60/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Berako Udal Plana lur urbanizagarri sektorizatu gabearen 4. sektorean (Suspelttiki parajea) aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena. Sustatzailea bertako Udala da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Berako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Berako Udal Plana lur urbanizagarri sektorizatu gabeko 4. sektorean (Suspelttiki parajea) aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onestea, determinazio hauekin:

    -Berako Udal Planeko "Lur urbanizagarri sektorizatu gabeko 4. sektoreko" lurzoruak urbanizaezin gisa sailkatzen dira:

    1. Urbanizaezin babestu gisa, aldaketak ukitzen duen esparrutik doazen erreketan gutxienez 5 metroko zabalera duten zerrendak ezarri dira bi bazterretan.

      Erreken araubidean ibai-bazterreko landarediaren erabilpena aldatzea debekatzen da, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea aldatzen duen 3/2007 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

    2. Gainerako lurzoru ukituari ustiapen naturalerako balioa duen lurzoruaren kategoria eman zaio, eta emankortasun ertaineko lurzoruaren azpikategoria (Udal Planaren Lurzoru Urbanizaezinaren araudiko 26. artikulua) eta auzoetarako lurzoru orokorra ( Lurzoru Urbanizaezinaren araudiko 27. artikulua) bereizten dira, antolamenduaren 5. planoari jarraikiz.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR