27/2012 FORU LEGEA, abenduaren 28koa, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatean neurriak hartzen baitira aurrekontu-oreka bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BIDEZ NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN NEURRIAK HARTZEN BAITIRA AURREKONTU-OREKA BERMATZEKO ETA LEHIAKORTASUNA SUSTATZEKO.

ZIOEN AZALPENA

Uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren bidez, Nazioko Gobernuak zenbait neurri hartu ditu aurrekontu-oreka bermatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko. Neurriok ezarri dira, Errege Lege Dekretuan adierazten den moduan, oinarri hartuta Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluak, zeinek Estatuaren esku uzten baitute, batetik, eskumen osoa ekonomiaren plangintza orokorrerako oinarriak eta koordinazioa ezartzeko, eta, bestetik, Estatuko eta autonomia erkidegoetako ogasunen arteko koordinazioa eta espainiar guztien arteko elkartasuna.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.1.b) artikuluaren arabera, Nafarroari dagokio, bere foru araubidearen kariaz, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionario publikoen estatutu araubidea, Estatuko oinarrizko legeriak sektore publikoko langileei onartzen dizkien funtsezko eskubideak eta betebeharrak errespetatuz. Horretaz baliatuta, Nafarroak araubide berariazkoa du, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei buruzko foru legeetan jasotakoa.

Nafarroako Foru Komunitatean aurreikusten da aurrekontu-orekaren helburuak betetzea eta, gainera, bere estatus politikotik eta eskumen berekietatik eratorritako sustapen-neurriak ezartzea, lehiakortasunerako eta garapenerako; horrenbestez, defizitaren kontrolari, lehiakortasunari eta garapenari dagozkien baldintza horiek betetzen baldin badira, Nafarroako langile publikoekiko harremanetatik sortzen diren betebeharrak betetzeko modua badago.

  1. artikulua.

    Foru lege honetan xedatutakoa honakoei aplikatuko zaie:

    1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileei, zein den ere haien araubide juridikoa.

    2. Nafarroako Administrazio Publikoetako goi kargudunei eta gainerako behin-behineko langileei, bai eta kargua utzi ondorerako ezarritako prestazioa jasotzen ari diren goi kargudun ohiei ere.

    3. Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileei.

    4. Sozietate eta fundazio publikoen zerbitzuko langileei, bai eta Nafarroako Administrazio Publikoekin lotura duten edo haien menpe dauden gainerako enteetakoei ere, zuzendaritzako langileak barne.

  2. artikulua.

    Nafarroako Administrazio Publikoek, 2013ko ekitaldian aplikatzekoak diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR