Puiuko Udalak 2012ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran hartutako erabakia, Puiuko Udalaren datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, Herri Administrazioen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduak indarra hartzeak berritasun batzuk sartu ditu, 53 eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen du fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak udalerriei ematen dizkien eskumenak erabiliz, eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezartzen dena konplitu beharrez, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.-Puiuko Udaleko fitxategiak osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskinekoak dira.

Bigarrena.-Erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta bera garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.-Erabaki honen eranskinetako fitxategien araua izanen da bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorra eta jarraibideak, eta betiere egonen dira aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean.

Laugarrena.-15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Borzgarrena.-Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Puiun, 2012ko uztailaren 25ean.-Alkate udalburua, Juan Cruz Edurza López.

  1. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

Fitxategia: Udal enplegatuak.

  1. Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

    a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Udal enplegatuak.

    a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalean lan egiten duten pertsonen kudeaketa eta kontrola: nominen kudeaketa, gizarte aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa, lan egutegiaren kudeaketa etab.

  2. Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

    b.1) Multzoa: udal enplegatuak.

    b.2) Etorkia:

    Interesduna bera edo haren legezko ordezkaria.

    Biltzeko prozedura: inkestak eta inprimakiak.

  3. Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

    c.1) Egitura:

    Identifikazio datuak: IFZ/NAN, giz. seg./mutualitate zenbakia, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

    Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak (egoera zibilari buruzko datuak-sorteguna-sorlekua-nazionalitatea).

    Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak-laneko eskarmentua).

    Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak (kidegoa/eskala-kategoria/gradua-lanpostuak-langilearen historiala).

    Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak).

    c.2) Tratamendu sistema: fitxategi partez automatizatua.

  4. Datuen komunikazio aurreikusiak:

    Nafarroako Gobernuari (Ogasun Publikoa) (bada baimentzen dituen araua: PFEZari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea).

    Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari (bada baimentzen dituen araua: Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra. 1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 30ekoa).

    Laneko Ikuskaritzari (bada baimentzen dituen araua: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzkoa).

    Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (bada baimentzen dituen araua: 42/1994 Legea, abenduaren 30ekoa, Neurri Fiskal Administratibo eta Arlo Sozialekoei buruzkoa).

    Enplegurako Institutu Nazionalari (INE) (bada baimentzen dituen araua: 1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 24koa, Langileen Estatutua.

    Sindikatuei (bada baimentzen dituen araua: 11/1985 Legea, abuztuaren 2koa, Askatasun Sindikalari buruzkoa).

  5. Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden nazioarteko transmisioak:

    Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

  6. Fitxategiaren ardura duten organoak:

    Puiuko Udala (P3120700D).

    La Plaza karrika, 12 - 31394 PK - Puiu (Nafarroa).

  7. Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

    Puiuko Udala (P3120700D).

    La Plaza karrika, 12 - 31394 PK - Puiu (Nafarroa).

  8. Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

    Fitxategia: katastroa.

  9. Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

    a.1) Fitxategiaren identifikazioa: katastroa.

    a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: katastroko mantentze lanak, katastroko ziurtagiriak jaulkitzea, baita landalurraren nahiz hirilurraren gaineko zergak sortzea ere.

  10. Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

    b.1) Multzoa: katastroko ondasunen titularrak.

    b.2) Etorkia:

    Interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda.

    Biltzeko prozedura: jabetzaren ziurtagiriak.

  11. Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako sistema.

    c.1) Egitura:

    Identifikazio datuak: IKZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

    Inguruabar sozialei buruzko datuak (jabetzak, ondasunak).

    Merkataritzako informazioaren gaineko datuak (jarduerak eta negozioak).

    Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak).

    Transakzioen gaineko datuak (ukituak hartutako ondasun eta zerbitzuak).

    c.2) Tratamendu sistema: fitxategi partez automatizatua.

  12. Datuen komunikazio aurreikusiak:

    Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Lurralde Aberastasunari (bada baimentzen dituen araua: 12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa).

    Nafarroako Gobernuko Gizarte Segurantzako Departamentuari (bada baimentzen dituen araua: 13/2000 Foru Lege orokorra, abenduaren 14koa, Nafarroako Tributuei buruzkoa- 24/2001 Legea, abenduaren 27koa, Zerga, Administrazio eta Gizarte arloko Neurriei buruzkoa).

  13. Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden nazioarteko transmisioak:

    Ez dira egiten edo ez dago aurreikusirik datuen tratamendurik Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

  14. Fitxategiaren ardura duten organoak:

    Puiuko Udala (P3120700D).

    La Plaza karrika, 12 - 31394 PK - Puiu (Nafarroa).

  15. Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

    Puiuko Udala (P3120700D).

    La Plaza karrika, 12 - 31394 PK - Puiu (Nafarroa).

  16. Segurtasun neurrien maila: erdiko maila.

    Fitxategia: Zergen kudeaketa.

  17. Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

    a.1) Fitxategiaren identifikazioa: zergak kudeatzeko fitxategia.

    a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: udalaren zerga eta tasa guztien kudeaketa eta bilketa.

  18. Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia.

    b.1) Multzoa: zergadunak eta ordaindu behar dutenak.

    b.2) Etorkia:

    Interesdunek edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR