330/2008 FORU AGINDUA, urriaren 22koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2009. eta 2010. urteetarako etxebizitza arloko kontrol eta ikuskapen plana onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44. artikuluak Nafarroako Foru Komunitateari erabateko eskumena esleitzen dio etxebizitzaren arloan, baita lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren arloan ere. Eskumen hori Nafarroako Gobernuari arlo horietan dagozkion ahalmen eta funtzio publikoak arautzen dituen lege multzoan gauzatzen da. Funtzio horietako bat ikuskapena da, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 40.1.c) artikuluak xedatzen duen bezala.

Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legea onesteak etxebizitza arloko ikuskapenari bultzada eman zion. Arauak etxebizitza arloko iruzurra kontrolatu eta prebenitzeari buruzko Titulu oso bat biltzen du. Arlo horretako aurreikuspenak benetan eraginkorrak izateko helburuz, ikuskapen jarduketaren bi ildo jorratzen ditu: alde batetik, ikuskatzeko eta administrazio datuak eskuratzeko ahalmenak dituen unitate berezi bat sortzea, eta bestetik, iruzurrari aurre egiteko bi urteko planak idaztea. Halaber, departamentuak koordinatzeko organo bat sortzen da; bertan ekonomia, ogasun eta etxebizitza arloetan eskumenak dituzten Departamentuen arteko lankidetza ezarriko da, etxebizitza arloko iruzurrari aurre egiteko bi urteko Plan horren helburuak zehazteari eta helburu horien betetze maila ebaluatzeari dagokionez.

Ikuskapen jardueran aplikatuta plangintzaren teknika aukeratu da, horrela ikuskapen jarduera objektiboa izanen dela ziurtatzen delako, objektiboa izatea beharrezkoa den aldetik; halaber, dagozkion ahalmenak erabiltzean arauen eragin handiagoa ezartzen da, eta gainera, plangintzari esker, ikuskapen jardueraren emaitzen jarraipena egin daiteke. Azken egitate horrek garrantzi handia du alderdi instrumentala soilik kontuan hartuta, etxebizitza arloko funtsezko politikak benetan aplikatuko direla bermatzen duen aldetik.

Modu horretan, etxebizitza arloko administrazio kontrola lau multzo handitan sistematizatu daiteke:

1.-Etxebizitzak sustatu eta eraikitzea: libreak, babestuak eta zaharberrikuntza babestuaren xede direnak. Arlo honetan helburua argia da: etxebizitzek eta beren eraikinek bizigarritasun eta irisgarritasun baldintzei buruzko foru araudia eta eraikuntzari buruzko estatuko oinarrizko araudia betetzen dituztela ziurtatzea. Etxebizitza libreetarako ezarritako helburuez gain, etxebizitza babestuen kasuan sustapena burutzea eragozten ahal duten oztopo guztiak saihesten saiatzen den kontrola ere aipatu behar da; horrela, sustatzaileari, orubearen baldintzei, hirigintzako araudia betetzeari, dena delako etxebizitza babestuaren motaren berariazko baldintzei eta esleitzeko aurreikusitako prozedurari buruzko administrazio agiriak gainbegiratzen dira.

2.-Etxebizitza babestuak esleitzea, salerosketako araubidean zein alokairuan. Deialdi publikoa dagoela eta baremoa behar bezala aplikatzen dela bermatuko da, baita etxebizitza babestuaren esleipendunak sarbiderako eskakizun orokorrak betetzen dituela ere.

3.-Etxebizitza babestuak eskualdatu eta lagatzea, kostubidez zein doan. Kasu honetan ere kontrolaren bitartez egiaztatu nahi da etxebizitza babestuak eskakizunak betetzen dituzten pertsonek erabiltzen dituztela eta jabaria eskualdatzeko negozio juridikoaren prezioak eta gainerako ezaugarriek legea betetzen dituztela.

4.-Etxebizitza babestuen erabilera eta xedea. Etxebizitza babestuak beren jabeen edo errentarien bizileku ohiko eta iraunkor gisa erabiltzen direla zaintzea.

Eta jarduketa-ardatz horietan oinarritzen dira kontrol eta ikuskapen plan honetan aurreikusten diren oinarrizko ildoak.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Etxebizitza arloko kontrol eta ikuskapen plana onestea 2009. eta 2010. urteetarako. Foru agindu honen eranskinean dago.

2. Kontrol eta ikuskapen plana Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko urriaren 22an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

ERANSKINA

2009. eta 2010. urteetarako etxebizitza arloko kontrol eta

ikuskapen plana

I.-Jarduketa-ardatzak:

-Etxebizitzak sustatu eta eraikitzea.

-Etxebizitza babestuak esleitzea.

-Etxebizitza babestuak eskualdatu eta lagatzea.

-Etxebizitza babestuen erabilera eta xedea.

II.-Sustatu eta eraikitzea:

1.-Helburuak:

-Eraikuntzako eta zaharberrikuntza babestuko obren kalitate teknikoa hobetzea.

-Eraikuntzari buruzko oinarrizko araudia guztiz bete dadila ziurtatzea.

-Eraikinen erabiltzaileei eraikin horien gastu energetikoaren berri ematea, horrela eraginkortasun energetikoari buruzko sentsibilizazio soziala sortzen laguntzen baita.

-Kontsumitzaile eta erabiltzaileek etxebizitza arloan dituzten erreklamazioetan jardutea.

2.-Organo arduraduna:

-Etxebizitza Zerbitzuko Eraikuntza Atala. Zaharberrikuntza babestuko obren kasuan EEZBen laguntza izanen du.

3.-Kontrol jarduketak:

A.-Proiektuan:

  1. Etxebizitza libreak: Obra hasi baino lehen, proiektuak araudia betetzen duen egiaztatuko da, hauei dagokienez:

    -Gutxieneko bizigarritasun baldintzak (martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretua, gutxieneko bizigarritasun baldintzak arautzen dituena, urtarrilaren 16ko 5/2006 Foru Dekretuaren bidez aldatua).

    -Oztopo fisikoak (Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko erregelamendua onesten duen ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua).

    -Eraikuntzaren Kode Teknikoa.

    -Telekomunikazioen azpiegiturak (otsailaren 27ko 1/1998 Errege Lege Dekretua eta otsailaren 22ko 279/1999 Errege Dekretua).

    Agirien bidez ondoko hauek egiaztatuko dira:

    -Proiektuaren osotasuna, agiriei dagokienez: memoria, planoak, baldintza-agiria eta aurrekontua.

    -Segurtasun eta osasunari buruzko azterlana (urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua) sartu dela.

    -Eraikinaren energia egiaztagiria (urtarrilaren 19ko 47/2007 Errege Dekretua) sartu dela.

    Kontrol maila: espedienteen %100.

  2. Etxebizitza babestuak: proiektuak nahitaez bete beharreko araudia betetzen duen egiaztatuko da, dela baldintza teknikoetan (etxebizitza libreen berdinak), dela baldintza juridiko eta administratiboetan:

    -Gutxieneko bizigarritasun baldintzak (martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretua, gutxieneko bizigarritasun baldintzak arautzen dituena, urtarrilaren 16ko 5/2006 Foru Dekretuaren bidez aldatua).

    -Oztopo fisikoak (Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko erregelamendua onesten duen ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretua).

    -Eraikuntzaren Kode Teknikoa.

    -Telekomunikazioen azpiegiturak (otsailaren 27ko 1/1998 Errege Lege Dekretua eta otsailaren 22ko 279/1999...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR