49/2014 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Plazaola trenbide zaharraren Iruña eta Irurtzun arteko trazadura Irurtzun-Saratsa tartean berreskuratzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioa hasten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, 2009ko irailaren 28ko bileran Plazaola Turismo Partzuergoak sustatutako “Plazaola trenbide zaharraren trazadura Iruña eta Irurtzun artean berreskuratzeko proiektua” udalez gaindiko proiektu sektorial deklaratzea erabaki zuen; orobat, proiektua jendaurrean jartzea eta jarduketak ukituko dituen alderdien udalei entzutea ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritako ondorioetarako eta Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozeduraren ondorioetarako ere bai (2009ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 21ekoa).

Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 10ean hartutako Erabakiaren bidez (2010eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa) udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zen, eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren.

Nafarroako Gobernuak, 2013ko martxoaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea Plazaola trenbide zaharraren trazadura Iruña eta Irurtzun artean berreskuratzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala aldatzeko espedienteari, Plazaola Turismo Partzuergoak sustaturik, eta hura, aldi berean, hilabetez jendaurrean edukitzea eta entzuteko tramitea ematea udalei, proiektuak zer udal mugape ukitzen dituen, udal horiei. (2013ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 8koa).

Nafarroako Gobernuak 2014ko apirilaren 16an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen behin betiko udalez gaindiko proiektu sektorialaren aldaketa. Orobat, proiektuaren onura publikoa eta gizarte-interesa deklaratu ziren, baita presa ere, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako (2014ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 29koa).

Iruña eta Donostia arteko Plazaola trenbide zaharraren trazadura tarte jakin batean “bide berde” gisa berreskuratzea du xede UPSak, Irurtzungo geltoki zaharreko plataformatik Iruñeko eta Berriobeitiko udalerrien arteko mugaraino. Ibilbide hori motorrik gabeko turismo eta aisiako jardueren ardatz gisa erabiltzea du helburu. Horrela, proiektu honen bidez, Nafarroan Plazaola trenbidearen gainerako trazaduran egindako ekintzak osatuko lirateke. Jatorrizko plataforma berreskuratzea ezinezkoa den tarteetan, ibilbide alternatiboak aurreikusi dira, “bide berdearen” jarraipena bermatzeko.

Proiektu hau bi zatitan banatu da: Irurtzun-Saratsa eta Saratsa-Iruña. Bide berdea egokitzeko jarduketak lehen zatian, guztira 9,5 km, hasteko asmoa dago, Irurtzungo, Arakilgo eta Itza Zendeako udal mugapeak ukituz.

Kulturako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR