30/2011 FORU AGINDUA, uztailaren 27koa, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko abeltzaintzako ustiategien titularrek formalizatutako maileguen interesen hobarirako 'de minimis' araubideko laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena, 2011rako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Zerealen prezioen igoerak pentsu eta bestelako elikagaien prezioa igotzea ekarri du. Gertaera honek ekoizpen kostuetan eragin negatiboa izan du, kostu hauek abeltzaintza produktuen azken prezioetan ondoriorik ez izateak krisia sortu du Europako abeltzaintzako ustiategietan. Krisi honek oihartzun berezia izan du ekoizpenaren xede batzuetan, hala nola, abeltzaintza intentsiboan eta haragitarako eta esnetarako behi aziendan. Esnetarako behi aziendaren ustiategi batzuek haien esnea hartzen zuten transformatzaileen ordainketa etenduraren eragina izan dute.

Azterketen emaitzak eta sektoreko erakundeen datuek aho batez adierazten dute sektoreak abeltzaintza mota gehienei eragiten dien krisi larri bati aurre egin behar diola, zerealen prezioen igoerarekin lotuta edo horrek larriagotuta. Krisiak abeltzaintzako ustiategi ugariren desagerpena ekartzen ahal du, eta horrekin batera lanpostuak galtzea eta jarduera ekonomikoa murriztea. Krisia larriagoa da landa eremuetan batez ere gertatzen delako, bertan bideragarritasun ekonomikoko jarduera alternatiboak urriak baitira.

Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak maiatzaren 25eko ARM/1428/2011 Agindua onetsi zuen, abeltzaintzako ustiategien titularrendako laguntzetarako deialdia eta oinarriak ezartzen dituena, finantzabidea errazteko. (SAECA) Sociedad Anónima Estatal de Caución Agrariaren abalen kostua finantzatzeko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dira, abal horiek beharrezkoak baitira maileguak eskuratzeko. Orobat, bi urte arteko gabezialdia ezartzeko laguntzak finkatzen dira, ekainaren 8ko 613/2001 Errege Dekretuaren eta otsailaren 9ko 204/1996 Errege Dekretuaren babesean emandako maileguen titularrentzat. Lehen errege dekretu hori nekazaritzako ustiategien ekoizpen egiturak hobetu eta modernizatzeari buruzkoa da eta, bigarrenak arauak ematen ditu nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko.

Estatuaren laguntza horren lehen lerroan abalen kostua baino ez da sartzen, interesen kostuak kanpoan baitaude. Bigarren lerroan, Nafarroako abeltzainak kanpoan gelditzen dira, lehen aipatu errege dekretuak aplikagarriak ez direlako.

Horrenbestez, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak beharrezko eta presakotzat jotzen du Estatuaren laguntza horiek osatu eta hobetzea interes hobariaren pareko laguntzen bidez, abalen kostuaren osagarri mailegu berrien kasuan, eta interes hobarirako lerro bat sortzea gabezialdi berri baten kasurako, Estatuaren laguntza jaso ez dezaketen Nafarroako lehen instalazioetarako edo hobekuntza planei loturiko lehenagoko maileguetarako.

Foru agindu honetan araututako laguntzak "de minimis" araubidearen menpean daude (Batzordeak abenduaren 20an emandako 1535/2007 EE Erregelamendua, Europar Batasuna osatzeko Ituneko 87. eta 88. artikuluak nekazaritza produktuen ekoizpenaren sektorean "de minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa). (L 337 AO, 2007ko abenduaren 21ekoa).

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. De minimis araubideko laguntzetarako deialdia onestea 2011rako, Nafarroako Foru Komunitateko abeltzaintzako ustiategien titularrek 2011n formalizatutako maileguen interes hobarirako eta hobekuntza planei edo lehen instalazioei loturiko maileguen gabezialdi berrien interes hobarirako.

  2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Oinarri horiek foru agindu honen eranskinean daude.

  3. 300.000 euroko urte anitzeko gastua baimentzea, foru agindu honen ondoriozko gastuen konpromisoetarako. Honela banatzen da gastua: 150.000 euro, "Abeltzaintzako ustiategien maileguen interes puntuetarako diru-laguntza" izeneko 711001-71310-4700-412209 kontu-sailaren kargura, 2011ko gastuen aurrekontuetatik, eta 150.000 euro, 2012ko aurrekontutik dagokion kontu-sailaren kargura.

  4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR