59/2014 FORU DEKRETUA, uztailaren 16koa, Nafarroako Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailea onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 66. artikuluaren arabera, arrantza antolatzeko plan zuzentzaileak arrantza antolatu eta kudeatzeko tresnak dira. Planen helburua da aplikazio-esparrua definitzea arrain-espezien (kasu honetan, salmonidoen) aprobetxamendu iraunkorra bermatzeko, eta neurriak ezartzea arrantza-aprobetxamendua inguruneak produzitzeko duen ahalmenera egokitzeko, betiere gizarteak arrantza goza dezala saiatuz.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuak Foru Komunitateko Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailea sortzeko agindua eman zuen.

Foru dekretu horren 68. artikuluan aipatu plan zuzentzailea formulatu eta onesteko prozedura ezartzen da. Horren arabera, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak planaren aurreproiektua egin ondoren, Nafarroako Gobernuak onetsiko du plana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik.

Bestetik, arau hau onetsi baino lehen, parte hartzeko prozesua burutu da, planaren helburuak lortu ahal izateko modu batean edo bestean engaiatu behar diren gizarte-sektore guztiek adostuta atera zedin.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko uztailaren 16an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailea onestea.

Nafarroako Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailea onesten da. Foru dekretu honen eranskinean ageri da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe gelditzen da uztailaren 3ko 157/1995 Foru Dekretua, Nafarroako Salmonidoen Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailea onetsi zuena, eta foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehena.–Garatzeko gaikuntza.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko uztailaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

ERANSKINA

Nafarroako Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailea

AURKIBIDEA

I.–Planaren helburuak.

II.–Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

III.–Salmonidoen espezieak.

IV.–Nafarroako salmonidoen eremuaren zonifikazioa.

V.–Aplikatzen ahal diren kudeaketa-ereduak.

VI.–Salmonido-baliabideak zaindu eta mantentzea.

VII.–Arrantza-aprobetxamendua.

VIII.–Salmonidoen populazioen kontrola eta segimendua.

IX.–Ikerketa aplikatuko azterlanak.

X.–Arrantzaleen parte-hartzea, informazioa eta prestakuntza.

XI.–Plan zuzentzailearen garapena.

I.–Planaren helburuak.

17/2005 Foru Legearen Atariko Tituluaren espirituarekin bat, arrantza Nafarroan baliabide natural baten aprobetxamendutzat jotzen da funtsean, eta hori kontuan hartuta arautu beharko da. Hori guztia behar diren neurriak eta kudeaketa-figurak hartzeko aukera galarazi gabe, arrantzale guztiek arrantza goza dezaten.

Aurrekoa oinarri hartuta, plan zuzentzaile honen helburuak hauek dira:

  1. Nafarroako salmonidoen eremuaren mugak ezartzea.

  2. Nafarroako salmonidoen urak zonifikatzea salmonidoen populazioak berez mantentzeko duten ahalmenaren arabera.

  3. Salmonidoen espezie autoktonoak zaintzen saiatzea eta populazioak arrazoiaren arabera aprobetxatzeko oinarriak ezartzea, haien iraunkortasuna bermatuz.

  4. Kalitatezko arrantza sustatu eta bultzatzea, honako balio erantsiak lehenetsiz: eskura dauden arrainak natur ingurunekoak eta jatorri basatikoak izatea, ibai-ingurune harmoniko eta ongi zaindu batean.

  5. Helburu horiek lortzea bermatzen duten neurriak ezartzea, uneoro arrantza-aprobetxamenduaren presioa eta intentsitatea inguruneak produzitzeko berez duen ahalmenera egokituz.

  6. Mundu guztiak arrantza goza dezala saiatzea eta Nafarroan ohituraz gizarteko jarduera izan dela errespetatzea, arrantzale guztiek ere arrantza gozatzeko behar diren neurriak hartuz.

  7. Aisialdiko arrantzari balio handiagoa ematea interes turistiko eta ekonomikoa duelako, lurralde garapenean sartzea bultzatuz.

  8. Harrapatutako aleak haien natur ingurunera itzultzea ahalbidetzen duten arrantza-modalitateak sustatzea; ez, ordea, hustuketa-arrantzarenak.

II.–Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

Nafarroako Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzaile hau nahitaez aplikatu behar da Nafarroako salmonidoen eremuko ur guztietan. Eremu hori 17/2005 Foru Legearen 61.a) artikuluan definitzen da.

Salmonidoen eremukoak dira ibai eta ur-masa hauek guztiak:

  1. Kantauriko isurialdean: Nafarroako eremu geografiko horretako ibai eta ur-masa (lasterrak nahiz bilduak) guztiak.

  2. Mediterraneoko isurialdean:

    1. Aragoi ibaiko arroa: Galipentzuko goiko zentralaren presatik uretan gora dauden ibai eta ur-masa (lasterrak nahiz bilduak) guztiak. Halaber, Bardeako Ubideak Nafarroan dituen tarteak, Esako urtegiaren presatik Casedako tunelaren sarreraraino. Salmonidoen eremutik kanpo daude Zangozatik uretan behera Aragoi ibaiarekin bat egiten duten ibaiak.

    2. Arga ibaiko arroa: Arga eta Urbi ibaien elkargunetik (hots, Uhartetik) uretan gora dauden ibai eta ur-masa (lasterrak nahiz bilduak) guztiak, Urbi ibaia salbu. Halaber, Ultzama ibaiaren azpiarroan, Soraurengo presatik uretan gora dauden ibai eta ur-masa (lasterrak nahiz bilduak) guztiak; Arakil ibaiaren azpiarroan, Iberoko Barazpea zentralaren presatik uretan gora daudenak; Xulapain ibaiaren azpiarrokoak; eta Salado ibaiaren azpiarroan, Allozko urtegiarekin bat egiten dutenak, urtegia eta Salado ibaia bera salbu.

    3. Ega ibaiko arroa: Alloko zentralaren presatik uretan gora dauden ibai eta ur-masa (lasterrak nahiz bilduak) guztiak.

    III.–Salmonidoen espezieak.

  3. Nafarroako uretan eta plan zuzentzaile honen menpean, bakoitza bere berezko banaketa-eremuetan, dauden salmonidoen espezieak ondokoak dira:

    1. Amuarrain arrunta (Salmo trutta), bere bi barianteetan: egoiliarra edo ibai-amuarraina (fario) eta migratzailea edo itsas-amuarraina (reo).

    2. Izokin arrunta (Salmo salar).

    Amuarrain ostadarra (Oncorhynchus mykiss) ere plan honen barruan dago. Espezie aloktono hori Foru Komunitateko hainbat ibai-tarte eta ur-masatan sartu da.

  4. Halaber, ur gezatako espezie egoiliar eta espezie anfihalino hauek sartzen dira; 48/2007 Foru Dekretuaren 53.a) artikuluaren arabera arrantzatzen ahal dira, eta salmonidoak laguntzen dituen komunitatekoak dira:

    1. Graellsko barboa (Luciobarbus graellsii).

    2. Haasi barboa (Barbus haasi).

    3. Loina arrunta (Parachondrostoma miegii).

    4. Iberiar zarboa (Gobio lozanoi).

    5. Txipa (Phoxinus bigerri).

    6. Kolaka (Alosa alosa).

    7. Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).

    8. Platuxa latza (Platichthys flesus).

    9. Ibai-aingira (Anguilla anguilla).

    IV.–Nafarroako salmonidoen eremuaren zonifikazioa.

    Nafarroako salmonidoen eremuak azpieremu hauek ditu:

  5. Salmonidoen goiko eremua. Eremu horretako ibai-tarte eta ur-masetan, ur-kalitatearen eta arrainen habitataren baldintza ekologikoak egokiak dira salmonidoen populazio egituratuak bere kabuz mantentzeko, populazioen berezko dinamikan oinarrituta. Ahalmen hori galarazi gabe, eta kontuan hartuta baldintza ekologikoak ez direla berdinak ibai osoan, eremu horretan trantsizio-tarteak ere sartzen dira. Tarte horietan, altitude-gradienteagatik, salmonidoak hartzeko ahalmena berez galtzen da, haientzat hain onak ez diren eremuetarako etengabeko trantsizio batean, non populazioen dentsitateak txikiak edo oso txikiak diren. Aipatu baldintzak zentzuzko epean izatea, habitata zaintzeko edo lehengoratzeko neurrien bidez, bidezkoa duten tarteak ere sartzen dira. Salmonidoen goiko eremuan bi ibilgu mota daude:

    1. Ibilgu nagusiak. Oro har, azpiarro bakoitzaren ardatz nagusia da. Bereizgarri gisa, haien populazioetan arrainkumeen produkzioaren eta hazkunde indibidualaren arteko balantzea orekatua edo hazkundearen aldekoa da.

    2. Bigarren mailako ibilguak. Salmonidoak hartzeko ahalmen handia dute. Tarte hauek ibai-buruekin eta adar txikiekin egiten dute bat bereziki. Ibilgu horietan, arrainkumeen produkzioaren eta hazkunde indibidualaren arteko balantzea arrainkumeen produkzioaren aldekoa da.

  6. Salmonidoen eremu mistoa. Eremu horretako ibai-tarte eta ur-masetan, ziprinidoen eremurako trantsizio-eremuan edo andeatuta egoteagatik, gaur egungo ur-kalitatearen eta arrainen habitataren baldintza ekologikoak ez dira salmonidoen populazio egituratuak bere kabuz mantentzeko behar direnak.

    Eremu eta tarte bakoitzeko ibai-tarteen goiko eta beheko mugak eta haien barrutia I. eranskinean zehazten dira.

    V.–Aplikatzen ahal diren kudeaketa-ereduak.

    Kontuan harturik salmonidoen populazioen ezaugarriak eta tarteek salmonidoak hartzeko duten ahalmenaren araberako zonifikazioa, kudeaketa-eredu ezberdina erabiliko da salmonidoen bi eremuetako bakoitzean.

  7. Salmonidoen goiko eremua. Bere kabuz irauteko kudeaketa-eredua aplikatuko da, oinarri hauekin: salmonidoen berezko populazioak zaintzea, bere kabuz mantentzea eta, halakorik bada, berez produzitzen diren soberakinak iraunkorki aprobetxatzea. Hustuketak balio ekologiko eta sentikortasun txikiagoa duten tarteetan eginen dira, eta harrapatutako aleak haien natur ingurunera itzultzea ahalbidetzen duten arrantza-modalitateak sustatuko dira.

  8. Salmonidoen eremu mistoa. Kudeaketa-eredu iraunkorra aplikatuko da, tarte horietako populazioak artifizialki indartzea oinarri izanik, arrantza daitezen bermatzeko eta gizartearen eskaria partez betetzeko.

    VI.–Salmonido-baliabideak zaindu eta mantentzea.

    Salmonidoen populazioen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR