467/2001 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Osasun kontseilariak emana, Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen osasun zentroetan unibertsitateko titulazio ofizialei dagozkien prestakuntza praktikak egiteari buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Enpresetan egiten diren praktikek ikasleak lanbiderako prestatzeko duten garrantziaz oharturik, ekainaren 19ko 1497/1981 Errege Dekretuak eta hura aldatu zuen azaroaren 27ko 1497/1987 Errege Dekretuak enpresekin batera hezkuntzarako lankidetza programak ezartzeko aukera arautu dute, horrela Fakultate, Goi Mailako Eskola Tekniko edo Unibertsitate Eskola zehatz bateko azken bi kurtsoetako ikasleak prestatzeko, bai eta ezaugarri komunak dituen zentro horietako talde bati begira ere.

Osasun Departamentuak lankidetza hitzarmenak sinatu ditu Nafarroako Unibertsitateekin praktikak egin daitezen; hala ere, Komunitate honetakoak izan arren ikasketak Nafarroatik kanpoko ikastetxeetan egiten dituzten ikasleak ere geroz eta eskari gehiago egiten ari dira praktiketarako (ikasketak kanpoan egiten dituzte komunitate honetan ez direlako ezarri, edo osasun arloarekin lotura duten beste ikasketa unibertsitario batzuk direlako).

Praktika horiek osasun sistema publikoaren baldintzekin bat datorren esparruan egin daitezen, Osasunaren Irakaskuntza, Ikerketa eta Garapen Zerbitzuak proposaturik,

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena.-Graduatu aurreko edo ondoko ikasketak Nafarroatik kanpoko Fakultate eta Unibertsitate Eskoletan egiten dituzten ikasleek eta, berdin, berariazko hitzarmenik ez duten Nafarroako ikasleek ere prestakuntza curriculumetan eskatzen diren praktikak Osasun Departamentuaren eta haren erakunde autonomoen menpeko osasun zentroetan egiten ahalko dituzte, Osasun Departamentuko zuzendari nagusiaren baimenarekin, Foru Agindu honetan eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen badute.

Bigarrena.-Ikasleak bere ikasketa ofizialak zein Fakultate edo Unibertsitate Eskolatan egiten dituen, horretxek izanen du praktiken ardura akademikoa; hortaz, Fakultate edo Unibertsitate Eskola horietako irakaskuntza arduradunei dagokie ikasleek praktiketarako egiten duten eskaria Osasun Departamentuko Zuzendaritza Nagusira bideratzea. Eskari horretan ikaslearen eta praktiketako irakasle edo tutorearen adostasuna agertuko da, bai eta praktikak egiteko zentro edo zerbitzuarena ere.

Praktikak eskola...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR