307/1998 FORU DEKRETUA, urriaren 19koa, hornidura eta laguntza kontratuak izenpetzeko eskumenak antolatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeak, 12.1.b) artikuluan ezartzen du: "Hornidura-kontratuetan, kontratazio organoa Ekonomi eta Ogasun kontseilaria izanen da. Nafarroako Gobernuak, aipaturiko kontseilariak proposaturik, eskumena beste kontseilari, Erakunde Autonomo eta loturiko edo menpeko Zuzenbide Publikoko Entitate batzuei transferitu ahalko die. Hornidura-kontratuak izenpetzeko eskumena transferitzen duen Foru Dekretua, baita horren errebokazioa ere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira". Era berean, manu horren c) letrak honako hau dio: "Foru Komunitateko Administrazioaren, Erakunde Autonomoen eta loturiko edo menpeko Zuzenbide Publikoko Entitateen esparruan, Nafarroako Gobernuak, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak hala proposaturik, kontratazio zentralizatua ezarri ahalko du xede diren prestazioen ezaugarrien arabera egoki jotzen diren laguntza-kontratuetan. Zentralizazioari buruzko Foru Dekretua eta horren errebokazioa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira".

Horrenbestez, 10/1998 Foru Legeak bi abiapuntu ditu: horniduren kontratazioa Ekonomi eta Ogasun Departamentuan zentralizatzea eta laguntza kontratuak izenpetzeko erabateko deszentralizazioa, baina Foru Komunitateko Administrazioan kontratu jarduna hobeki antolatzeko egokitzat jotzen diren aldaketa puntualak ere onartzen ditu.

Lege marko honetan txertatzen dira Foru Dekretu hau eta haren xedea, hau da, Departamentuendako, Erakunde Autonomoendako eta Foru Komunitateko Administrazioarekin lotutako edo haren menpeko Zuzenbide Publikoko Entitateendako diren hornidura eta laguntza kontratuak izenpetzeko eskumenak antolatzea.

Horrela, lehenbizi Ekonomi eta Ogasun Departamentutik Lehendakaritza eta Barne Departamentura transferitzen da ondotik aipatzen diren horniduren kontratazio zentralizatua egiteko eskumena: informazio sistemen eta teknologiaren aktibo informatikoen arlokoak, pertsona, eraikin eta instalazioen segurtasunarekin lotura zuzena duten xedekoak, ibilgailuen konponketa eta zainketari dagozkionak, eta Nafarroako Gobernuaren irudi korporatiboa daramaten paperak.

Bigarrenez, Ekonomi eta Ogasun Departamentutik Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentura transferitzen da telekomunikazioetako ekipo eta sistemen arloko horniduren kontratazio zentralizaturako eskumena.

Hirugarrenez, Lehendakaritza eta Barne Departamentuan zentralizatzen da ondotik aipatzen diren laguntza kontratuak izenpetzea: informazio sistemen eta teknologiaren aktibo informatikoekin zerikusia dutenak, pertsona, eraikin eta instalazioen segurtasuna ziurtatzeko helburua dutenak, ibilgailuak konpondu eta zaintzeari dagozkienak, argitalpenen edizioa eta ohiko publizitatea.

Orain arautzen den gaiak eragina duenez ikastetxeen kudeaketa autonomian eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuan kontratu jardunerako egitura sendotua dagoenez, egoki ikusi da Lehendakaritza eta Barne Departamentuan zentralizatutako kontrataziotik kanpo uztea Hezkuntza eta Kultura Departamentuak informazio sistemen eta teknologiaren aktibo informatikoen arloan izenpetzen dituen hornidura eta laguntza kontratuak, Nafarroako ikastetxe publikoetarako hezkuntza helburuekin eginak.

Laugarrenez, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan zentralizatzen da telekomunikazioen arloko laguntza kontratuak izenpetzea.

Bosgarrenez, beti ere aurreko lerroaldeetan aipatutako kontratu zentralizazioa errespetatuz, Foru Dekretuak zenbait Departamentu eta Erakunde Autonomori transferitzen dio hornidurak kontratatzeko eskumena, bai oro har, bai jarduketa funtzionalaren zenbait zatiren erreferentziagatik.

Puntu honetan, Foru Dekretuak onartzen du aspalditik heldu den jarduna (azaroaren 28ko 252/1986, martxoaren 21eko 96/1991, maiatzaren 9ko 192/1991, maiatzaren 30eko 210/1991 eta irailaren 13ko 295/1993 Foru Dekretuak). 10/1998 Foru Legeak berriki indarra hartu izana, dagoen erregulazioa eguneratzea eta hornidura kontratazioen gaineko eskumenen transferentziari tratamendu sistematikoa emateko egokitasuna dira erregulazio berri honetarako arrazoiak.

Azkenik, Foru Dekretuak aurreikusten du jarraitu beharreko prozedura Lehendakaritza eta Barne Departamentuan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan eta Ekonomi eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR