102/2012 FORU DEKRETUA, irailaren 5ekoa, 'Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzea' proiektuko eremu ureztagarria Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planeko jarduketen zerrendan sartzea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean sartutako ureztalurretako jarduketei eta obrei buruzko martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen 2. artikuluak hauxe ezartzen du, hitzez hitz: "Nafarroako Gobernuak ahalmena du, foru lege honen eranskinean eta Ureztatze Planean agertzen diren jarduketa, obra, esparru eta diru-zenbatekoetan aldaketa justifikatuak egiteko foru dekretu bidez, Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legeari jarraikiz, kasuan-kasuan gertatzen diren inguruabarrak ikusita".

Aipatu 7/1999 Foru Legearen 3.1 artikuluak ezartzen duenez, foru lege horren eranskinean aipatzen diren jarduketen eta obren onura publikoa eta interes orokorra deklaratzen da, baita, 2. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak gehitzen dituenena ere, indarra duen legerian ezarritako bidezko helburu eta ondorioetarako. Gobernuaren ahalmen hori Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planaren lehenengo aldaketan erabili zen jada, urriaren 7ko 212/2002 Foru Dekretuaren bidez. Dekretu horren bidez aldaketak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planeko jarduketa zerrendan. Ahalmen hori hurrengo dekretu batzuetan ere erabili zen, hots, Lizarrerriko ureztalurren eremua eta Funesko ureztaketa tradizionala sartzeko.

Beste alde batetik, aipatu 18/1994 Foru Legea indargabetu da eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak ordeztu du. Azken lege horrek, hauxe ezartzen du "Foru legearen xedea" izeneko 1. artikuluan: "Foru lege honek xede du nekazaritza azpiegituretako ekintzak arautzea, Nafarroako nekazaritza ustiategiei azpiegitura egokiak eskaintzeko produkzio eta ingurumeneko ikuspuntutik, horrela, lehiakortasuna areagotu eta nekazaritza arloko industrian haien sarrera bultzatzeko". Nekazaritza arloko industriarekiko integrazioa hobe daiteke, batez ere presio bidezko ureztatze sistema modernoen bidez. Ondorio hori atera dute Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak INTIA, S.A. sozietate publikoaren bitartez egin dituen azterlanek.

Horixe da Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko proiektuko eremu ureztagarriaren kasua; hasiera 2010eko maiatzaren 4an izan zuen, egun horretan egin baitzen Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Hitzarmenaren Jarraipen Batzordearen zazpigarren bilkura Nafarroako Ubidearen eraikuntzari buruz.

Aipatu bilkuran garbi ikusi zen beharrezkoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR