1/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 3koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 4ko 143/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, 'Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko' eta 'Nekazari gazteak beren gain hasteko' laguntzei buruzko arauak ezarri ziren Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barrenean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluak ezartzen duenez.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horien barruan nekazaritza ustiategiak modernizatu eta nekazari gazteak beren gain hasteko sustapena egitea dago.

Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 (EE) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez kudeatzen diren landa garapenerako laguntzei buruzkoak, neurri batzuk ezartzen ditu nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko.

Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren 1. ardatzean daude neurri horiek.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren martxoaren 27ko 83/2007 Foru Aginduaren bidez abeltzaintza ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteak beren gain hasteko laguntzei buruzko arauak ezarri ziren, Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan. Foru agindu hori honako arauei jarraikiz prestatu zen: Europar Batasuneko arau aplikagarriak, Landa Garapenerako Esparru Nazionalaren proiektuan jasotako oinarrizko irizpideak eta Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren proiektua.

2009. urtetik aldaketa batzuk sartu dira, jatorrizko araua honako hauetara egokitzeko asmoz: sektorearen eta ekonomiaren bilakaera, kudeaketa prozeduren hobekuntza, Europar Batasuneko erregelamenduen aldaketak eta Europako Batzordearen gomendioak.

Neurri horietako laguntzak arautzen dituen azken araua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 4ko 143/2011 Foru Aginduaren bidez ezartzen da. Agindu horren bitartez "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" eta "Nekazari gazteak beren gain hasteko" laguntzei buruzko arauak ezartzen dira, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barnean.

Aipatu foru aginduan aurretiko aldaketa guztiak eta 2011ko ekitaldirako proposamen berriak biltzen ziren.

2013ko ekitaldirako, komenigarritzat jo da neurri hori arautzen duen araudia aldatzea, ondoko bi helburu oinarrizkoei jarraikiz:

  1. Kostuen moderazioaren esparruan oinarrizko irizpideak ezartzen dituzten inbertsio moduluak egokitzea.

  2. Laguntzaren portzentajeak errealitate ekonomiko berrira eta aurrekontuen egonkortasunaren printzipioa mantentzeko bermeetara egokitzea.

  3. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen inbertsioak inbertsioko ondasunetan ardaztea, zuzeneko diru-laguntzen bidezko pizgarriak emateagatik nekazaritza elikagaien sektorean eragin handiena eta Nafarroako Foru Komunitatean, Espainian eta Europar Batasunean proposatutako estrategia eta helburuekiko koherentzia handiena dituzten ondasunetan hain zuzen.

    Nafarroako Gobernuak 2007ko martxoaren 26an eta urriaren 22an hartutako Erabakien bidez, "Nekazari gazteak beren gain hasteko" eta "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" neurrietarako banakako ebaluazioko araubidearen bidezko laguntzak ematea baimendu zen.

    Foru agindu hau urriaren 2ko 67/2006 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren babesean eman da. Dekretu horretan, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez finantzatzen diren gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea onetsi eta horren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren. Era berean, dekretu horren bidez baimena eman zitzaion Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariari, bere eskumenen barnean, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, bereziki, Europako nekazaritza funtsekin, osorik edo hein batean, finantzatzen diren diru-laguntzen arau erregulatzaileak ezartzeko.

    Foru agindu honen bidez arautzen diren neurriei Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak otsailaren 8an emandako 30/2007 Foru Agindua aplikatu behar zaie. Agindu horren bidez, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatzen dituen landa garapenerako laguntzak tramitatzeko prozedura ezarri zen. Halaber, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaie.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

    AGINDU DUT:

    Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 4an emandako 143/2011 Foru Agindua aldatzea, "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" eta "Nekazari gazteak beren gain hasteko" laguntzei buruzko arauak ezartzen dituena, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barruan.

    1. Aldatu egiten da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 4ko 143/2011 Foru Aginduaren I. eranskina, honela:

    1.-5.6 artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    "6. Diruz laguntzen ahalko dira nekazaritzako azpiegituretan esku hartuz lursailak ureztalur bihurtu edo oraingo ureztalurrak modernizatu nahi diren eremuetako nekazaritzako sail pribatuetan presiozko banaketa-sareak jartzeko inbertsioak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

  4. Lurzatiko instalazioen diseinuak jarduketa eremurako oro har ezarritako baldintza teknikoen araberakoa izan behar du.

  5. Ura aplikatzeko sistemak berbera izan behar du ureztatze unitate guztirako edo nekazaritzako azpiegituretan jarduteari buruzko foru dekretuan ezarritako oinarrizko ureztatze azalerarako edo handiagorako.

  6. Laguntza eskaerak interes orokorreko obrak bukatzen diren egunetik hasita hiru urte bukatu baino lehen aurkeztu behar dira. Data hori, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko 1/2002 Foru Legearen 69. eta 70. artikuluekin bat, honela zehaztuko da:

  7. Ureztalur bihurtzeko baldin bada, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ureztaketa abian jartzearen deklarazioa egiten dueneko data hartuko da kontuan.

    ii) Ureztalurra modernizatzeko baldin bada, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak obrak jasotzen ditueneko data hartuko da kontuan.

    Edonola ere, nekazaritzako interes pribatuko obrak bukatzeko data 39 hilabetekoa izanen da gehienez, interes orokorreko obrak bukatzen diren egunetik zenbatuta.

    Salbuespen gisa, interes orokorreko obrak bukatu eta hiru urte igarota ere eskaerak onartzen ahalko dira, egoera hauetako bat izaten baldin bada:

  8. Titulartasuna aldatu zaion lurzatia izatea, betiere ureztatzea abiatzeko deklarazioa edo obren harrera egin zenetik gutxienez 36 hilabete igaro ondoko aldaketa bada, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 51. eta 52. artikuluak aplikatzeagatik, ureztatze unitateen araubideari dagokionez.

    ii) Aipatu epea igarota aurreikusitako edo benetako hirigintza kalifikazioa aldatu duen lurzatia izatea, eskaera aurkezteko unean lurzatiaren ekipamendua ahalbidetuko duten legezko egoerak eta aukera teknikoak eman daitezen, aipatutako ureztaketa unitatearen araubidean sartzeko.

    iii) Jabetzaren Birbanatzearen Akta osagarri batean jaso den lurzatia izatea, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 59. artikuluari jarraikiz.

    Salbuespen gisako eskaera horiek aurkezteko epea hiru urtekoa izanen da, titulartasuna aldatu zaion egunetik hasita (aurreko i atala), hirigintza kalifikazioa aldatu zaion egunetik hasita (aurreko ii atala) edo Birbanatzearen Akta osagarriaren egunetik hasita (aurreko iii atala). Kasu guztietan, obrak egiazki bukatzeko epea hiru hilabetekoa izanen da".

    2.-5.7 artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    7. Edonola ere, laguntza zein inbertsiotarako eskatzen den, horiek ez dira hasi behar eskaera aurkezteko data baino lehen. Eskaeratzat hartuko da, halaber, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 28ko 163/2012 Foru Aginduan ezarritakoa. Haren bidez, "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" eta/edo "Gazteak nekazaritza ustiategietan sartzeko" neurrietako inbertsioen hasieraren berri emateko prozedura ezarri zen, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barnean, 2012ko ekitaldian. Bestetik, inbertsioak eskaeraren data baino lehen ez hasteko betebehar hori ez zaie aplikatuko artikulu honen 3.f) idatz-zatian eta 6.1 artikuluaren a) idatz-zatian biltzen diren kontzeptuei.

    Ondorio horietarako, diruz lagunduko dira diruz laguntzen ahal diren eta frogatzen diren gastuak, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 28ko 163/2012 Foru Aginduaren arabera jakinarazi diren inbertsioenak hain zuzen. Foru agindu horren bidez, "Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko" eta/edo "Gazteak nekazaritza ustiategietan sartzeko" neurrietako inbertsioen hasieraren berri emateko prozedura ezarri zen, Nafarroako Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren barnean, 2012ko ekitaldian.

    3.-6. artikuluaren 1. puntuko c eta d atalak aldatzen dira. Hona testu berria:

    c) Traktoreak, eta zereala eta mahatsa biltzeko makinak. Besterik gabe ordezteko eta makinak eta bigarren eskuko ekipoak erosteko inbertsio guztiak. Era berean, ez dira diruz lagunduko plastikozko bigarren eskuko tunelak, sarezko estalkiak edo berotegiak, edozein motakoak, tokiz aldatzen badira nahiz toki berean gelditzen badira.

    d) Biltegiak eraiki edo eskuratzea, salbu abeltzaintzako jarduerarekin lotura izan eta, halakorik izanez gero, ustiapeneko instalazioei erantsita badaude.

    4.-6.2 artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    "2. Inbertsio planak nekazaritzako makineriaren erosketa biltzen duenean, kontzeptu horregatik egindako inbertsioaren zati bat ezinen da diruz lagundu, plan horren barrenean guztira diruz lagundu den inbertsioaren %50etik gora dagoena hain zuzen.

    5.-10 artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    "1. Nekazaritza ustiategiak modernizatzeko laguntzak kapitaleko zuzeneko diru-laguntzak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR