13/2014 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 29koa, abere produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuaren bidez, abere produkzio integratua arautu zen, non baldintza osagarriak ezartzen diren abeltzaintzako produktuak seguruagotzat, gizakien elikaduraren aldetik, eta errespetutsuagotzat, ingurumenaren babesaren aldetik, jo ahal izateko, animalien ongizateari buruzko araudia erabat beteta erdietsiak. Horrenbestez, Administrazio Publikoak abeltzaintzako produkzioa kontrolatzen du produkzio fase bakoitzean, eta prozesu osoaren errealitatea eta segurtasuna agiri fede-emaile bitartez ziurtatzen du.

Abere produkzio integratuak ardura du elikagaien segurtasuna handiagotzeko eta baliabide naturalak babesteko, Europar Batasuneko nahiz barne araudi orokorrak agindutakoa ez ezik, berariazko erregelamendu teknikoek eskatutakoa ere betez, elikagaien katean aritzen diren eragile publiko nahiz pribatu guztiek parte-hartze handi baten ondoren emanak.

Nafarroako Foru Komunitateko abere produkzio integratuko produktuak eraldatzeko eskakizunak Nafarroari balio ekonomiko handiagoa ematen dio eta, batez ere, kontrol hobea. Dena dela, hasieran zailtasun teknikoak izan daitezke produktuak eraldatzen dituzten industriak bilatu edo garatzeko eta, horregatik, komenigarria da trantsizio epe bat ezartzea abere produkzio integratua kasuan kasuko agiri teknikoetara egokitu dadin.

Horregatik guztiagatik, beharrezkotzat jotzen da abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuaren 3. artikuluko b) puntua aldatzea, produkzio integratuko produktuak non eraldatu behar diren argitzeko eta trantsizio epe bat ezartzeko abere produkzio integratuko operadoreek beren jarduera eraldatzailea Nafarroako Foru Komunitatean egin ahal dezaten.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urtarrilaren 29ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Abere produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretua aldatzea.

Abenduaren 16ko 253/2002...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR