15/2009 FORU LEGEA, abenduaren 9koa, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ENPRESA EDO LANBIDE JARDUERAK ABIAN JARTZEKO XEDEAREKIN ADMINISTRAZIOA ERRAZTEKO NEURRIEI BURUZKOA.

ZIOEN AZALPENA

Administrazio publikoek ez dute inoiz alboratzen prozedura administratiboak erraztu eta hobetzeko borondatea. Haien jarduera eta funtzionamenduaren oinarri diren printzipio berriak direla-eta, beharrezkoa da zerbitzu hobea ematea herritarrei, alegia, zerbitzu azkarra, koordinatua, gardena, eraginkorra, eragimenezkoa eta modernoa. Prozedura administratiboetan teknologia berrien erabilerak ez du bueltarik; kultura aldaketa eskatzen du, prozedura administratiboen berrikuspenetik eta teknika administratibo berriak sortzetik hasita.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea mugarria izan zen egungo garaiekin bat datorren Administrazio malguago eta modernoagoa lortzeko bidean, eta, horrekin batera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren errealitatera moldatutako esparru juridikoa eratu zuen. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa ezartzeko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legeak, berriz, egiazko administrazio elektronikoa pausoz pauso, osotara eta norabide asko kontuan hartuta gauzatzeko testuingurua eratu zuen; administrazio horrek teknologia berrien aldeko apustu garbia egiten du, hartara Administrazioa herritarrengana hurbilduko delakoan eta prozedura administratiboak arindu, malgutu eta, finean, erosoagoak bilakatuko. Helburuetako bat burokrazia murriztea eta administrazio izapideak normalizatzea da.

Testuinguru orokor eta iraunkor hau ez da salbu gelditu krisi ekonomiko latz baten astindutik. Administrazio Publikoa ahalegindu behar da suspertze ekonomikoaren eragile gisa jarduten, herritarrengan konfiantza ernatu eta jarduera pribatua bultzatuko duten tresnak sortuz. Horretarako, lan administratiboen zama arindu, erraztu eta ezabatu ere egin behar du, bereziki jarduera ekonomikoak ezarri, negozio berrietarako ekimenak sustatu eta enpresak sortzea helburu duten prozeduretan.

Nafarroako Gobernuak eta Foru Parlamentuak buru-belarri heldu diote zeregin horri, eta jadanik ezarrita dauden beste neurri batzuekin batera, foru lege honen bidez administrazio-lanak errazteko neurri administratibo multzo bat aurkezten dugu, pertsona fisiko edo juridikoei Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedea dutenak. Era berean, beste xede bat esparru juridiko berri bat eratzea da, izapide eta prozedurak gutxitzen lagunduko duena, bai ekoizpenaren arloko proiektu publikoen sustapenari begira bai negozio eta enpresa berriak sortu eta ezartzeari begira Nafarroako Foru Komunitatean. Hortaz, foru legearen xedetzat hartzen dira, besteak beste, ezinbestekoak diren administrazio-zamak kentzea, enpresa eta lanbide jarduera bultzatzeko lanetan aritzen diren eragileekin harremanak izateko bide berriak ezartzea, administrazio elektronikoaren eta prozedurak erraztu eta modernizatzearen aldeko apustua berrestea; aipatutako alderdi guztiak aintzat hartu behar dira xedapen orokorrak egiterakoan.

Foru lege honetan jaso diren neurrietako batzuk garapen ekonomikoari laguntzeko dira, beste batzuk jarduera ekonomikoak abian jarri eta betetzeko, eta beste batzuk, azkenik, administrazio-izapidetza errazteko.

Lehenbiziko multzoko neurrietako bat Nafarroako garapen ekonomiko, sozial edo lurraldekoari begira garrantzi berezia duten proiektuak foru intereseko inbertsio deklaratzea da, horren ondorioz, Nafarroako Administrazio Publiko guztiek lehentasunezko eta presako bultzada eman diezaieten.

Bigarren multzokoak askoz gehiago dira, eta horien arteko bat protokoloak egitea da, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzean eragina izan dezaketen prozeduretako bakoitzean beharrezkoak diren izapideak eta betebeharrak bertan jasotzeko; protokoloa tresna argigarria da, herritarrak eskatzen diren izapideen jakitun izan daitezen erabiliko dena. Administrazio-izapidetzarako bulego bat ere sortuko da, informazio, aholkularitza, izapidetza bateratu eta, beharrezkoa denean, ebazpen zerbitzuak modu zentralizatuan emateko, enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzearekin zerikusia duten gai edo prozedura guztietan. Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian ere enpresentzako zerbitzuetarako atari berezi bat jarriko da abian. Foru legeak sistema telematikoaren alde egiten du, enpresen eta Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde publikoen arteko lehentasunezko komunikazio bidea izan dadin; horrekin batera ezarri da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuek informazio betebehar horiek berrikusi eta murriztu beharko dituztela.

Eta, azkenik, administrazioa errazteko neurrien artean, xedapen orokorren proiektu edo aurreproiektuetan administrazio-zamei buruzko azterlana egin beharra jasotzen da, xedapen berriek izanen luketen eragina baloratzeko haiek ezarri aurretik, bai eta jarduera ekonomikoak ezarri eta garatzea eragotziko duten oztopo gehiago, beharrik gabekoak, ekarriko ote dituzten argitzeko, zuzentzeko aukera egon dadin. Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuei eskatzen zaie espresuki zeinek bere eskumenekoak dituen prozedurak azter eta erraz ditzala, horretarako behar diren arau-aldaketak sustatuz. Oro har, erantzukizuneko aitorpena eta aurretiazko komunikazioa izanen dira kasuan kasuko enpresa edo lanbide jarduera epe askoz motzagoan hasteko bide emanen duten tresnak, eta egun Administrazioak egiten duen aurretiazko kontrola ondorengoa izanen da aurrerantzean, betiere ekimenaren sustatzailearen erantzukizunaren bermearekin eta eskatutako dokumentu guztiak aurkeztuta. Halaber, xede horrekin berarekin arautzen dira baldintzapeko lizentziak. Hala lanbide elkargoen nola jarduera mota honen sustapena xedetzat duten erakundeen inplikazioa handiagoa izatea ezinbestekoa dela ulertzen da. Administrazioak laguntza eman behar du proiektuak eta ikus-onetsiak modu telematikoan aurkezteko. Erregistroko liburuak bitarte elektronikoak erabiliz eramateko beharra betetzea ere bultzatzen da, betebehar hori dagoen prozeduren berrikuspenarekin batera. Era berean, garrantzi handiko neurritzat hartzen da arautzea dokumentuen ikus-onetsia eta egokitasunekoa, arauak definitutakoak, aukera emanen baitu enpresa edo lanbide jardueren proiektuetako espedienteetan esku hartzen duten lanbide elkargoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR