21/2014 FORU AGINDUA, urtarrilaren 27koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatzen dituena 2014. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 36. artikuluak eta haren Erregelamenduaren 32. artikuluak eta ondorengoek arautzen dute enpresa txiki eta ertainek eta profesionalek dituzten etekinak zehazteko zenbatespen objektiboaren araubidea.

Bestalde, Balio Erantsiaren Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 67. eta 68. artikuluek araubide berezi erraztua arautzen dute eta Zergari buruzko Erregelamenduaren 23. artikuluak eta hurrengoek garatzen.

Arau horiek aurreikusten dute zenbatespen objektiboaren araubidea eta araubide berezi erraztua edo nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia batera eta koordinaturik aplikatuko direla, eta behar den foru aginduak aipatu koordinazio horrek bere baitan hartu behar dituen jarduerak edo jarduera sektoreak zehaztuko ditu eta aplikatzekoak diren ikur, indize edo moduluak eta horiek behar bezala konputatzeko beharrezkoak diren jarraibideak finkatuko.

Foru agindu honen egitura otsailaren 7ko 41/2013 Foru Aginduarena bezalatsukoa da. Haren bidez pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua garatu ziren 2013. urterako.

Oro har, 2014rako ezarri diren indize eta moduluak ez dira batere handitu iazkoen aldean. Dena dela, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidearen eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztuaren araubidearen babeseko jarduerei buruz egin den azterlanetik atera den informazioaren arabera, errepideko garraioaren jarduerari dagozkion indize eta moduluak igo behar dira (JEZaren 722. epigrafea). Horren ondorioz, %15 igo da bai pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, bai balio erantsiaren gaineko zergan. Orobat, ikusi da gehiegizkoak direla azken zerga horren 967.2 “Kiroletan trebatzeko eskolak eta zerbitzuak” eta 972.2 “Edergintzako areto eta institutuak eta estetikako kabineteak” epigrafeak eta, hortaz, gutxitu dira.

Aldaketa bat sartu da I. eranskinean: Nekazaritzako, abeltzaintzako eta oihangintzako jarduerak. Nekazaritzako, abeltzaintzako eta oihangintzako jardueren urteko etekin garbia zehazteko jarraibideetan, Nekazaritzako Politika Bateratuaren (OBA) ordainketa araubide bakarretik desakoplatutako laguntzei aplikatu beharreko etekin indizea aldatu da, eta eskala bat ezarri da nekazaritzako, abeltzaintzako eta oihangintzako jardueren guztirako diru-sarrerei buruz (OBA eta gainerako laguntza, diru-laguntza eta kalte-ordainak barne) laguntza horiei dagokien portzentajearen arabera; era horretan, laguntza desakoplatu horiek %50 edo gutxiago badira, 0,23ko etekin indizea aplikatuko da; %50 baino gehiago eta %80 baino gutxiago badira, indizea 0,53 izanen da; eta %80 edo gehiago badira, 0,80ko indizea aplikatuko da.

Lau xedapen gehigarri erantsi dira. Lehendabizikoan, langileen kontratazioa sustatzeko asmoz, baina betiere zerga kostu handiagoak sortu gabe, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez ezarri da ezen 2014. urtean “soldatako langileak” moduluan, 2013ko moduluarekin alderatuta, igoerarik izan bada, bi moduluen arteko alde positibo horri zero koefizientea aplikatuko zaiola.

Bigarrenean xedatu da jarduera 2014an hasi eta etekin garbia pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean zehazten dutenek %60ko murrizketa izanen dutela etekin hori jarduera hasi duten zergaldian, eta %30 hurrengoan. %70eko murrizketa izanen da bi zergaldietan, baldin eta %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duten subjektu pasibo desgaituak badira.

Hirugarrenean, %5eko murrizketa orokorra jasotzen da 2013. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidean etekin garbiaren kalkuluari aplikatzeko, otsailaren 7ko 41/2013 Foru Aginduaren I. eta II. eranskinetan jasotako jarduera ekonomiko guztietan.

Laugarren xedapenean, zailtasun ekonomiko bereziak jasaten ari diren zenbait nekazaritza eta abeltzaintza jardueraren indizeak aldatzen dira 2013. urterako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubideari dagokionez.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Zenbatespen objektiboaren araubidean eta araubide berezi erraztuan batera sarturiko jarduerak.

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi erraztua ondorengo jarduerei edo jarduera sektoreei aplikatuko zaizkie:

JEZ JARDUERA EKONOMIKOA
0 atala Norberaren konturako abeltzaintza
- Aziendak hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak
- Nekazariek edo abeltzainek egindako bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzari dagokien araubide berezitik kanpo baldin badaude
- Oihangintzako jardueren titularrek egindako bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarriak, betiere balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzari dagokien araubide berezitik kanpo baldin badaude
- Apartzeria araubideko nekazaritzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak
- Apartzeria araubideko oihangintzako jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak
- Produktu naturalak eta landare edo animalietatik heldu direnak eraldatu, elaboratu edo manufakturatzeko prozesuak, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan industria jarduerei dagokien epigrafe batean inskribatzea eskatzen badute eta produktu natural horiek zuzenean lortzen diren ustiategien titularrek eginak badira
642.1, 2 eta 3 Txikizkako harakinek urdaitegiko gaiak prestatzea
642.5 642.5 epigrafean oilaskoak erretzeagatik matrikulaturiko txikizkako saltzaileak
644.1 Ogiaren, pastelen, gozogintzako gaien eta antzekoen, esnearen eta esnekien txikizkako merkataritza
644.2 Ogi, ogi berezi eta opilen saltokiak
644.3 Pastel, opil eta gozogintzako gaien txikizkako merkataritza
644.6 Ore frijituen, estalkiak edo betegarriak izan ala ez, patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, gozokien, txokolatekien eta edari freskagarrien txikizkako merkataritza
647.1, 2 eta 3652.2 eta 3 eta 662.2 647.1, 2 eta 3, 652.2 eta 3 eta 662.2 epigrafeetan matrikulaturiko txikizkako merkatariak, loteriak merkaturatzeko zerbitzuagatik
653.2 Bere jarduerako artikuluen konponketa, 653.2 epigrafean matrikulaturiko txikizkako merkatariek egina
653.4 eta 5 Eraikuntzako materialen, saneamenduko gai eta altzarien, ateen, leihoen, pertsianen eta abarren txikizkako merkataritza
654.2 Lurreko ibilgailuetarako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza
654.5 Edonolako makinen txikizkako merkataritza (etxetresnak, bulegokoak, medikoak, ortopedikoak, optikoak eta fotografikoak izan ezik)
654.6 Edonolako ibilgailuetarako gurpil-estalki, banda eta bandaje eta aire ganbaren txikizkako merkataritza, aipatu artikuluen handizkako merkataritza izan ezik
659.3 Txikizkako saltzaileak, 659.3 epigrafean matrikulatuta daudenak, negatiboak eta inpresionaturiko bestelako material fotografikoa bildu, hirugarrenen laborategian prozesatu eta kopiak nahiz handipenak dagokionari entregatzeagatik
659.4 659.4 epigrafean matrikulatutako txikizkako saltzaileak, garraio publikoaren txartelak, telefono txartelak, antzekoak eta loteria merkaturatzeagatik
663.1 Merkataritzako establezimendu iraunkorretik kanpo egindako txikizkako merkataritza, ore frijituen (estalkiak edo betegarriak izan ala ez), patata frijituen, zizka-mizken, fruitu lehorren, goxokien, txokolatekien eta edari freskagarrien merkataritzan bakarrik aritzen direlarik eta instalazioan edo ibilgailuan berean txurrogintzako gaiak, patata frijituak eta gaztainak prestatzeko ahalmena dutelarik
671.4 Bi sardexkako jatetxeak
671.5 Sardexka bateko jatetxeak
672.1, 2 eta 3 Kafetegiak
673 Kafetegi eta tabernetako zerbitzuak
675 Merkatuetan edo azoketan eta bide publikoan edo lorategietan (aire zabalean) kokaturiko kiosko, kutxa, txosna edo antzeko beste lokaletako zerbitzuak
676 Txokolate-denda, izozki-denda eta hortxata-dendetako zerbitzuak
681 Izar bateko edo biko hoteletako ostatu zerbitzua
682 Hostal eta ostatu-etxeetan ostatatzeko zerbitzua
683 Landetxeetan ostatatzeko zerbitzua
691.1 Etxetresna elektrikoen konponketa
691.2 Automobilen, bizikleten eta beste ibilgailu batzuen konponketa
691.9 Oinetakoen konponketa
691.9 B.l.s.g.ko beste kontsumogai batzuk konpontzea (oinetakoen konponketa eta artelanen, altzarien, antigoalekoen eta musika tresnen zaharberritzea izan ezik)
692 Industrietako makinen konponketa
699 B.l.s.g.ko beste konponketa batzuk
721.1 eta 3 Hirietako garraio kolektiboa eta bidaiariak errepidez garraiatzea
721.2 Autotaxi bidezko garraioa
722 Salgaiak errepidez garraiatzea
751.5 Ibilgailuak olioztatzea eta garbitzea
757 Etxe-aldairetako zerbitzuak
849.5 Mezuen eta mandatuen garraioa, jarduera hori bakar-bakarrik norberaren garraiobideekin egiten denean
933.1 Lurreko eta uretako ibilgailuak, ibilgailu aeronautikoak eta abar gidatzen irakastea
967.2 Kiroletan trebatzeko eskolak eta zerbitzuak
971.1 Egindako arropak eta etxerako jantzi eta gai erabiliak tindatu, lehorrean garbitu, garbitu eta lisatzea
972.1 Emakume eta gizonendako ile-apaindegi zerbitzuak
972.2 Edergintzako areto eta institutuak eta estetikako kabineteak
973.3 Dokumentuak fotokopiagailuekin kopiatzeko zerbitzuak
2. Jarduera bakoitzean zein eragiketa ekonomiko sartzen diren zehazteko, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren arauak hartuko dira aintzat

Halaber, jarduera bakoitzean sartutzat hartuko dira espresuki foru agindu honen I. eta II. eranskinetan sartzen diren eragiketa ekonomikoak, betiere jarduera nagusiaren osagarri gisa egiten badira. Jarduera osagarritzat joko dira baldin eta haien guztien diru-sarreren bolumena, 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatua, ez bada jarduera nagusiaren diru-sarreren bolumenaren %40 baino handiagoa.

3. Garraio publikorako txartelen merkaturatze zerbitzua emateak ez du ekarriko subjektu pasiboak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR