259/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta jendaurrean jartzen duena foru dekretu baten proiektua, zeinek ezartzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Otsailaren 4ko 12/2010 Foru Aginduaren bidez, agindu zen foru dekretu baten proiektua prestatzeko prozedura has zedin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremuan prezio publikoen bidez finantza daitezkeen jarduerak eta zerbitzuak ezartzeko.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 61. artikuluari jarraikiz, kontseilari eskudunak zilegi du erregelamenduzko arauen proiektuak jendaurrean jartzea, arauaren ezaugarriengatik egokia iruditzen bazaio. Alegazioren bat aurkezten bada, behar bezala baloratuko da eta espedienteari erantsiko zaio.

Idazkaritza Tekniko Nagusiak prestatutako txostenak agerian utzi du foru dekretuaren proiektuak, haren edukia dela eta, interesdun ugari ukituko dituela, zeren prezio publikoen bitartez finantzatu gogo diren zerbitzuek herritar guztiei eragiten baitiete, eta edozein pertsonak eska ditzake noiz edo noiz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak finkatuko dituela prezio publikoak izan ditzaketen jarduera eta zerbitzuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak eta haiek ematen edo egiten dituen departamentuak edo erakundeak proposatuta.

Departamentu edo erakunde autonomo bakoitzak araudien berrikuspen horri banan-banan heldu beharko balio, arauzko xedapen ugariren ondorioz sortuko liratekeen eragozpenak saihesteko, komenigarritzat jo da arau bakar batean biltzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde autonomoek egiten dituzten zerbitzu eta jarduera guztiak, prezio publikoak eskatzea zilegi denean.

Hori dela eta, gogora ekarri behar da tasa eta prezio publikoei buruzko lege horren 17. artikuluaren arabera, prezio publikoak izanen direla zuzenbide publikoko araubidean egindako zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik ordaintzen diren diru kontraprestazioak, baldin eta, zerbitzu edo jarduera horiek sektore pribatuan ere egiten direnean, administratuek borondatez eskatzen badituzte; horretarako, foru lege horren 5. artikuluak zehazten du administrarien eskaria ez dela borondatezkoa izanen legezko edo erregelamenduzko xedapenek ezartzen dutenean jarduera edo zerbitzua egin behar dela, edo eskatutako ondasun, zerbitzu edo jarduerak ezinbestekoak direnean eskatzailearen bizitza pribatu edo sozialerako.

Horiek horrela, kontuan harturik xedapenaren izaera eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR