartearen Eraketa Itunean ezarritako moduan) duten Estatuetako edozeinetakoa izatea. Era berean, parte hartzen ahalko dute espainiarren eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizirik ez badaude, beren ondorengoek eta beren ezkontidearenek, zuzenbidez bereizirik ez badaude, baldin eta 21 urtez beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izaki, haien kargu bizi badira.

      Nazionalitate espainiarrik ez badute, izangaiek gaztelania maila zehazteko proba bat egin beharko dute, baldin eta ez badute Espainieraren Goi Mailako Diploma (atzerriko hizkuntza gisa) edo atzerritarrendako den Espainieraren Gaitasun Agiria, Hizkuntza Eskola Ofizialek emana, edo Filologia Hispanikoan edo Erromanikoan lizentziadun titulua.

    2. Hemezortzi urte beteak izatea eta erretiroa hartzeko ezarri adinik ez izatea.

    3. Irakaslanarekin bateraezina den eritasunik edo eragozpen fisiko zein psikikorik ez izatea.

    4. Diziplina espediente bidez Administrazio Publikoen zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaituta ez egotea.

    5. Nazionalitate espainiarrik ez duten izangaiek egiaztatu beharko dute, halaber, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak hartarako onesten dituen deialdietan espezialitate bakoitzerako eskatzen den titulua homologatua edo balio berekoa dela.

    6. Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendatik, sartu nahi duen beretik, kanporatu ez izana Foru Agindu honetako hamahirugarren arauak agintzen duen ebaluazio prozeduraren ondorioz.

  4. -Titulazio betebeharrak:

    2.1. Titulu akademikoak:

    1. Maisu-maistren kidegoko espezialitateei dagozkien zerrendetan sartzeko, kontratatugaiek Maisu-maistra titulua, OHOko Diplomadun titulua edo Lehen Hezkuntzako Maisu titulua izan beharko dute.

    2. Bigarren Hezkuntzako irakasle, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasle, Musikako eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasle kidegoetako espezialitateei dagozkien zerrendetan sartzeko, kontratatugaiek Doktore, Ingeniari, Arkitekto, Lizentziadun edo irakasteari begira balio bereko titulu bat izan beharko dute.

    3. Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer maisuen kidegoetako espezialitateei dagozkien zerrendetan sartzeko, kontratatugaiek Diplomadun, Arkitekto Tekniko, Ingeniari Tekniko edo irakasteari begira balio bereko titulu bat izan beharko dute.

    Aurreko ataletan aipatzen diren titulazio betebehar orokorrez gain, titulazio espezifikoak ere izan beharko dituzte kontratatugaiek, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak hartarako onesten dituen deialdietan zehaztuko diren haiek.

    2.2. Euskara titulua.

    Euskarazko lanpostuetan aritzeko izangai zerrendetan sartzeko, zein ere den eskatu d(ir)en espezialitate(eta)ko Kidegoa, EGA edo balio bereko titulu bat izan beharko du izangaiak. Hala ere, titulu hori izan ez eta lanpostu horietan aritu nahi dutenek, proba bat gainditu beharko dute, finkatzeko behar adinako maila duten ala ez. Proba horren edukia eta ezaugarriak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Euskara Zerbitzuak finkatuko ditu. Proba gainditzen duten izangaiak EGA edo balio bereko beste titulu baten jabe direnen zerrenda berean sartuko dira, baina haien ondoren.

  5. -Probak gainditzea.

    Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zilegi izanen du jakintza probak gainditu beharra ezartzea, izangai berriak onartzeko hurrengo deialdietan zehaztuko diren espezialitateetan, aurretik behar den Zerbitzuak txostena egin ondoren.

    Proba horietako kalifikazioa gai ala ez gai izanen da.

  6. -Arau honetan aipatzen diren betebehar guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira eta Administrazioak zerbitzu ematen hasteko deitzen dien unerarte iraun eta bai kontratatua zerbitzu ematen aritzen den denboran ere.

    Hirugarrena.-Izangaien hurrenkera.

  7. Foru Agindu honetako Eranskineko baremoa aplikatuta puntuaziorik handienaren araberako hurrenkera eginen da espezialitate eta hizkuntzari dagozkion zerrendetako izangaien artean.

    Hori hala izanik ere, bigarren oinarriko 2.2 atalean xedatutakoari jarraikiz, euskarazko espezialitateetako edo euskaraz dauden espezialitateetako zerrendetan, oinarri horretan aipatu proba gainditzen duten izangaiak EGA titulua edo baliokidea dutenen ondotik ageriko dira zerrendetan.

  8. Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikitako langileek esanen dute merezimendu baremoko I, II eta III. atalen arabera zenbat puntu dagozkien izangaiei. Halaber, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuaren proposamenari jarraikiz, Zerbitzu horrek izendatu organoak edo organoek baloratuko ditu(zte) baremoko IV. atalaren arabera aurkeztu dituzten merezimenduak.

  9. Nola hautsi berdinketa. Izangai zerrenda batean berdinketarik izaten bada, Foru Agindu honetan onetsi den baremoko ataletan ateratako puntuaziorik handiena hartuko da aintzat, bertan ageri diren hurrenkeran bata bestearen ondotik. Berdinketak halere irauten badu, azpiataletan ateratako puntuazioa hartuko da aintzat, baremoan ageri diren hurrenkeran hartuta haiek ere. Atalen kasuan, aintzat hartzen den puntuazioa ez da inoiz izanen atal...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR