72/2010 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 'Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko' eta 'Nezakari gazteak beren gain hasteko' laguntzei buruzko arauak ezartzen dituena, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorraren arabera, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta haren antolaketarekin bat, Nafarroaren barruan jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen esklusiboa Nafarroako Foru Komunitateari dagokio.

Eskumen horien barruan nekazaritza ustiategiak modernizatu eta nekazari gazteak beren gain hasteko sustapena egitea dago.

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (FEADER) bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruzko Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak neurri batzuk ezartzen ditu nekazaritza ustiategiak modernitzatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko.

2007-2013 aldirako Nafarroako Landa Garapenerako programak neurri horiek jaso ditu, eta horiek zehazterakoan Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoko jarraibideak hartu dira kontuan, gehienbat honako helburu estrategiko hauek: "Ustiategien egokitzapena eta birmoldaketa sustatzea" (I-1), "Ekoizteko baldintzak hobetzea, Nafarroako produktuak merkatuetan hobeki kokatzeko" (II-1) eta "Sektorearen ingurumen iraunkortasuna hobetzea"(III-1).

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak martxoaren 27an emandako 83/2007 Foru Aginduaren bidez, nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nezakari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 urteetarako Programaren barruan. Foru agindu hori honako arauei jarraikiz prestatu zen: Europar Batasuneko arau aplikagarriak, Landa Garapenerako Esparru Nazionalaren proiektuan jasotako oinarrizko irizpideak eta Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren proiektua.

2009ko ekitaldian, komenigarritzat jo zen funtsezko aldaketak egitea laguntza horiei buruzko foru araudian, batez ere irismena handitzeari dagokionez, interesdunak bere ustiategian zuzeneko exekuzioko nekazaritzako interes pribatuko obretan egiten dituen inbertsioak integratuz, inbertsio moduluak eguneratuz eta kudeaketa prozedurak hobetuz.

Gaur egungo ingurune sozioekonomikoan eta, batez ere, Nafarroako Ubidearen azpiegiturari lotutako obren eboluzioari dagokionez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak uste du beharrezkoa dela aipatu 75/2009 Foru Agindua hiru esparrutan aldatzea:

  1. Nekazaritzako azpiegituretan jarduteko dekretua duten eremuetan ureztatze sistema eraginkorrak instalatzeko inbertsioak dinamizatu, bizkortu eta erraztea.

  2. Inbertsio batzuk mugatzea, tokiko produkzio soberakindunaren ondoriozko arazoei aurrea hartzeko.

  3. Prozedurazko alderdi batzuk argitzea, araudiko testuaren interpretazioaren onerako.

    Lehen atalari dagokionez, inbertsioak bukatzeko epea luzatu nahi da, ustiategiek beste urte bat izan dezaten lehorreko lurrak ureztatze lur bihurtzeko; halaber, baldintza tekniko batzuk edo neurrien baldintza batzuk kendu nahi dira, gaur egungo baldintzek zailtasunak sortzen baitituzte ureztaketako sistema eraginkorrenak ezartzerakoan.

    Aldatu beharreko bigarren alderdiari dagokionez, komenigarria da behin-behinekoz kentzea inbertsio batzuetarako ematen den laguntza, produkzio soberakindunak eragindako arazoei eta epe laburreko merkataritza arazoei aurrea hartzeko edo azpisektore baliokideetan laguntza estrategiak asimilatzeko.

    Azkenik, inbertsioei eta onuradunari buruzko betebehar eta baldintzetan aldaketak eta zehaztapenak egin dira, bai eta laguntzak onartu eta ordaintzeko prozeduretan ere.

    Aldaketa kopuru handi samarra eginen denez argitasun eta segurtasun juridiko handiago baten alde, komenigarritzat jotzen da, bai izaten ahal diren onuradunentzat bai kudeaketa unitateentzat, laguntza hauek arautuko dituzten arau berriak onestea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak otsailaren 26an emandako 75/2009 Foru Agindua indargabetzea.

    Foru agindu hau urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren babesean eman da. Dekretu horretan, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa-FEAGAren eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa-FEADERren bidez finantzatzen diren gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea onetsi eta horren antolamendua eta funtzionamendua ezarri zen. Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak baimena eman zion Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak ezartzeko.

    Foru agindu honen bidez arautzen diren neurriei Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak otsailaren 8an emandako 30/2007 Foru Agindua aplikatu behar zaie. Agindu horren bidez Landa Garapeneko Nekazaritzako Europako Funtsak (FEADER) kofinantzatzen dituen landa garapenerako laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zen.

    Nafarroako Gobernuak 2007ko martxoaren 26an eta urriaren 22an hartutako Erabakien bidez banakako ebaluazioko araubideko laguntzak baimendu zituen "Nezakari gazteak beren gain hasteko" eta "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" neurriak, hurrenez hurren.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agindu dut;

    1. KAPITULUA

      Xedea

      1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da Nafarroako nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nezakari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezartzea, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez (FEADER) landa garapenerako laguntzak emateari buruzko irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduaren 22. ea 26. artikuluen esparruan.

    2. KAPITULUA

      Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko inbertsioak

      2. artikulua. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

      1. Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko inbertsioen onuradun izateko hurrengo baldintzak bete beharko dira:

  4. Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoen nekazaritzako ustiategi baten titularra izatea.

  5. Bere ustiapenerako inbertsio plan bat aurkeztea, epe ertain eta luzeko enpresa plan baten esparruan, foru agindu honen 8. artikuluan ezarritakoarekin bat.

  6. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak eduki behar ditu.

    2. Pertsona fisiko onuradunek adinez nagusi izan beharko dute. Emazntzipazioa adinez nagusi izatearen baliokide da.

    3. Entitate onuradunek nortasun jurdikoa izan beharko dute, jaraunspen-komunitateak izan ezik, gutxienez ere sei urtez ez zatitzeko ituna dagoenean. Betiere, Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroari buruzko Foru Legearen testu bategineko 12. artikuluan xedatu bezala osaturiko nekazaritza sozietate zibilak izaten ahalko dira onuradun. Testu bategina uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

    3. artikulua. Ustiategien betebeharrak.

    1. Modernizatzeko laguntzak betebehar hauek betetzen dituzten nekazaritza ustiategiei emanen zaizkie:

  7. Bideragarritasun ekonomikoa aurreikusiriko inbertsio planaren bidez frogatzea, azterlan tekniko-ekonomiko egokian oinarrituta.

  8. Kasuan kasuko inbertsioari dagozkion Europar Batasuneko arauak betetzea.

  9. Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribaturik egotea.

    2. Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko laguntzak emateko, titular beraren ustiategi bakar bat hartuko da aintzakotzat, haren lurraldea Nafarroako Foru Komunitatearen barruan eremu geografiko desberdinetan badago ere.

    3. Neurri honetan nekazaritzako lan unitateak kontuan hartzen ahalko dira, bai hasierakoak bai inbertsioak gauzatu ondoren sortutakoak. Ondorio horietarako, eta Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan dagoen informazioarekin ezin badira zehaztu esleitutako nekazaritzako lan unitateak, Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Nekazaritzako Ustiategien Zerbitzuko teknikariek ezarriko dituzte jarduera edo ustiategi horri aplikatu beharreko nekazaritzako lan unitateak, Nafarroako Foru Komunitatean nekazaritzako lan unitateak ezartzen dituen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren uztailaren 6ko 220/2007 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat.

    4. artikulua. Onuradunen konpromiso eta betebeharrak.

    1. Modernizatzeko laguntzen onuradunek konpromiso eta betebehar hauek izanen dituzte:

  10. Laguntza ematen duen ebazpenean adierazten den epean inbertsio plana burutzea, justifikatutako arrazoiengatik eman daitezkeen luzapenak ukatu gabe.

  11. Ustiategiari eta onuradunari dagokienez, laguntza emateko oinarri gisa hartu diren betebehar, konpromiso eta baldintzei gutxienez ere bost urtez eustea, laguntza ematen duen ebazpenaren datatik hasita. Ondorio horietarako, diruz laguntzen ahal diren inbertsioak errentan hartutako finketan edo orubetan egiten direnean, edo finka horiek erabiltzeko eskubidea dagoenean, errentamendu edo aprobetxamendu edo erabiltze kontratua zazpi urtekoa izanen da gutxienez.

  12. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan frogatzea, ezarritako moduan eta epeetan, hartutako funtsak diru-laguntza jasotzeko oinarri izan zen helbururako erabili direla, eta hartutako funtsak aplikatzeko egindako gastuak ere frogatzea.

  13. Laguntza ongi eman dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.

  14. Ustiategiko teknika, ekonomia, lan eta gizarte arloetako kontuei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri horren esparruan hartutako laguntzei buruz ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

  15. Helburu bereko beste diru-laguntza publiko batzuk eskatu eta/edo jaso izanaren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari.

  16. Hartutako laguntzaren kobrantza kontabilitatean edo erregistro liburuan jasotzea, indarreko arauen arabera horrelako liburuak izatera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR