197/2002 FORU DEKRETUA, irailaren 9koa, Ablitasen lurzatien berrantolamenduaren bitartez eta ohiko ureztaketa-lurrak berrituz azpiegituretan esku-hartzea onetsi eta esku-hartze hori onura publikokoa dela adierazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gaur egun, Ablitasko lurrak, bai lehorrekoak, bai ureztatu beharrekoak, ez dira behar bezain handiak, lur horiek sakabanatuak baitaude, lurzati sobera txiki batzuetan.

Ohiko ureztaketa-lurretan ura ez da zentzuz erabiltzen eta erreten sarea hondaturik dago.

Ura Lodosako Ubidetik eta Kalube errekatik hartzen da. Ura hobeki aprobetxatu behar da, etekina handitzeko eta, egin nahi den bezala, kontsumoa gutxitzeko, presioko urezketaren bidez, gaurkoa hobetuz.

Nekazaritzako azpiegituretan esku-hartzearen helburuak honako hauek dira: alde batetik, lurzatien berrantolamenduaren bitartez egitura eta tamaina egokia ematea nekazaritzako jabetzari, eta, bestetik, ureztatze-sistema berritzea, ikuspegi energetiko eta kostuzkotik hoberenduriko ureztaketa-lurrak sortu eta baliabideak zentzuz erabiltzeko.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legeak, xedapen gehigarrian ezartzen du Nafarroako Ubidearen Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren eta hark ureztatu beharreko eremuan sartutako esku-hartzeak, Foru Lege horren 12. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako aurreikuspenen arabera eginen direla eta ez dutela beharrezko izanen ingurumenaren gaineko eraginaren beste ebaluaziorik, hauek egina baitute 1999ko apirilaren 29ko Ingurumenaren gaineko Eraginaren Adierazpena.

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak proposaturik, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Legeak ezartzen duen bezala, Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko irailaren bederatzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Onespena.

    Nekazaritzako azpiegituretan esku-hartzea onestea, lurzatien berrantolamenduaren eta ohiko ureztaketa-sistema berrituz, Ablitasen.

  2. artikulua. Onura publikokoa eta berehala egitekoa dela adieraztea.

    Onura publikokoa eta berehala egitekoa dela adierazten da Ablitasko lehorreko eta ohiko ureztaketa-lurretan egin gogo den nekazaritzako azpiegituren gaineko esku-hartzea, bidezko diren ondasun eta eskubideen desjabetzapenak, eta lurren okupazioak eta zortasunek (aldi batekoek nahiz iraunkorrek) bidea izan dezaten.

  3. artikulua. Egin gogo denaren deskribapena.

  4. Esku-hartzearen xede den eremu osoan lurzatiak antolatzeaz gain, gaurko ureztaketa-lurrak berrituko dira, Lodosako Ubidetik egin beharreko punpaketa-obra guztiak eginez eta kontzesio-ura ureztatzaileei banatuz, behar adinako ur-emana eta presio egokian hornituz ureztaketa-lurretako xirripazko eta tantakako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR