163/2012 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 'nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko' eta/edo 'gazteak nekazaritzako ustiategietan sartzeko' neurrietako inbertsioen hasieraren berri emateko prozedura ezartzen duena, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barnean, 2012ko ekitaldian.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruzkoak, arau orokorrak ezartzen ditu Europar Batasunak LGENFen bitartez finantzaturik landa garapenerako ematen duen laguntzari buruz.

Erregelamendu horren esparruan bideratzen dira nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteak nekazaritzako ustiategietan sartzeko neurrietarako laguntzak.

Neurri horietarako laguntzak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 4ko 143/2011 Foru Aginduaren bidez arautzen dira. Agindu horren bitartez "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" eta "Nekazari gazteak beren gain hasteko" laguntzei buruzko arauak ezartzen dira, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barnean.

Bestalde, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren abenduaren 16ko 305/2011 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz itxi zen apirilaren 4ko 143/2011 Foru Agindu horretan aipatutako laguntzak eskatzeko epea.

Oraingo arauak aurrekontu-egonkortasuneko egoerara moldatu behar dira, eta tresna informatikoak 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren egitura berriari egokitu behar zaizkio. Hori dela-eta, aurreikusi behar da atzerapenez argitaratuko direla arauen aldaketa eta eskaerak aurkezteko epearen berrirekitzea; horregatik, bidezkoa da, horiek indarra hartu bitartean, prozedura bat ezartzea onuradunek inbertsio proiektua noiz hasi behar duten eta/edo instalazioa noiz egin behar duten adieraz dezaten, horrela data horiek jaso eta ez hastearen aurretiazko akta egin ahal izateko.

Neurri honen xedea da onuradunentzako edonolako eragozpenak saihestea, beren gain hasteko eta/edo inbertitzeko erabakiak hartzerakoan. Hala ere, horren ondorio bakarra da proiektuak hasteko eguna finkatzea, haien ondoriozko gastu guztiak diru-laguntzen xede izan ahal izateko, oinarri arautzaileetan ezartzen diren betebeharrak betetzen badituzte.

Jarduketa hau aurreikusita dago abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 3. artikuluko 16. puntuan. Dekretu horren bidez, irizpideak ezartzen dira Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzaturik Landa Garapeneko Programen esparruko gastuak diruz laguntzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-"Nekazaritzako ustiategiak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR