1086/2001 FORU AGINDUA, irailaren 20koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, 2001 eta 2002. urteetan Aresoko Udalaren auzo mendiak antolatzeko proiektua eta haien erabilera arautzeko azterlana lehiaketa irekiaren bidez kontratatzea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak dei egin du 2001 eta 2002. urteetan Aresoko Udalaren auzo mendiak antolatzeko proiektua eta haien erabilera arautzeko azterlana prozedura irekiaren bidez adjudikatzeko. Haren aurrekontua 7.500.500 pezetakoa da, honela ordainduko direnak: 750.550 pezeta 2001. urteko aurrekontuen "Mendien Antolaketa" izeneko 330100 - 31200 - 6092 - 533500 kontusailaren kargura, eta 6.749.950 pezeta 2002. urtean dagokion kontusailaren kargura.

Lehiaketan parte hartzeko, lehiatzaileek Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Erregistroan, Alondegiaren kaleko 1ean, aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita zortzigarren egun naturaleko 14:30a baino lehen. Kartazal bakar batean aurkeztuko dituzte. Horretan beste hiru kartazal sartuko dituzte. Kartazal guztiek itxita egon beharko dute eta lehiatzaileak izenpetu beharko ditu. Kartazaletan behar bezala adieraziko dira proposatzailearen datuak eta kasuan kasuko edukiaren izena. Hauexek izanen dira izen horiek: "Agiriak", "Proposamen teknikoa" eta "Proposamen ekonomikoa".

Kartazalak irekitzeko tokia eta egun-orduak: aurkezteko epea bukatu eta biharamunean, 13:00etan, mahaiak 1. kartazala (administrazio agiriak) ireki eta aztertuko du; kalifikatu ondoren, eskatutako agiriak behar den epean eta moduan aurkeztu dituzten lizitatzaileak onartu ala ez ebatziko du; agiri horiek osatzeko 5 eguneko epea eman ahalko da gehienez.

Aurkezteko azken egunetik bost egun natural pasata, 13:00etan eta jendaurrean, 2. kartazala (proposamen teknikoa) ireki eta aztertuko da, adjudikazio irizpideetako puntuak emateko. Egun horretan berean eta 2. kartazala ireki aurretik, mahaiak, jendaurreko ekitaldian, erabakia hartuko du agiriak osatzeko lizitatzaileei eskatutako administrazio agiriak onartzeari buruz.

Aurrekoaren ondoren, kontratazio mahaiak proposamen ekonomikoak irekiko ditu jendaurrean, ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 90.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Baldintza orriak Departamentuko Mendi Atalean daude lehiatzaileen eskura, aztergai, Tutera kaleko 20ko 1. oinean.

Iruñean, bi mila eta bateko irailaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR