12/2013 FORU AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Sustapeneko kontseilariak emana, Basaburuko Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian adierazitako eraikinen multzoa lehentasunez zaharberritzeko eremu deklaratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuak, Sustapen Departamentuaren bidez, eta Basaburuko Udalak bere udalerrian banatutako eremuetako bizitegien zaharberritzea bultzatu behar dute, tradiziozko arkitektura indartzearen alde eginez; horretarako, uste dute bitarteko eraginkorra dela lehentasunez zaharberritzeko eremu deklaratzea; izan ere, kasu honetan gertatzen da urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren 86. artikuluko 2. atalean jasotako kasua, non aukera ematen den lehentasunez zaharberritzeko eremuaren kontzeptua landa eremuan barreiatuta dauden tradiziozko eraikinen multzoetara zabaltzeko.

Basaburuko Udalak deklarazio hori eskatu du babes plan berezia tramitatu eta onetsi ondoren eta bere aurrekontuan zuzkidura nahikoa gaitu du zaharberritzea sustatzeko udal ordenantzari jarraituz.

Hori horrela, eta Iruñerriko Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak horren alde emandako txostena ikusirik, betetzat jotzen dira urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren 86. artikuluak ezarritako betekizunak (etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak eta eraikinak bizitegirako sustatzea arautzen ditu), bidezkotzat jotzen da Basaburuko udalerriko eraikinen multzoa, Babes eta Barne Berrikuntzarako Plan Berezian jasoa, lehentasunez zaharberritzeko eremu deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Basaburuko Babes eta Barne...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR