63/2014 FORU DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Larragako, Berbintzanako eta Miranda Argako udalerrietan, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXIII. sektoreko nekazaritzako azpiegituretan esku hartzea onetsi, lurzatien berrantolamendua eginez eta ureztalurra modernizatuz, eta esku-hartze hori onura publikokoa eta presakoa dela adierazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean sartutako ureztaketetako jarduketa eta obrei buruzko martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legeak adierazten du onura publikoa eta interes orokorra duela Nafarroako Ubidearen eraginpeko eremuetako nekazaritza azpiegituretan egin beharreko esku-hartzeak.

Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzea Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planeko jarduketen zerrendan sartzea onetsi zen.

Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko interes orokorreko azpiegiturak eraiki eta ustiatzeko araubidea ezartzea du xede azaroaren 22ko 12/2005 Foru Legeak.

Nafarroako Gobernuak 2013ko urtarrilaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, jarduketak hastea onetsi zen Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko 1. fasea handitzearen ondoriozko interes orokorreko azpiegiturak eraiki eta ustiatzeko.

Eremu ureztagarriaren eraikuntzari jarraipena emateko eta XXIII. sektorean ureztalurra modernizatzeko beharrezko jarduketak koordinatzeko, bidezkoa da une honetan nekazaritza azpiegituretako jarduketa onestea, lurzatien berrantolamendua egiteko eta ureztalurra modernizatzeko.

Hori dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko uztailaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. Onespena.

    Larragako, Berbintzanako eta Miranda Argako udalerrien parte batean, nekazaritzako azpiegituretan egin beharreko esku-hartzea onestea. Esku-hartze hori Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXIII. sektorean eginen da, lurzati berrantolamendua eginez eta ureztalurra modernizatuz.

  2. Onura publikoa eta presaz egin beharra deklaratzea.

    Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko XXIII. sektorean nekazaritza azpiegituretan egin gogo den jarduketaren onura publikoa eta presaz egin beharra deklaratzen da, ondasunak eta eskubideak desjabetzeko, aldi baterako eta betiko okupatzeko eta bidezkoak diren zortasun iraunkorrak edo aldi baterakoak sortzeko.

  3. Proiektuaren deskribapena.

    Eremu horretako nekazaritza azpiegituretako jarduketan sartzen dira, lehenik, lurzati berrantolamendua ureztalurra modernizatzeak eskatzen duen egiturari egokitzeko obrak eta, bigarrenik, modernizaziorako beharrezkoak diren obrak; horretarako, Nafarroako Ubideko hargunea, sektoreko eta eremuko oinarrizko sarea eta ureztaketa unitateak hornitzen dituzten hidranteetaraino ur emaria presioz banatzeko sarea egin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR