338/2013 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak uztailaren 5ean emaniko 248/2013 Foru Agindua baliogabetzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroan 2013. urtean sua nola erabili eta baso-suteei aurrea hartzeko neurriak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak eskumenak ditu baso-suteen arloan. Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen 37. artikuluak ezartzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioaren eskumena da baso-suteen prebentziorako eta baso-suteen kontra borrokatzeko neurriak planifikatu, koordinatu eta betearaztea.

Kontuan izanik oraingo urtaroaren arabera baldintza meteorologikoak aldatzen ari direla (eguna mozten da, tenperaturak jaisten dira, gauez batez ere, hezetasun erlatiboa handitzen da, etab.), suteak izateko arriskua murrizten ari dela uste da. Hortaz, bidezkoa da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 5eko 248/2013 Foru Aginduan ezarritako aparteko neurriak kentzea. Foru agindu horren bidez, Nafarroan 2013. urtean sua landa-lurretan nola erabili eta baso-suteei aurrea hartzeko neurriak ezarri ziren.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak eta Idazkaritza Tekniko Nagusiak igorritako txostenak ikusirik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    –Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren uztailaren 5eko 248/2013 Foru Aginduan ezarritako aparteko neurriak baliogabetzea. Foru agindu horren bidez, Nafarroan 2013. urtean sua nola erabili eta baso-suteei aurrea hartzeko neurriak ezarri ziren.

  2. artikulua.

    –Adieraztea Landa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR